2011/12/02

Abenduaren 6an herri eskolak!

Konstituzio eguna jai egun arrotza dugu Euskal Herrian. Hain zuzen ere, egun hau bereziki, gure mapa bitan zatituz bere existentzia ukatzen duen eguna dugu, gurea ez den estatu baten legedia estatuan onartu zuten eguna ospatzekoa hain zuzen ere.

Gure bizi erritmoa markatzen dute jai egunek eta lan egunek, eta Euskal Herrian orain arte bi egutegi ezberdinekin bizi behar baginen, Frantsesa eta Espainola, aurten estreinatu den Urriak 25 estatutu egunarekin hiru egutegi ezberdinekin bizi behar omen gara. Horrek, argi dago, Euskal Herria bere osotasunean ukatzen du, ezin duelako herri bezala bere egutegi propioarekin bere bizi erritmoa markatu, eta euskal herritarrak zonalde bakoitzean inposatzen zaigun egutegiarekin bizitzera derrigortuak gara. Abenduak 6a ez da jai eguna guretzat, eta horregatik Herri Eskolak burutuko ditugu, gure egutegi propioaren aldarrikapena egiteaz gain, amesten dugun hezkuntza mota praktikan jartzeko balio duena: herritarra, hezkidetzailea, pedagogia askatzaileduna, partehartzailea, herritarron interesei bideratua, euskalduna…

animatu eta etorri HERRI ESKOLETARA!

egutegi propioaz, IKASLEOK IRAULTZA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario