2012/08/13

Hemen da "Debekatutako Hezkuntza" HD pelikula


2009ko abuztuaren 8an hasi ziren proiektu hau sortzen. Gaur, hiru urte igaro direnean, argia ikusi du "La Educación Prohibida" film-dokumentalak. Mundu osoan estreinatu da, eta noski, baita Euskal Herrian ere.

Murrizketei aurre egin, eskola eredu berriaren borroka gurea egin eta munduko eta Euskal Herriko errealitatea eukiko duen Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzea lortuko dugu! Eskola euskaldun, parte hartzaile, hezkidetzaile, herritar, demokratiko eta askatzailearen bidean pauso sendoak emateko garaia da. Borrokaz argituko dugu geroa!

"Vuelta"ren aurrean Euskal Nazioaren aldeko eta murrizketen aurkako mobilizazioak.

2012/08/01

Ikasle Abertzaleok Lizarrako txoznetan egongo gara

Urtero bezala, iritsi dira Lizarrako jai herrikoiak. Lizarrako txosnak Abuztuak 2 ostegunetik, Abuztuak 5 igandea bitartean autobus geltoki ondoan izango dira eta Ikasle Abertzaleok han edukiko dugu geure txozna. Jai herrikoiak, parekideak, ekologikoak eta euskaldunak eraikitzea da gure helburua eta festagiro taldetik, aurten ere, lortu dugu. Kalea guztiona aldarrikatzeaz gain aurten ere, murrizketei aurre egiteko autogestioa bide bakarra dela argi utzi dugu egitaraua oso zabala antolatzen.

Hona hemen iazko txoznen abestia: