Trikimailuren oharra:

Gazteok, uste baino gehiago pairatzen dugu egoera hau. Batetik, kolektibo eta subjektu etengabe zapaldua garelako, gure ahotsa isilarazi eta erabakitze eskubidea sistematikoki ukatzen zaigun heinean. Bestetik, orain agian horren zuzenean pairatzen ez ditugun (eta pairatzen ditugun) murrizketek gure etorkizuna hipotekatu egingo dutelako. Oraina eta etorkizuna da gazteria, eta murrizketa hauekin ezartzen hasiak diren etorkizun beltza guk pairatuko dugu beste inork baino gehiago.
Demokrazia deitzen diote, baina kontu publikoen kudeaketan herritarrek ez daukagu ezer esaterik. Ez dakigu zer egiten den gure diruarekin: guk bakarrik ordaindu eta beraiek xahutu. Ezjakintasuna eta partaidetza eza erabiltzen dute UPN/PSN aurrekontuen bidez beren proiektu kapitalista/unionista aurrera eramateko, nafar guztien gainetik pasaz.
Nafarroako aurrekontuak deitzen diete baina espainiar legeari edo europarrari erabat lotuta daude. Testuinguru honetan, gure erabakitzeko eskubidea erabat murriztuta daukagu. Dirutza ari gara ordaintzen erret etxerako edo espaniar ejerzitoarentzat (hau ez da murrizten). Zergatik esan behar digute Madrilen edo Bruselan nola egin gure aurrekontuak? Guk gure baliabideak kudeatzea eskatzen dugu, aurrekontu parteartzaile batzuen alde gaude, non herritarrek izango duten erabakia. Aurrekontu herritar hauek ez dira botere ekonomikoen interesetan oinarrituko ezta lege arrotzetan ere, gizarteak dituen beharretan baizik. Gazteok honen alde eta 2012rako atera nahi dituzten aurrekontuen aurka egingo dugu borroka, oraina eta etorkizun justu baten alde, hain zuzen ere. Kalera ateratzeko eta borrokatzeko deia egiten diogu gazte orori, denon esku baitago inposaketa hau gelditzea. Kaleetan ikusiko gara.
BARCINA, JIMENEZ , IRIBAS ETA MIRANDAREN PARTE HARTZEAREKIN GURE ETORKIZUNA HIPOTEKATU NAHI DUTEN MURRIZKETEN AURREAN, GAZTEOK KALERA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario