Nor gara?

Ikasle Abertzaleak antolakundearen izaera

  • Ikasle Antolakunde
Ikasle Abertzaleak ikasle antolakudea da, ikasleak bere baitan antolatu eta ikasleoi dagozkigun aldarrikapen inguruan aritzen delako.

  • Antolakunde Abertzalea
IAk defendatzen duen eskola proiektua Euskal Herrirako eta Euskal Herriarentzat izango da, lurralde osoa barne hartuz.

  • Antolakunde Ezkertiarra
Hiru norabidetan gara ezkertiarra: Batetik, gure jarduna praktika eta balore aurrerakoetan oinarritzen delako; bestetik, defendatzen dugun eskola proiektua herritara, aurrerakoia, askatzailea, hezkidetzailea eta demokratikoa delako; eta azkenik, Eukal Eskola Nazionalaren bidez, jendartea eredu ezkertiar baten aldeko hautua egiten dugulako.

  • Antolakunde Iraultzailea
IA antolakunde iraultzailea da eskola eredua errotik aldatu nahi duelako eta horretarako egungo errealitatea irauli eta beste eredu baterako oinarriak jartzen dituelako, Euskal Herrirako bestelako eskola proiektu bat borrokatuz.

  • Antolakunde Euskalduna
Gure jardunean gure herriko hizkuntza hobetsi eta euskaraz bizitzeko hautua egiten dugulako.

  • Antolakunde Nazionala
Ikasle Abertzaleak-en antolaketa euskal lurralde osoan zabaltzen delako eta proposamenak eta borroka esparruak lurralde osoko ikasleei bidaratzen dizkielako.

  • Antolakunde Anitza
Izaera edota jatorri sozial, ekonomiko, sexual eta kultural ezberdinetako ikasleak bere baitan jasotzen dituelako; ikasleon eskubideen defentsa eta eskola proiektu berria elkargune izanik.

  • Internazionalista
EENren eraikuntza munduko herriei egin diezaiekegun ekarpenik handiena dela ulertuz, beste herriekiko harremanak eraiki, euren borroketaz ikasi eta barren-barrenean sentitu munduko edozein bazterretan, edonoren aurka egindako injustizia oro.

  • Feminista
Sistema patriarkalaren zutabe garrantzitsua den hezkuntza sistema irauliz, bestelako hezkuntza eredu bat eraikiz, emakumeok jasaten dugun zapalkuntza gainditze bidean egongo ginatekeela sinisten dugulako.