Gaur, Iribasi "Gure hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraiki" manifestua ber-eman diogu Ikasle Abertzaleok hainbat eragileekin batera. Aurreko kontseilaria zen Alberto Catalani manifestua ehundaka sinadurekin batera ematean honek "galduko" zuelakoan gaude erantzunik jaso ez baigenuen. Honekin batera ohar baten bitartez hiru hilabeteko epea eman diogu neurriak hartzen hasteko. Esan beharra dago ere manifestua ematerakoan poliziak hainbat ikasle identifikatu dituela.
Señor José Iribas Sánchez de Boado (consejero de educación):
Mediante la entrega de este manifiesto, hecho por el colectivo estudiantil Ikasle Abertzaleak, junto a los diferentes representantes de los organismos adheridos a él, le pedimos que empiece a aplicar las medidas aquí expuestas en un plazo máximo de 3 meses.
Vemos imprescindible empezar a dar pasos hacia la normalización lingüística en nuestra comunidad foral, que en este momento esta tan mermada. Además, con el actual modelo educativo, los derechos estudiantiles básicos están muy limitados y no se les permite ser un sujeto activo del sistema educativo.
Por ello con este texto materializamos las necesidades de los estudiantes, que en este primer trimestre tan activamente se han manifestado en contra del actual sistema educativo, tanto en la huelga de secundaria del 27 de octubre en contra de los recortes económicos, como el 17 de noviembre en contra de las políticas educativas llevadas por vuestro gobierno.
Para finalizar volver a recalcarle que tiene un plazo máximo de 3 meses para empezar a impulsar las medidas de este manifiesto y tomar un posicionamiento público sobre él. Si no es así, pasado ese plazo los estudiantes volveremos a las movilizaciones activamente para impulsar y revindicar otro modelo educativo más participativo, igualitario, popular y euskaldun.
José Iribas Sánchez de Boado jauna (hezkuntza kontseilaria):
Ikasle Abertzaleak-ek egindako manifestu honen ematearen bitartez, atxikitutako erakunde ezberdinekin batera, eskatzen dizugu idazki honetan jartzen diren edukietan sakontzen hastea eta neurriak hartzea 3 hilabeteko epe maximoan.
Ezinbestekotzat jotzen dugu pausoak aurrera ematen hastea gure herrialdeko normalizazio linguistikoa lortzeko, gaur egun hain gutxi bermatua dagoena. Gainera, egungo hezkuntza ereduak ez ditu aintzat hartzen ikasleon oinarrizko eskubideak eta ez zaio hezkuntza kolektibo honi subjektu aktibo bat bezala jarduteko aukerarik ematen.
Hau dela eta, manifestu honen bitartez adierazten dizkizugu ikasleon beharrak eta aldarrikapenak, hain aktiboki mobilizatu direnak azkeneko hiru-hileko honetan, bai murrizketen aurka urriak 27an egindako bigarren hezkuntzako greba orokorrean, zein azaroaren 17an egindako manifestazioan zuen gobernuak eramaten ari dituen hezkuntza politiken aurka.
Bukatzeko, berriro esaten dizugu 3 hilabeteko epea duzuela idazki honetan jarritako neurriak hartzen hasteko eta publikoki testu honekiko zuen jarrera adierazteko. Horrela ez bada, epe muga hau igarota ikasleok berriro mobilizazioetara bueltatuko gara beste hezkuntza eredu bat aldarrikatzeko; euskalduna, herritarra, parte-hartzailea eta hezkidetzailea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario