2013/01/23

5 pertsona atxilotu ditu Foruzaingoak eskola euskaldun bat aldarrikatzeagatik


Iruñean Hezkuntza sailaren aurrean Euskal Herrian Euskaraz taldeak ekimen bat egin du eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatzeko. 5 pertsona atxilotu ditu Foruzaingoak.

2013/01/22

Hamahiru ikasle epaituko dituzte asteazkenean, Bolognaren aurka protesta egiteagatik


Protestak Leioan (2008)

Epaiketa iragan irailaren 26an zen egitekoa, baina, greba orokorra medio, atzeratu egin zen urtarrilaren 23ra. Lau hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute ikasle bakoitzarentzat, 2008an, EHUren Leioako Campusean, Bolognaren aplikazioa onartzekoa zen klaustroa era baketsuan etetearren. Ikasle Abertzaleak-ek Euskal Herriko unibertsitateetan eman izan diren eta ematen diren eskubide zibil eta politikoen urraketa salatu du.

Altsasuko Ikasle Abertzaleatik errausketari ezetza eman diote


2013/01/17

Iruñerriatik Kalera rockera autobusa!!!






"Tximeletak etengabeko metamorfosia" dokumentala aurkeztu zen ostegunean


Urtarrilaren 10ean "Tximeletak etengabeko metamorfosia" dokumentala aurkeztu zen Iruñerrian. Dokumentalaren aurkezpena aprobetxatuz, hainbat gazte kolektiboetako kide oihek, Iruñerriko Gazte Mugimenduaren parte diren eragile horien historia eta beraiek izandako bizipenak kontatu zizkiguten. Gazte peñaren sorrera, Lurraska.inforen (barañaingo gazte komunikazio proiektua)eta Iruñerriko Gazte Asanbladaren ibilbidea, Ikasle Abertzaleakeko lagunek egindako borrokak..besteak beste.

2013/01/08

Ikasle Abertzaleak-eko sudadera salgai!




Sudadera bat nahi izatekotan zuen ikastetxeko IAko lagunei eskatu.
18€

"Tximeletak" gazte mugimenduaren inguruko dokumentala aurkeztuko da Iruñean





Iruñeako Hegan&Dream-en (Kale Nagusian 50) izango da aurkezpena. Dokumental honekin Euskal Herriko gazte borrokak hiru hamarkada luzeetan utzitako arrastoa jasotzen saiatu dira. Esperientziak, proiektuak, bizipenak, erasoak, garaipenak... aurkituko ditugu dokumental honetan. Eta batez ere, gazte borrokaren ibilbide luze honetan, gazteak garai berrietara egokitzeko izan den gaitasuna. Dokumentala aurkeztearekin batera, Iruñerriko gazte mugimenduak sortutako proiektu ezberdinak ekarriko dira gogora: Gazte Peñaren sorrera, gaztetxeen loraldia eta hauetan sortutako bizi ereduak, proiektu komunikatiboak, ikasle borrokak... solasaldi baten bitartez. Beraz, aukera paregabea belaunaldi ezberdinetako gazteak elkartzeko, harrotasunez atzera begiratu eta aurrean dugunari ilusioz eta indarraz ekiteko.