2012/03/28

2012/03/26

Adi! Greba orokorrerako ikasle kedada!


Adi! Greba orokorrerako ikasle kedada!

Greba orokorrean ikasle zutabe bat NUPetik aterako da eta auzoetako zutabeetan igoko diren ikasleak eta bere kontu joango diren ikasleak Merindadesen bilduko dira 11:45 aldera. Handik guztiok batera Gaztelu Enparantzako mani generalera abiatuko gara han gazteri osoarekin biltzeko.

2012/03/24

Euskal Jaia Martxoaren 31n Alde Zaharrean

Ikasle, gazte...hemen da Euskal Jaia!

Konkretuki Nafarroako ikasleoi inposatzen diguten hezkuntza sistema espainola, bolognaz inposatua, eskubideen urratzailea eta abarren gainetik guk nahi dugun hezkuntza sistema eraikitzeko eguna da hau. Hezkuntza herritar, partehartzaile, euskaldun, parekide, hezkidetzaile eta askatzailearen eguna.

Aldarrikapen eguna izateaz aparte egun hau jai egun modura deskribatu nahi dugu. Juergarako eta ondo pasatzeko eguna.

Nafarroako ikastetxeetako eta Unibertsitateko ikasleok merezi dugun eguna da hau, lan ta lan pasatzen baitugu urtea, ikasiz eta hezkuntza sistema irauliz. Beraz, lagunak animatu ta 31n danok Iruñeko Alde Zaharrera!

(Ezin ahaztu dezakegu egun berean preso gaixoak etxera ekartzeko manifestazioa egongo dela 17:30etan Golemetik)

Bazkari + derrigorrezkolaguntza bonoa 10 euroren truke eskuragai leku hauetan:

Ikastetxeak: Iturrama, Mendillorri, Eunate, Askatasuna, Biurdana, Alaitz, San Fermin, Ibaialde, Donibane, Donapea eta Salesianos
NUP
Tabernak: Alde Zaharreko Herriko eta Zurgai Txantreako Herriko taberna

EGITARAUA:

Caballo Blanco atarian
  • 10:30 Pintxo lehiaketa
  • 11:00 Olinpiadak
  • 12:30 EKITALDIA
  • 01:00 Trikipoteoa

Nabarreria kalean
  • 14:30 Bazkaria (7€)
  • Garazi Goienetxe (bakarlaria)
  • 17:30 Txaranga

Jarauta 63 tabernan
  • 19:00 Kontzertuak

3GABE2

Adigaitz

EL TRONO DE JUDAS

Legez Kanpo

Zartako-k

SKATU

Ikasleok ere Gaztelu Enparantzara! Gazte akanpada hasi da!

Iruñerriko gazte mugimenduak gaztelu enparantzan akanpatu du gaur 01:00ak aldera. Egun batzuk pasako ditugu han greba orokorraren arira eta gaur egungo sistema kapitalista-patriarkarra salatuz. Egitarau bat prestatu da uneoro ekintza desberdinak burutuz. Animatu eta parte hartu! Kuadrila abisatu ta denok gaztelu enparantzara!

2012/03/23

M22 Gazteok ere kalera sistema kapitalista-patriarkarraren aurka

Ehundaka gaztek parte hartu zuten atzo (martxoak 22) Iruñerriko gazte mugimenduak deitutako manifestazioan. Martxak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu zituen, eta lan erreformaren aurka, sistema kapitalista patriarkarraren aurka eta etorkizun duin baten alde egin zuen. Bukaeran bi pertsonek gazte manifestua irakurri zuten, eta horren ostean, ekimena izan zen Nabarrerian.


2012/03/22

#Martxokoiraultza aurrera doa. Hunkigarria M22koa.

Ateak Irekiren bideoa: Milesker Ateak Irekiko grabaketa eta bideo muntaia egin duzutenei!

Berria-ren bideoa
Berriaren kronika:

Bi ikasle atxilotu dituzte Iruñean, beste hezkuntza eredu baten aldeko greban

Arratsalderako aske utzi zituzten bi gazteak; haietako bat erietxera eraman behar izan zuten, kolpe batengatik

Foruzainek bi gazte atxilotu zituzten Iruñeko Txantrea auzoan atzo goizean, ikasleek bestelako hezkuntza eredu bat eskatzeko deitu zuten greba egunean. Arratsalderako kalean ziren bi atxilotuak. Gazteetako bat berehala askatu zuten. Bestea, berriz, kolpe baten ondorioz, erietxera ere eraman behar izan zuten, eta arratsaldeko zazpietan askatu zuten. Zauritutakoak salatu du foruzain batek bultza egin ziola eta banku baten aurka bota zuela. Foruzaingoak desordena publikoa eragitea leporatu dio azken gazte horri; Irubide institututik gertu margoak eta petardoak botatzea eta edukiontzi batzuk gurutzatzea leporatu diote. 

Eguerdiko manifestazioa Poliziaren zaintzapean baina normal egin zuten; ehunka ikasle batu ziren. Besteak beste, ikasleak hezkuntza sistema pribatizatzearen aurka agertu ziren; hezkuntzan murrizketarik ez egiteko ere eskatu zuten. IA Ikasle Abertzaleen esanetan, egungo hezkuntza sistemak ez ditu betetzen ikasleriaren eta herriaren beharrak. 

Iruñeko hiru auzotatik atera ziren manifestarien zutabeak, eta Gazteluko plazan elkartu ziren, 12:00etan; handik, Sarasate pasealekurako bidea egin zuten. Tartean, Nafarroako Gobernu- ko Hezkuntza Departamentuaren aurrean eserialdi bat egin zuten. 

Ekitaldia amaitu zutenean, Espainiako Poliziaren Iruñeko kuartelera joatea erabaki zuten ikasleek, goizean atzemandako ikasleak aska zitzatela eskatzeko. Han ere eserialdi bat egiten hasi ziren, baina Polizia oldartu egin zitzaien segituan. Orduan, Nafarroako Parlamentuko Bilduren ordezkariak polizia etxera joan ziren, eta hango buruarekin hitz egin zuten; ikasleen ordezkaritzaren eta Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta barne kontseilariaren arteko bilera bat adostu zuten. Arratsaldean bildu ziren bi aldeak, eta atxilotuaren inguruan galdetu zioten ikasleek Jimenezi. Gaztea epailearen esku zegoela erantzun zien hark, eta ez zien beste informaziorik eman. 

Azkenean, arratsaldeko zazpietan askatu zuten gaztea. Ordu horretan, hain justu, Gazteluko plazatik abiatuta, beste manifestazio bat egin zuten ikasleek, «hezkuntza publiko eta duin» baten alde.

Asteartean ere, istiluak

Txantrean, atzo goizean ez ezik, astearte arratsaldean ere sortu ziren istiluak. Hain justu, IAk antolatuta, 30 bat gaztek itxialdi bat hasi zuten Eunate ikastetxean, martxoaren 29ko greba orokorrari babesa erakusteko. Ikastetxeko zuzendaritzak, ordea, ikasleak barrura sartu orduko, foruzainei deitu zien. 

IAk azaldu duenez, Foruzaingoak handik ateratzeko agindu zien itxialdian bildutakoei. Bi ordura, ikasleak irteten ez zirela ikusirik, foruzainak ikastetxera sartu ziren, eta ikasleak identifikatzen hasi ziren. Goitik behera miatu ondoren, indarrez atera zituzten kanpora. Foruzaingoaren jarrera salatzeko, hainbat ekimen egin zituzten herenegun.










Eguna ez da bukatu! 19:00etan ikasle ta gazteok manira!

Ikasleok utopiaren bidea argi utzi dugu gaur! Atxilotuak askatu!

Atxilotu bat iadanik kalean dago. Bestea medikuarengana eraman behar izan dute poliziaren erasoa jaso baitu. Momentu hauetan atxiloturik jarraitzen du.17:00ak aldera askatuko dutela esan dute. Animo ikasle!

Lizarrako ikasleriak hortzak erakutsi dizkio gaur UPNko erasoei

Gaur goizean remontibal ikastetxean, Lizarrako Ikasle Abertzaleak deituta, bi orduko paroa egin dute, UPN-k hezkuntzan egin dituen erasoak eta ikasleok egoera salatzeagatik jasatzen ari diren errepresioa salatzeko. Paroaren baitan, 100-150 ikasle, Baxa Nafarroa kalean ordu erdiko kontzentrazioa burutu dute. Elkarretaratzea bukatu ondoren udaletxeraino urbildu dira paroari amaiera emateko.
Beste aldetik, Lizarrako ikasleriari Martxoan zehar eta aurrerantzean egingo diren mobilizazioekin bat egin eta era aktibo batean borrokatzera, deia egin du. Soilik ikasle borrokaz lortuko dugulako!
UPN-KO ERASOEI HORTZAK ERAKUTSI!!!

2012/03/21

Gogor erantzun ezak/n ikasle!!


Gaur arratsean Iruñerriako 50 ikasle inguruk atzo Eunaten itxialdian parte hartu zuten ikasleen utzaraztea salatzeko Labrit errepidean bidemozketa txalogarria gauzatu dute.
Argi dago sistema hausteko garaia iritsi dela eta herriak "aski!" erran duela. Beraz ikasle, gazte, langile edoota erretiratu orori M22an goizeko 12:00etan gaztelu enparantzatik eta arratseko 19:00etan Udaletxe plazatik eginen diren manifestaldietan parte hartezko deialdia zabaldu gura dugu!!
ANIMO GUREA DA GARAIPENA!!!
utopiaren bidean.... IKASLEOK IRAULTZA!!!!


 

#Martxokoiraultza eta #M22 bihar twitterren

Dei egiten diogu ikasle, informatzaile nahiz interesatu twitero orori bihar twitterren #Martxokoiraultza eta #M22 hashtagak erabiltzera ikasle grebaz informatzeko. Beste alde batetik eskertuko genuke argazki eta bideoak ateratzekotan komunikazioa.irunerria@gmail.com helbidera bidaltzea. Animo gutxi falta da ta! Komunikazioa herriarena!

Donapea eta Sanitaria Etxabakoitzera ez!

Zer dago honen atzetik?

Opus Dei sekta Donapea eta Sanitaria ikastetxeetako eraikin eta partzelekin geratuko da seguruenik aurrerantzean. UPNren aldetik errestasunak besterik ez dituzte ematen, nahiz eta Donapea eta Sanitariaren egoera txarrera joango den.

Militarrak Gasteizko ikastetxe batean

Ikastetxe militar bat? Salbuespen egoera? Frankismo garaiko ikasgai berri bat? Ez, baina badirudi! Dirudienez, bihar eta etzi Jesus Obreroko jaiak ospatzen direnez, zuzendariari okurritu egin zaio militarrak deitzea jolastokira bere ibilgailuak eramateko eta han karpa bat montatzeko, hitzaldi bat emateko, antza, edota mutikoak erreklutatzeko, nork daki. Ikasleek esan dutenaren arabera, jolastokira irtetean sorpresa handia hartu dute 10 militar inguruko talde bat ikustean, uniformea eta guzti, karpa bat montatzen. Ikasleen hitzetan, ez zekiten ezer, eta irakasle gehienek era gaur ohartu dira, egoera ikustean. Ikasleek ateratako argazki batzuk uzten dizkizuegu.












Beste alde batetik aditzera eman nahi dugu M23an Gasteizen ikasle paroak burutuko dituztela aurrera daramaten "hezkuntza herriarentzat" dinamikaren baita. Hemen dauzkazue honekin erlazionaturiko bi bideo.

Egutegi-boletoen zenbaki saritua 15.428 da!!!

Beno, beno, berandu baina hemen dugu zenbaki saritua: 15.428! Landetxe batean asteburu pasa ederra bi pertsonentzat… nor izango ote zorionekoa?! Zurea bada egutegi-boleto saritua jarri idazkaritza@ikasleabertzaleak.org -ekin kontaktuan.

2012/03/20

Eunaten itxialdia egin eta desalojatu dute!

EKINKLIK argazki galeria hemen klikatuz ikusi
Atzo, martxoaren 20an, 30ikasle inguru itxialdia gauzatu zuten EUNATE ikastetxean. 




Eunateko ZUZENDARITZAK ikasleak barnera sartu bezain laster, FORUZAINGOEI DEITU eta zuzendaritzaren erantzunaren ondorioz, Ikasle taldea Ikastetxeko PASILU batean itxi ziren (pasiluaren alde bakoitzean ateak daude). Itxialdiaren bitartean foruzaingoak MEHATXUKA ibili dira ikasleak ateratzearren. 

Azkenik, bi orduren buruan foruzaingoek atea ireki eta ikasleak identifikatu, katxeatu eta binaka atera zituzten kanpoan itxoiten zieten ikasleen ohiu eta txaloen artean. 

Beraz, HONI ERANTZUNA EMATEKO GAUR, martxoaren 21a, HITZORDUA FINKATU DA guztion artean EMANEN DEN ERANTZUNA ERABAKITZEKO.

GAUR, Asteazkena
NABARRERIAN 17:00tan
EZ izan beldurrik, ausardia eduki behar da SISTEMA/MUNDUA ALDATZEKO!!

Animo ikasle! Garaipena gure esku dago!!

Ezin bazarete etorri... zabaldu mundu osoari mezua ahoz, internetez.....

BAINA ZABALDU!

22an eta 29an NUP ere grebara!

2012. urtea. Sistema kapitalistak bere krisialdirik latzena jasaten ari da “29ko Crac-ka” geroztik. Historian zehar ikusi izan den bezala, testuinguru hau langileria erasotzeko erabilia da, zein, krisialdiaren erruduna izan ez arren bere ondorioak bete-betean jasaten dituen. Ongizate Estatua ez omen da probetxuzkoa edo onuragarria sistema honentzat, zeinek, ez duen justizia sozialaz ulertzen eta zerbitzu guztien pribatizazioa bilatzen duen.

Egunetik egunera ikusten ari gara nola enpresa handiek eta bakuen irabaziak dituzten bitartean, galerak sozializatzen ari diren. Bankuak diru publikoaz nola erreskatatzen dituzten ikusten ari gara, egunero milaka eta milaka pertsona egoera prekariorenetara bultzatzen dituzten bitartean. Eta hau guztia saihestezina dela esango digute, baina guk jakin badakigu aukerak badirela, eta aukera horiengatik borrokatzeak merezi du!

Unibertsitate honetan, alde batetik, ikus daiteke nola unibertsitateko zerbitzu bat enpresen interesen baitan uzteak, ondorio txarrak ekartzen dituen honen kalitatean. Hor dago, besteen artean, copyprint, bere irabazien murrizketen aitzakiari eutsiz, kopistegietako bat itxi zuten, beste kopistegi gelaren masifikazioa suposatu duena. Kopistegi bat: 9000 ikasle. Bestalde, ikusten dugu enpresa pribatuen presentziak nola gora egiten duen, haien hezkuntza irizpideak inposatzeko desioarekin. Adibide garbi bat Santander bankua dugu (red universia, mugikortasun bekak, unibertsitate karneta…)

Logika kapitalistari jarraituz, eta Bologna sistema erabiliz, astean 40 orduko lana suposatzen duen eredua inposatu nahi digute, nahiz eta beti ordu gehiago sartzen bukatzen dugun. Antzeko zerbait gertatzen da gaur egun gehiengo lanpostuetan, beraz, ondorio bezala, ikusten dugu eredu honekin gure etorkizuneko lan-esplotaziora ohitzea dutela helburu.

Gure helburua NUP hobetzea bada, guztion parte hartzea ezinbestekoa da, eta hori dela eta, atal hori indartzeko premia ikusi dugu, konformismoa eta indibidualismoaren aurka joaten, bai eta pesimismo eta beldurra borrokatzen. Gure eginbeharra ikasle komunitate komun eta bateratu batean sinestea da, honek elkarlanean lan eginez lor ditzakeen helburuengatik batik bat. Jakin badakigu zaila dela, batez ere gaur egun egunerokotasunak eta honek berarekin dakarren erritmoak denbora asko kentzen digula kontuan hartuta, edota telekomunikabideek honelako gai sozialak herritarrei ezkutatu eta benetako arazotik at daramaten gai sozial hutsez burua betetzen digutela jakinda. Hori guztia dela eta, ikasleok gure muga eta beldurrak gainditu behar ditugu, eta denok batera, gure eskubideen alde altxatu eta borrokatu. Garaia iritsi da gure alderdi pasiboak eta iniziatiba gabeak alde batera uzteko eta inguratzen gaituen gizartearekiko kritikoak izaten hasteko. Gure eskubideekin jolasten ari dira eta guk ez badugu ezer egiten hau ekiditeko ez da egongo inor guregatik borrokatuko duena. Altxa zaitez ikasle! Gure etorkizuna indarrean kentzen ari dira: HEZKUNTZA.

Zerbitzu publikoak enpresen irabaziekin nahasten ari dira, eta hau, onartezina da, hezkuntza ez da merkantzia soil bat!!

Ekintzara pasatzeko garaia da, beste institutu eta unibertsitateko kideek egin zuten moduan.

Guzti honengatik datorren Martxoaren 22an unibertsitatean aurrera eramango diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita 29an egingo den greba orokorrera ere.

Asanblada NUP

2012/03/19

22an ere Gazte Manifestazioa

Iruñerria greban!

Hurrengo asteetan 2 greba ditugu eta hauen harira antolatutako ekimenak ez dira gutxi. Iruñerrian bizitzen ari dugun iraultza eta erreibindikazio garai honetan informazioa era aske batean zabaldu ahal izateko hemen daukazue sortu berri den web orria. www.irunerriagreban.net Kuxkuxeatu ta irauli!