2011/12/29

José Iribasen prentsaurrekoan gezur sorta

José Iribasen deklarazioa: "tengo las puertas absolutamente abiertas a todos, a cualquier persona o entidad que quiera venir a participar"

Zein da gure erantzuna?

Nafarroako Ikasle Abertzaleok orain dela urte asko ez dugula zuenganako erantzunik jaso egindako eskakizunen eta mobilizazioen arira. Iribas, badakizun bezala 3 hilabete dituzu helarazi genizun manifestuari erantzun bat emateko eta hezkuntza sistema lotsagarri hau aldatzen hasteko. Denbora hau pasata zure sinesgarritasuna bukatu eta gure hezkuntza sistema aldatzeko ametsek ez zaituzte lo egiten utziko.

"Barcinak" eta "Mayak" haur eskola euskaldun berri bat ireki dute


28a inuzente eguna izan zen eta gaiak merezi zuelako haur eskola euskaldun berri baten irekiera parodiatu zen. Orain dela 30 urte ireki zela azken haur eskola euskaraz. "Alde Zaharrean haur eskola euskaraz" kolektiboa izan zen parodia hau burutu zuena, haur eskola berri baten beharra argi irudikatuz.

2011/12/27

Pausoz pauso bidea eginez...

"Los ciudadanos vascos recluidos fuera del Estado español podrán estudiar en la UPV, sin embargo, los que se encuentran en cárceles españolas no podrán hacerlo" 
Informazio gehiago:  http://www.gara.net/azkenak/12/312071/eu/Los-ciudadanos-vascos-recluidos-fuera-Estado-espanol-podran-estudiar-UPV

2011/12/23

Abenduaren 27an Txantreako ikasle topaketak

Abenduaren 27an Txantreako ikasleen topaketa eguna izango da. Ager zaitez Auzotegin!

Egitaraua:
11:00 jokuak
12:30 eta ikasleok zer?
Atsedenaldi
14:30 bazkaria (5 euro)
16:00 bideo emanaldi
18:30 eta ikasleok hau!
Ekintza sorpresa

Ikasle presoen eguneko argazki bilketa

Aupa ikasle! Ikasle presoen eguneko muntai bat egin behar dugu eta gustatuko litzaiguke argazki edo bideo politak edukiz gero komunikazioa.irunerria@gmail.com helbidera bidaltzea. (argazki eta bideo pertsonalak ez, baizik eta egon zen giroa eta dekorazioarenak)

Eskermila eta zorionak danoi, eguna primeran atera baitzen! Eskerrikasko egun osoa lanean dihardu zenuten ikasleei, elkarlanean dana da posible.

Zorionak NUPeko IA taldea!

NUPeko ikasle hauteskundeak irabazi zituzten atzo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasle Abertzaleak taldeak.

9 abertzale izango ditugu klaustroan

2011/12/20

22an NUPen Ikasle Abertzaleak bozkatu!



NUPeko Ikasle Abertzaleen oharra:

Ikasle Abertzaleok 23 urte luzez Euskal Eskola Nazionalaren bidean beste unibertsitate eredu baten alde lanean diharduen ikasle antolakundea da. Ikasleon eskubideen alde borrokatu, edukiz nahiz hizkuntzaz euskaldunak izango diren ikasketak aldarrikatu, hezkuntzaren etengabeko degradazioa salatu... Asko dira orokorrean lantzen diren esparruak. Gure helburua eskuratzeko baina bidea bera izaten jarraitzen du ordea: Beste unibertsitate eredu bat!

DEMOKRATIKOA

-Sektoreen parte hartze aktiboa izango duena
-Sektoreen ordezkaritza erreala izango duena

HERRITARRA

-Irekia: Herritarren eskuetan, eskura eta mesedetan dagoena.
-Laikoa eta zientifikoa: Erlijioen dogmarik gabe, metodo zientifikoaren arabera jarduten duena.
-Parte hartzailea: Ikasleak subjetu, bai eskolako erabakiak hartzeko orduan erabakiguneak ikasleoi irekiak izanik, bai ikasleoi gure hezkuntza prozesuan parte hartze aktiboa bermatuz.

ASKATZAILEA

-Inklusiboa: Arraza, jatorri, sozioekonomikoa... bereizten ez dituena.
-Pedagogia askatzaileduna: Hezkuntza prozesua pertsonak askatzeko bide moduan ulertzen duena.

HEZKIDETZAILEA

-Genero bereizketarik gabe pertsonak heziko dituena.

EUSKALDUNA

-Hizkuntzaz: Euskal ikasle guztien euskalduntzea bermatzen duena.
-Euskalduna edukiz: Euskal Herritarrek adosturiko kurrikulum euskaldun baten arabera funtzionatzen duena.

2011/12/17

Itxialdian dabiltza iada Mañeruko eskolan "Ley del vascuenceren" aurka


TOPATUtik hartutako albistea

Sortzen-Ikasbatuaz-en oharra:

Arestian Hegoalde ikastolako gurasoek azaldu duten bezala, auzoa bizirik mantentzeko ezinbestekoa da eskola euskaldun bat edukitzea, eta horixe berbera ari gara orain hemen aldarrikatzen: eskola bizirik, herriak bizirik. Arrosadian lortu zuten, eta hemen ere lortuko dugu.

Ez gaude prest landa eremuko eskola gehiago ixten ikusteko Vascuencearen lege murriztailearen interpretazio are murritzaileago batengatik, eta argi eta ozen esan nahi dugu, Mañeru, Zirauki eta beste horrenbeste lekuetan euskararaz bizitzeko eskubidea dugula, herri eta auzo guztietan alegia.

Horregatik guztiagatik, euskal jendarteari deia luzatu nahi diegu euskaraz bizitzeko eskubidearen aldarrikapena azken txokora arte eramateko eta Mañerura gerturatzeko euren elkartasuna adieraztera, behin betikoz euskarari dagokion status juridiko egokia denon artean lor dezagun.

Mañeruko herritarrak egunez egun gure hizkuntza eskubideen urraketaren begirale gara. Vascuenceren legea indarrean dagoenetik ezin dugu gure herrian euskaraz ikasi ez bizi. Horrela gure herriko umeak egunero kotxean sartu eta Garesera mugitzen ditugu euskarazko irakaskuntza jaso ahal izateko. Horixe izan da gure herriko eskola ixtearen arrazoia, euskarazko eskaintzarik ez bermatzea. Mañeruko herritarrak ez gara bigarren mailako nafarrak eta gure herriko hizkuntzan ikasteko eskubidea dugu. Hori da gaur aldarrikatu nahi duguna. Gure herrian ikasi nahi dugu eta euskaraz gainera. Eskolak bizirik nahi ditugulako, herria bizirik nahi ditugulako. Hegoalde udal ikastola okupatu zutenean horixe bera aldarrikatu zuten eta euskarazko irakaskuntza lortu ere. Guk, Mañeruko herritarrak lekukoa hartu eta euskarazko irakaskuntza gure herrian bermatzea dugu helburu eta bide horretan aldarrikapena zabaldu eta ekimen ezberdinak aurrera ateratzeko borondate irmoa dugu. Gaur Mañeruko eskolan sartuko gara, bere garaian Hegoalde ikastolan sartu ziren bezala, eta ekimen sinboliko honen bidez gure herrian euskaraz ikasteko eskubidea errealitate bat izan arte lanean jarraituko dugula zabaldu nahi dugu lau haizetara.

Euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea, Eskolak bizirik herriak bizirik!

Info+:  topatu.info

2011/12/15

"Vascuencere Legeak" ez dezala 26 urte bete!

25 urte. Geroa ilundu nahian, elkarrengandik urruntzen, kentzen, lapurtzen…

25 urte igaro dira Nafarroan “Ley del Vascuence” delako legea indarrean ipini zutenetik. Euskaldunon hizkuntza eskubideak zatikatzen dituen legeaz mintzo gara, egunez egun zanpatzen gaituen legeaz. Nafar gobernuaren hizkuntza politika menderatzailearen lekuko den lege horretaz. Nafarroa Garaia 3 eremutan zatikatzera kondenatu gaituen inposaketa da honen ondorio zuzena.

Huts hutsean, zatiketa administratiboan sakontzera eramaten gaitu, indarrez inposatu diguten bide honek. Nafar lurraldean errealitate ezberdinak sortzea ekarri du honek eta gainontzeko Euskal Herritik bereiztea.

Horri jarraiki, euskaraz bizitzea, gozatzea… pribilegio gisa kokatzea dakar zonalde jakinetan; besteetan oztopoz beteriko erabakia izanik. Euskaldunon hizkuntza eskubidea bera ere, noiz eta non nolakoa den ezartzen saiatzen dira istorio guzti honekin, beste behin ere. Aitzakiak baino ez dituzte behar, gure izaera distortsionatzeko bidean pausoak emateko.

Arloz arlo zabaltzen da lege honen itzala. Hezkuntzari erreparatzea baino ez dago hortaz jabetzen hasteko. Eremu ezberdinen sorrerak, euskaraz ikasteko eskubidean ere sailkapenak bideratzea dakar. Hezigune bakoitzaren kokapenak eskubide batzuen jabe zarela edo ez determinatzea nahi dute.

Hala, zonalde mixtoan eta erdaldunean, hizkuntza eskubidearen baitan murrizketa sakonak bizi ditugu. Dena dela, ez da askoz hobea zonalde euskaldunez izenpetzen duten horretan bizi dugun egoera. Gaur egungo hezkuntza sistemak ez gaitu behar bezala euskalduntzen, ez zona erdaldunean, ez zona euskaldunean eta ezta Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetan ere.

Eskubideen murrizketak aipatzearekin batera, ezin ahantz dezakegu egun krisia aitzakia hartuta agintarien guraizeek hartu duten martxa. Murrizketak arloz arlo. Murrizketak hezkuntzan parez pare. Eta kontuan hartzen badugu, estatu espainolaren estrategia espainolista eta zatikatzailea argi dago, euskaraz bermatzen den hezkuntza ildoan emango direla murrizketarik bortitzenak.

Honen guztiaren aurrean, Ikasle eta Abertzaleok gogor salatzen dugu urtez urte indarrean mantentzen jarraitzen duten “Ley del Vascuencearen” inposaketa. Eta beste behin ere, Euskal Herriaren luze eta zabalean indarrean dauden eta herritarron euskalduntzea bermatzen ez duten hizkuntza politika hauei ezezko biribila adierazten diegu!

Guk, euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatuko dituen hizkuntza politikak behar ditugu. Euskaldunok eskuz esku erabakitako hizkuntza politika burujabea aldarrikatzen dugu. Euskaldunok euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen bermea behar dugu Euskal Herri osoan zehar!

Eskuz esku, pausoz pauso, gure esku dago aurrera egin eta Nafarroa euskaldun baten ametsa egi bihurtzeko lan egitea. Hizkuntza eskubidearen alde, ikasleok iraultza!

2011/12/14

BONOAK ESKURAGAI!

Ikasle presoen egunerako bonoak eskuragai iada!
Afaria bertan egongo da prezio herrikoietan
(Bazkaria + Kontzertuak) 10€
Tabernetan:

  • Herriko (Alde Zaharra)
  • Akelamendi (Barañain)
  • Ipar Gorri (Errotxapea)
  • Akelarre (Txantrea) 
  • Herriko (Txantrea)

Ikastetxeetan:
  • Txiba (Eunate, Virgen del Camino, Irubide, Nekazal, Mariana, Jesuitinas...)
  • Askatasuna
  • Mendillorri
  • San Fermin
  • Donapea
  • Salesianos
  • Berriozar
  • Biurdana
  • Ibaialde
  • Alaitz.

.......::::EGIN DEZAGUN BIDEA::::....... kontzentrazioak ikastetxeetan


2011/12/11

20 elkarretaratze "Ley Del Vascuence"ren 25 urteak salatzeko

Nafarroako Ikasle Abertzaleok dei egiten diogu ikasleria osoari Euskal Herrian Euskaraz-ek konbokaturiko elkarretaratzeetan parte hartu dezan abenduaren 15ean.


EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO, HIZKUNTZA POLITIKA BURUJABEA
Elkarretaratzeak
(abenduak 15)

ALTSASU                         UDALETXE AURREAN          19:00

ETXARRI ARANATZ      HERRIKO PLAZA                   19:00

IRUÑEA   NAFARROAKO PARLAMENTUAREN PAREAN   19:00

BULATA      BELOSOKO ERROTONDAN               19:00

NOAIN     GASOLINDEGIKO ERROTONDAN       20:00

BARAÑAIN      UDALETXEKO PLAZAN            19:00

ANTSOAIN           LAPURBIDE PLAZAN           20:00

ATARRABIA        CAIXAKO ERROTONDAN     19:30

BERRIOZAR       UDALETXE AURREAN             19:00

LESAKA            HERRIKO PLAZAN                19:00

LEITZA      LOPENEKO ATARIAN              20:00

IRUNBERRI        UDALETXE AURREAN         19:30

AGOITZ          UDALETXE AURREAN         19:30

OTSAGABIA      URRUTIA KARRIKAN          19:00

FALTZES            HERRIKO PLAZAN            20:00

TAFALLA          HERRIKO PLAZAN              20:00

GARES             HERRIKO PLAZAN              19:00

LIZARRA          UDALETXE AURREAN         20:00

LAKUNTZA      MANKOMUNITATEAREN AURREAN      19:00

TUTERA          FORUEN ENPARANTZA         20:00

2011/12/08

Abenduaren 22an ikasle presoen eguna Berriozarren!

Eguberrietan ere Presoak Kalera!!!

Eguberriak ikasle zein gazte guztiontzat ospakizunetarako garaiak dira gure lagun eta senideen artean; olentzero eguna, gabon zaharra, oporrak… Zoritxarrez gaur senide, lagunak, koadrila zein ikastetxe askotan ez dute errealitate hori bizi. Gure herriak bizi duen salbuespen egoera delarik eguberri hauetan ehundaka pertsonek ezin dute haien senide zein lagunen poztasuna sentitu. Guztion eskutan dago hemen ez dauden guzti horiei gure babesa eta berotasuna ematea nahiz eta, ehundaka edo milaka kilometrotara egon.

Abenduaren 22an gure besarkadarik beroena adierazi behar diegu, gure artean nahi eta behar ditugulako. Ikasgeletan haien grina, indarra ta berotasuna behar dugulako, haiek hasitako bidean pausoak aurrera ematen jarraitzeko. Abenduaren 22an ikasleon borrokaz presoak etxera ekarriko ditugulako.

Ikasle preso eta errefuxiatuak klaseetara!!!!
Euskal preso ta iheslariak etxera!!!!

Egitaraua:
  • 15:00etan Bazkaria (Paellada)
  • 16:30etan bingoa eta ondoren bakarlaria.
  • 19:00etan kalejira eta bukaeran ekitaldia.
  • 20:00 etan kontzertuak:

URRATU
     

AHUNTZAPE
    



JOSU JON IMAS
http://www.myspace.com/josujonimas
    

(Bazkari eta sarrerako bonoak 10€tan salgai. Kontzertuen sarrera 5€)


Afaria bertan egongo da prezio herrikoietan


Tabernetan bonoak salgai:
  • Herriko (Alde Zaharra)
  • Akelamendi (Barañain)
  • Ipar Gorri (Errotxapea)
  • Akelarre (Txantrea) 
  • Herriko (Txantrea)

    Ikastetxeetan bonoak salgai:
    • Txiba (Eunate, Virgen del Camino, Irubide, Nekazal, Mariana, Jesuitinas...)
    • Askatasuna
    • Mendillorri
    • San Fermin
    • Donapea
    • Salesianos
    • Berriozar
    • Biurdana
    • Ibaialde
    • Alaitz.

    2011/12/07

    Hordagoa Jose Iribasi. 3 hilabeteko epea

    Gaur, Iribasi "Gure hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraiki" manifestua ber-eman diogu Ikasle Abertzaleok hainbat eragileekin batera. Aurreko kontseilaria zen Alberto Catalani manifestua ehundaka sinadurekin batera ematean honek "galduko" zuelakoan gaude erantzunik jaso ez baigenuen. Honekin batera ohar baten bitartez hiru hilabeteko epea eman diogu neurriak hartzen hasteko. Esan beharra dago ere manifestua ematerakoan poliziak hainbat ikasle identifikatu dituela.


    Señor José Iribas Sánchez de Boado (consejero de educación):

    Mediante la entrega de este manifiesto, hecho por el colectivo estudiantil Ikasle Abertzaleak, junto a los diferentes representantes de los organismos adheridos a él, le pedimos que empiece a aplicar las medidas aquí expuestas en un plazo máximo de 3 meses. 

    Vemos imprescindible empezar a dar pasos hacia la normalización lingüística en nuestra comunidad foral, que en este momento esta tan mermada. Además, con el actual modelo educativo, los derechos estudiantiles básicos están muy limitados y no se les permite ser un sujeto activo del sistema educativo.

    Por ello con este texto materializamos las necesidades de los estudiantes, que en este primer trimestre tan activamente se han manifestado en contra del actual sistema educativo, tanto en la huelga de secundaria del 27 de octubre en contra de los recortes económicos, como el 17 de noviembre en contra de las políticas educativas llevadas por vuestro gobierno. 

    Para finalizar volver a recalcarle que tiene un plazo máximo de 3 meses para empezar a impulsar las medidas de este manifiesto y tomar un posicionamiento público sobre él. Si no es así, pasado ese plazo los estudiantes volveremos a las movilizaciones activamente para impulsar y revindicar otro modelo educativo más participativo, igualitario, popular y euskaldun.


    José Iribas Sánchez de Boado jauna (hezkuntza kontseilaria):

    Ikasle Abertzaleak-ek egindako manifestu honen ematearen bitartez, atxikitutako erakunde ezberdinekin batera, eskatzen dizugu idazki honetan jartzen diren edukietan sakontzen hastea eta neurriak hartzea 3 hilabeteko epe maximoan.

    Ezinbestekotzat jotzen dugu pausoak aurrera ematen hastea gure herrialdeko normalizazio linguistikoa lortzeko, gaur egun hain gutxi bermatua dagoena. Gainera, egungo hezkuntza ereduak ez ditu aintzat hartzen ikasleon oinarrizko eskubideak eta ez zaio hezkuntza kolektibo honi subjektu aktibo bat bezala jarduteko aukerarik ematen. 

    Hau dela eta, manifestu honen bitartez adierazten dizkizugu ikasleon beharrak eta aldarrikapenak, hain aktiboki mobilizatu direnak azkeneko hiru-hileko honetan, bai murrizketen aurka urriak 27an egindako bigarren hezkuntzako greba orokorrean, zein azaroaren 17an egindako manifestazioan zuen gobernuak eramaten ari dituen hezkuntza politiken aurka.

    Bukatzeko, berriro esaten dizugu 3 hilabeteko epea duzuela idazki honetan jarritako neurriak hartzen hasteko eta publikoki testu honekiko zuen jarrera adierazteko. Horrela ez bada, epe muga hau igarota ikasleok berriro mobilizazioetara bueltatuko gara beste hezkuntza eredu bat aldarrikatzeko; euskalduna, herritarra, parte-hartzailea eta hezkidetzailea.

    2011/12/06

    Abenduaren 17an murrizketen aurka Nafarroa kalera!



    Trikimailuren oharra:

    UPN eta PSN-k 2012rako egin dituzten aurrekontuei esker gazteok, langile publikoek, euskarak, kulturak, baztertuek, pentsiodunek eta zerbitzu publikoek ordainduko dute kontu publikoen egoera latza. Beti bezala ahulenak ordaintzen du berak eragin ez duen egoera. Arazoa ez dira langile publikoak edo laguntza behar duten pertsonak, arazoa Nafarroako Gobernuak urteetan zehar egindako gehiegizko gastua da. Zertarako? Lau poltsiko betetzeko, administrazioak bankuekiko daukan zorra jasanezina eginez. Bankuek eskeinitako goxoki pozoitzuak azkar hartu zituzten Sanz eta bere lagunek, berekoizkeriaz itsututa. Kredituen bidez lortutako diruarekin hainbat pelotazo egin dituzte, urtetarako nafar guztion etorkizuna bankuen esku utziz. Horrela jolastu dute gure diruarekin lapur hauek. Orain krisia aitzakitzat hartuta denok zerbait egin behar dugula esaten digute, baina politikoen soldatentzat ez dago murrizketarik. Ezta inpostu gehiago etekinak igo eta igo egiten dituzten enpresarientzat ere. Esan ohi den bezala ez da dirua falta, lapurrak soberan daude. Eta dirua falta bada kendu diezatela gehien daukatenei, ez dezatela bankuen zorra ordaindu edo geldi dezatela AHTa. Baina ez dezatela osasuna edo hezkuntza ukitu.

    Gazteok, uste baino gehiago pairatzen dugu egoera hau. Batetik, kolektibo eta subjektu etengabe zapaldua garelako, gure ahotsa isilarazi eta erabakitze eskubidea sistematikoki ukatzen zaigun heinean. Bestetik, orain agian horren zuzenean pairatzen ez ditugun (eta pairatzen ditugun) murrizketek gure etorkizuna hipotekatu egingo dutelako. Oraina eta etorkizuna da gazteria, eta murrizketa hauekin ezartzen hasiak diren etorkizun beltza guk pairatuko dugu beste inork baino gehiago.

    Demokrazia deitzen diote, baina kontu publikoen kudeaketan herritarrek ez daukagu ezer esaterik. Ez dakigu zer egiten den gure diruarekin: guk bakarrik ordaindu eta beraiek xahutu. Ezjakintasuna eta partaidetza eza erabiltzen dute UPN/PSN aurrekontuen bidez beren proiektu kapitalista/unionista aurrera eramateko, nafar guztien gainetik pasaz.

    Nafarroako aurrekontuak deitzen diete baina espainiar legeari edo europarrari erabat lotuta daude. Testuinguru honetan, gure erabakitzeko eskubidea erabat murriztuta daukagu. Dirutza ari gara ordaintzen erret etxerako edo espaniar ejerzitoarentzat (hau ez da murrizten). Zergatik esan behar digute Madrilen edo Bruselan nola egin gure aurrekontuak? Guk gure baliabideak kudeatzea eskatzen dugu, aurrekontu parteartzaile batzuen alde gaude, non herritarrek izango duten erabakia. Aurrekontu herritar hauek ez dira botere ekonomikoen interesetan oinarrituko ezta lege arrotzetan ere, gizarteak dituen beharretan baizik. Gazteok honen alde eta 2012rako atera nahi dituzten aurrekontuen aurka egingo dugu borroka, oraina eta etorkizun justu baten alde, hain zuzen ere. Kalera ateratzeko eta borrokatzeko deia egiten diogu gazte orori, denon esku baitago inposaketa hau gelditzea. Kaleetan ikusiko gara.

    BARCINA, JIMENEZ , IRIBAS ETA MIRANDAREN PARTE HARTZEAREKIN GURE ETORKIZUNA HIPOTEKATU NAHI DUTEN MURRIZKETEN AURREAN, GAZTEOK KALERA!

    2011/12/04

    Txantrean ere Espainiar Konstituzioari intsumisioa!!


    Txantreako Ikasle Batzordeak ere errefusapen osoa azaldu dio abenduaren 6ko jai egun arrotzari. Espainiarren eta frantsesen alerdeetan parte hartzeari uko eginez, auzoan burutuko den herri eskolan parte hartzeko deia luzatu dio Txantreako ikasle orori. Ez gara espainiarrak, ez gara frantsesak, nafarrak gara, euskaldunak, eta ez dugu onartuko bi herrialde inposatzaileren jai egunik. Guri ez dagokigu haien alardetean parte-hartzea, ezta haien garaipen zapaltzaileak ospatzea, Amerikaren konkista edo konstituzio espainiar antidemokratikoaren onarpena kasu. Txantreako ikasleok ez dugu zer ospatu Konstituzio Espainiarraren egunean, ez dugu inposaturiko konstituzio arrotz baten egunean jai eginen! Hortaz, txantrear ikasle orori auzoan eginen den herri eskolan parte hartzeko luzamena egin nahi diogu.
    Gora Txantreako ikasleria!!

    2011/12/02

    Abenduaren 6an herri eskolak!

    Konstituzio eguna jai egun arrotza dugu Euskal Herrian. Hain zuzen ere, egun hau bereziki, gure mapa bitan zatituz bere existentzia ukatzen duen eguna dugu, gurea ez den estatu baten legedia estatuan onartu zuten eguna ospatzekoa hain zuzen ere.

    Gure bizi erritmoa markatzen dute jai egunek eta lan egunek, eta Euskal Herrian orain arte bi egutegi ezberdinekin bizi behar baginen, Frantsesa eta Espainola, aurten estreinatu den Urriak 25 estatutu egunarekin hiru egutegi ezberdinekin bizi behar omen gara. Horrek, argi dago, Euskal Herria bere osotasunean ukatzen du, ezin duelako herri bezala bere egutegi propioarekin bere bizi erritmoa markatu, eta euskal herritarrak zonalde bakoitzean inposatzen zaigun egutegiarekin bizitzera derrigortuak gara. Abenduak 6a ez da jai eguna guretzat, eta horregatik Herri Eskolak burutuko ditugu, gure egutegi propioaren aldarrikapena egiteaz gain, amesten dugun hezkuntza mota praktikan jartzeko balio duena: herritarra, hezkidetzailea, pedagogia askatzaileduna, partehartzailea, herritarron interesei bideratua, euskalduna…

    animatu eta etorri HERRI ESKOLETARA!

    egutegi propioaz, IKASLEOK IRAULTZA!

    2011/11/29

    Abenduaren 7an manifestua ber emango diogu Iribasi!

    Nafarroako Ikasle Abertzaleok iaz eratutako manifestua zergatik, zertarako eta nola eratu genuen?
    Zein izango da Nafarroako Hezkuntza Sistema aldatzeko eramango den dinamika?

    Hasiera batean IA (ikasle abertzaleak) eta EHBE (euskal herria bere eskola), Nafarroako gobernuak egindako inposaketa sistematikoaren aurka ekintza bat burutzea baloratu genuen. Eztabaida eta hausnarketa sakon baten ondorioz, emaitza batera heldu ginen, ikasleria aktibatu egin behar genuela eta horretarako hasiera batean Irunerriako D ereduko ikastetxe guztietan eta LH (lan heziketa) batzuetan inkesta bat pasatzea erabaki genuen, non ikasleriaren problematikaren berria azaleratuko zen eta arazo hauen aurrean Ikasle Abertzaleak erantzun bateratua plazaratuko zuena. Inkestaren galderak optimizatzen eta konplexutasun gutxiko galderak eratu ondoren, ikasleei pasa genizkien. Hauen erantzuna behin jasota, erredakzio handi bat eginez; ondorioz “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraikiz” manifestua eratu genuen. Hau oinarri bezala hartuta gure ekintzak prestatzen hasi ginen. Helburua argia zen, ikasleriaren ahotsa entzutea eta ikasleon beharrak gobernuari jakinaraztea, horrela ikasleon eskubideak bermatzen ez bazituen ez ginela isilduko, eta kalera aterako ginela indar eta gogo guztiarekin erasoei aurre egiteko. 

    Manifestu honen ondorioz, urte honetako Apirilaren 19an, kalera atera ginen Espainiar curriculum inposatuaren aurka ikasleon milaka sinadura Alberto Catalani emanez (erantzungo zigulakoaren esperoan) eta ikasleok gauza bat argi esanez; Ikasleon eskubide urraketa gehiagorik ez genuela onartuko. Egun horretan ehundaka ikasle atera ziren Iruñeako kaletara, baina gutxiestu ziguten eta UPN-ko gobernuak, Alberto Catalanen eskutik, herriaren eskakizunei so egin zien. Atxikimendu batzuk lortu genituen: BAI EH, LAB, SORTZENEko ordezkari batzuen atxikipena, EHBE, IGA eta hainbat Apymen babesa.

    Catalanen eta Iribasen (Hezkuntzako sailburu berria) erantzun faltaren ondorioz, Azaroaren 15ean berriro ere sinaduren kontuarekin hezkuntza departamentura hurbildu ginen, ea arazorik egon zen gure sinadurekin. Iribas jaunaren bulegora joan ginen eta han bi bizkartzain ikusi genituen eta Iribasen bulegoan inor ez zegoela esan ziguten. Inor? Arraroa iruditzen zaigu hutsik dagoen gela bat bi pertsona behar izatea hau zaintzeko. Gezurretan zebilela ikusita eta Iribasek ez zuela gurekin hitz egiteko adorerik, protesta moduan departamenduaren atean lau ikasle kateatu ziren (lau ikasle hauek epaiketa baten zain egonen dira kateatzeagatik).

    Manifestua Iribasi emango diogu, galdu egin bazaio edo Catalanek eman ez bazion. Hiru hilabeteko epea emanen diogu irakurtzeko, berrirakurtzeko, ongi hausnartu eta erantzun bat emateko. Honen ondoren erantzunik ematen ez badigu edo berera jarraitzen badu hemen planteatzen diogun neurririk hartu gabe, jakin dezala ekintzak egiten jarraituko ditugula gure helburua bete arte. Ikasleon eskubideak errespetatuak izan daitezen eta Euskal curriculuma Nafarroako hezkuntza ereduan sartzea, Espainiako curriculuma ordezkatuz. 

    27ko gertakarien ondorioz, Roberto Jimenezek egin ez zuen bezala, guk poliziaren ekintzak salatzen ditugu, gertatu zenaren arduradun bakartzat barne arazoen Kontseilaria (Roberto Jimenez) jotzen dugu. Polizia foralen burua esan zuen bi manifestazio egon zirela, egia da, ikasleon kolektiboa espektatiba baxuen ondorioz arrazoi gehiago genituen kalera ateratzeko, horregatik gure ekintzak gizartean hots gehiago izan behar zuten. Ikasle akritiko eta sumiso nahi gaituzte eta honen bilakaeran behar dituzten baliabideak erabiliko dituzte, 27an bezala Hezkuntza delegaritzara pazifikoki hurbiltzen ari ziren ikasleon aurka kargatu eta atxilotu bat eramanez. Ez dugu ikasleon kontrako kriminalizaziorik egiten duten erasoaldirik onartuko, hau dela eta Roberto Jimenezek esandako hitzengatik dimisioa esxijitzen diogu!!

    IKASLEOK FITXAK MUGITU DITUGU, ORAIN BESTE ERAGILEEN GARAIA DA. HORRETARAKO ABENDUAREN 7AN GOIZEKO 12:00ETAN HEZKUNTZA DELEGARITZAN EGINGO DUGUN “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraiki” MANIFESTUAREN EMATEAN PARTE-HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU!!!

    Nafarroako Ikasle Abertzaleak
    Manifestua deskargatzeko euskaraz/gazteleraz hauetan klikatu:

    Itxialdia Mañeruko eskolan Vascuenceren legea salatzeko

    Sortzen Ikasbatuazen oharra:

    Abenduaren 15ean Vascuencearen legeak 25 urte betetzen ditu, eta euskarak behar duen estatus juridiko egokia aldarrikatzeko Sortzen Ikasbatuazetik ekimena prestatu dugu Mañeruko herrian. Mañerun eskola zuten, baina herritarrek euskaraz ikasi nahi zutenez eta legearen arabera zonalde “ez” euskaldunean kokatua dagoenez, Nafarroako Gobernuak eskola itxi eta haur guztiak egunero bidaiatzera derrigortu zituen, horrek dakarren ezerosotasun eta arrisku guztiekin.

    Lege hau iraganean oinarritutako legea delakoz, Mañeruko eskolan itxialdia egingo dugu zonalde “ez” euskalduneko guraso zein herritarrekin abenduaren 16, 17 eta 18an, herri eta auzo guztietan euskarazko irakaskuntza aldarrikatzeko.

    Horretarako ekitaldi kultural zabala prestatu dugu bertako udalarekin bat eta izango diren ekitaldietan zein itxialdian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu eskutitz honen bitartez. Ekimenaren garrantziaz jabetuko zarelakoan, bertan elkar ikusiko dugula ziur gaude, eta bien bitartean gure agurrik beroena bidaltzen dizugu, mezu hau zabaltzeko konpromisoa eskatuz.

    Abenduak 16 de diciembre (ostirala-viernes)
    11:30 Porrotx.
    13:30 Harrera ekitaldia.
    18:30 Herri kirolak eta Joaldunak.

    Abenduak 17 de diciembre (larunbata-sábado)
    10:30 Hezkuntza eta hizkuntza eragileekin bilera.
    11:25 Txalapartariak.
    11:30 Otamena.
    12:00 Ataitz musika taldea (kontzertu didaktikoa).
    13:30 Joxemiel Bidadorren poema musikatuak.
    14:30 Txikientzako herri bazkaria (8€). *
    15:00 Herri Bazkaria (15€).*
    17:30 Trikipoteoa.
    20:00 Karaokea.
    23:00 Kontzertua.

    Abenduak 18 de diciembre (igandea-domingo)
    11:00 Alderdi politikoekin bilkura.
    11:30 Tortotxiki Dantza taldea.
    12:00 Ixabel Millet ipuin kontalaria.
    13:00 Asanblada eta Mañeruko adierazpenaren aurkezpena.

    2011/11/25

    Txileko ikasle mugimenduaren erreportai interesgarria

    MalEducados! El problema de la educación en Chile from Katari on Vimeo.

    Hezkuntza hezkidetzailea borrokatu!


    Beste behin kalean gara. Beste behin indarkeriaz hitz egiten dugu Azaroaren 25 batean.

    Berdintasunean bizi omen garen garai honetan, ikasleok emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako egunean batzeko beharra sentitu dugu. Baina zergatik? Gero eta eraso gehiagoren berri daukagulako. Urruneko gertakariak direla emate du beti baina errealitate gordinak gogor kolpatzen gaitu, geroz eta hurbilagotik gainera.

    Indarkeria, harreman eremu desberdinetan eta adierazpen ezberdinekin ematen da: tratu txarrak familiesparruan, jendarte bizitzan eraso sexualak eta lan munduan sexu jazarpena. Oinarrizko harreman-eremuetan erasoak modu ezberdinetan ematen direlarik. Askotan aipatu dugun bezala, hezkuntzaezinbesteko zutabea da pertsonen garapenean, baita jendartearen eraikuntzan ere. Honen bidartezrolak, baloreak, jarrerak… irakatsi eta transmititzen baitira.

    Kontuan izanda hezkuntzak herrien eta pertsonen garapenean duen eragin eta garrantzia, ezin dugu ahaztu honen bitartez emakume eta gizonen arteko harreman hierarkikoak ahalbidetu, mantendu eta elikatzen direla.

    Hori dela eta, ikasleok indarkeriaren aurrean erantzuteko konpromisoa azalduko dugu. Ez baitugu bestelako jendarte bat lortuko pertsona askerik gabe. Hau da, patriarkatuaren menpe egongo ez den hezkuntza beharrezkoa da pertsonak modu aske batean hezi gaitezen.

    Guztion erantzukizuna da beraz patriarkatuari aurre egitea. Guri dagokigu hezkuntzak momentuhonetan indarkeriari egiten dion mesedea ikustaraztea. Ustezko berdintasun horrekin apurtu etaematen diren indarkeria kasuak eta adierazpen sexistak salatzea. Ikasleok heziguneetan emandaitekeen eta ematen den emakumeon kontrako indarkeria ikustarazi, deuseztatu eta salatuko dugu.Ezin dugu konplize bilakatu, are gehiago, konplizitate horrekin amaitu behar dugu.

    Horregatik, batetik ikasleok hezkuntzan ematen diren edukien salaketa eta ondorengo eraldaketan lanegingo dugu. Eta bestetik, balore sexisten bir-produkzioaren gurpila etetea izango da gure lana.

    Guzti hau gure eguneroko jarrerak irauliz hasiko da: gure hizkera, jarrerak, harremanak…zainduz.

    Ikasleok ez dugulako erasotzaile gehiago sortuko dituen hezkuntza bat nahi kalera aterako gara, ikus dezatela ikasleok uholde feminista bat osatzera goazela!

    Ikasle borrokaz hezkuntza sistema parekide bat lortuko dugulako! Hezkuntza patriarkarraren gainetik, ikasleok iraultza!!!

    2011/11/23

    Euskal herriak, egutegi propioa!


    (ADI! Ikastetxeetan sinadurak jasoko dira kontseilura eramateko)

    Aspalditik ekindako bideari jarraiki, azken urteotan Euskal Herria burujabe izateko hautua eta gure nazio identitatea desegiteko estrategia hazi egin da. Honen erakusle da euskal nortasuna biltzen eta irduditzen dituzten indarren zatiketa ahaleginak. Baina baita frantses nahiz espainiar ikuspegia eta nortasuna txertazea helburu duten sinbolo eta neurri ezberdinen biderkatzea ere. Pauso horien artean kokatu genezake hezkuntzako administrazio ezberdinetatik eratorritako plan eta erabakiak, TIL eredua, Eukal Herria terminoaren ezabaketa testuliburuetatik, gure herriko historiaren ezabaketa eta historia espainol eta frantsesaren gailentzea...eta maila berean kokatu behar dugu egutegi arrotzen inposaketa bera ere.

    Egun Euskal Herri osoan frantziar zein espainiar egutegiak dira gure bizi erritmoa, lan eta klase egunak edo eta jai egunak markatzen dizkigutenak. Naziotasun arrotzen baitan antolatzen diren egutegiak, bi helburu nagusirekin: alde batetik, naziotasun sentimendu arrotzak errotzeko; eta bestetik, gure herriaren ukazioan urratsak emateko asmoa.

    Horregatik esaten diegu ez jai egun arrotzei. Ez direlako gure jai egunak, inposaketa zuzena direlako, nortasun arrotzen inposaketa. Horregatik egiten dugu intsumusioa eta jai egun hauetan lanera/klasera joaten gara. Ez dugulako ezer ospatzerik.

    Guk, gure bizi erritmo, lan/klase egun eta jai egun propioak ospatu nahi ditugu; gure historia, nortasuna eta beharrak aintzakotzat hartu eta oinarri izango dituen egutegi propioa nahi dugu, Euskal Egutegi Propioa.

    Gaurko egunez egutegi propio hori eraiki eta gauzatu ezin badugu ere, argi daukagu bide honetan urratsak eman nahi baditugu indarrak batu eta elkarrekin lan egitea ezinbestekoa dela. Gure hezigunean ere egutegi propio baten aldeko aldarrikapena zabaldu eta Eskola Kontseiluraino eraman nahi dugu, bertan gure egutegi propio baten gaineko erabakiak hartu ahal izateko. Txikitasunean garaipenak eginez, handitasuna aldatzea lortuko dugu.

    Indarrak bildu eta aldarrikapena geroz eta pertsona gehiagorena bilakatzeko asmoz, egutegi propioaren alde zure sinadura eskatzen dizugu.

    Horrekin batera jai egun arrotzetan intsumisioa eginez, gure hezigunean burutzen diren Herri eskoletan parte hartzeko deia luzatzen dizugu, denon artean Euskal Egutegi propio bat aldarriaktu eta egikaritu dezagun.

    Guztion artean lortuko dugu! Egutegi propioaren alde, ikasleok iraultza!

    Azaroaren 25ean emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna!

    Ikastetxeetan burutuko diren ekintza desberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu


    2011/11/17

    UPNk eta PSNk euskararen aldeko mugimendua «ito» nahi dute


    Euskara oztopatzeko politika dago Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen atzean. Euskaraz bizi nahi dutenei egoera aldatzera dei egin die. Euskaraz ikasteko, 180.000 euroko laguntza aurreikusi du; atzerriko hizkuntzak ikasteko, 900.000koa. Euskarazko hedabideei, berriz, euro bakar bat ere ez die emango.
    • Euskaltegietarako diruaren gutxitzea. Kontseiluak ohartarazi du aurten 394.381 euro eman dizkietela euskaltegiei; datorren urtean, 280.000: %29 gutxiago. 
    • Hizkuntza kanpainetarako diruaren murriztea. Aurten 70.000 euro eman ditute hizkuntzaren aldeko kanpainetara; datorren urtean 55.000 izango dira: %21,4ko beherakada. 
    • Hedabideentzako atalean beherakada. Iaz 211.000 euro eman zizkieten hedabideei; datorren urtean euro bakar bat ez da izango: %100eko jaitsiera.

    Kontura daitezela UPNren hezkuntza-politika ustelaz! Zorionak ikasleria!

    Gaurkoan Iruñerrian ehundaka ikasle atera dira kalera, Iribasek eramaten ari dituen Hezkuntza politika eta Hezkuntza eredua beraren kontrako aldarriarekin, Iruñerriko Ikasle ta Abertzaleak deituta. Manifestazioan 1000 ikasle inguru parte hartu dute eta oso girotsua egon da batukada batez lagunduta. Esan beharra dago indar errepresiboen presentzia izugarria izan dela bai polizia foralena, zein polizia nazionalarena.

    Iruñerriko Ikasle ta Abertzaleak-en balorazioa oso ona izan da, ikastetxe ezberdinetako ikasleak kalera atera direlako klaseak hustuz. Hala ere, Donapea eta Zizurko ikastetxeetan zuzendariek ez dute greba baimendu haien jarrera autoritarioa berriro azaleratuz. Ikasleon aldarrikapena garbia izan da, ez dugu onartuko inolako erasorik gure eskubideen kontra. Hau dela eta beste eskola eredu propio baten alde borrokatzera deitu zaio ikasle orori, egunerokotasunean hezigunetan antolatuz eta borrokatuz.

    Gaurkoa, ez da hemen geratuko, etorkizuneko ikasle iraultzarako baldintzak sortzen jarraitu behar garelako, oztopoak oztopo errepresioari aurre eginez eta gure alternatibak landuz eta aldarrikatuz. Hemendik Nafarroako ikasleria animatzen dugu etorkizuneko mobilizazioetan parte hartzera, borrokarako garaia hasi besterik egin ez delako.

    Zorionak Nafarroako ikasleria, jada ikasle uholdea geldi ezina da eta!!!

    Nafarroako Ikasle Abertzaleak