"Gure estrategia zehazteko atarian gauden honetan, Andaluziako SATeko eta Herrialde katalanetako SPCE-ko kideekin batera, gaur egungo Estatu Espainoleko krisi estrukturalaren aurrean abiatu dituzten dinamiken berri izateko aukera izango dugula iragarri nahi dugu. Abenduak 6an LABen burutuko dugun mahai inguruan."
Prentsa oharra:Gazte antolakunde berria sortzeko prozesua aurrera doa. Dagoeneko, Iruñerriko hamaika txoko ezberdinetan elkartu gara; eztabaidatu, elkarrengandik ikasi, hausnartu, gozatu, erabakiak hartu, irudimenez beteriko praktika errebindikatzaileak egin; finean, iraultzarako prestatzeko. Ehundaka gazte ari gara, norbanakotik kolektibora, gure ekarpen xumea bezain garrantzitsua bideratzen, auzo eta herri ezberdinetan zehar; Donibanen, Iturraman, Antxoainen, Txantrean, Errotxapean, Alde Zaharrean, Atarrabian, Uharten, Burlatan, Zizurren, Barañainen... Jada egoeraren azterketa orokorra landuta, sistema kapitalista patriarkarraren basakeria aztertu eta basakeriaren aurrean antolatzea beharrezkoa dela ikusi dugu. Bestalde, ziklo politikoaren irakurketarekin egun Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoan identifikaturiko arrisku eta aukeren aurrean gazteok dugun arduraz jabetu eta ardurari neurriko erantzuna emateko konpromisoan berretsi gara. Orain, hirugarren urratsa ematea geratzen zaigu, urratsik garrantzitsuena, alegia, gazte estrategia zehaztea, iraultzari bide emanez. Gazte askez osatutako herri askea lortzeko gure bidea marraztea dagokigu. Beraz dei berezi bat egiten diogu Iruñerriko gazteriari eztabaidaren azken atal honetan parte hartzeko. Era berean, gure estrategia zehazteko atarian gauden honetan, Andaluziako SATeko eta Herrialde katalanetako SPCE-ko kideekin batera, gaur egungo Estatu Espainoleko krisi estrukturalaren aurrean abiatu dituzten dinamiken berri izateko aukera izango dugula iragarri nahi dugu. Abenduak 6an LABen burutuko dugun mahai inguruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario