-Ostiralean (22) MATXINSALTO Eguna Soraluzen!!!
Biharko egunez euskal ikasleok zita bat dugu iraultzarekin! Iritsi da garaia gazteok elkarlanean geldiezina izango den uholdea sortzeko. Baina horretarako ezinbestekoa dugu sistema iraultzeko behar ditugun tresnak ikasi eta irakastea.
Goiz goizetik tailerrak izango ditugu, arlo ezberdinetan banatuta; Komunikazioa, Kultura, Hezkuntza, Nekazaritza, Harremanak, Sozio-ekonomia eta Aisialdia. Arlo bakoitzean bizi ditugun zapalkuntzak identifikatuta, hauek iraultzeko egin behar dugunaz hausnartuko dugu, esperientziak konpartitu eta ikasi. Gerora guzti hau gure borroka eremuetan martxan jar dezagun. Bazkari herrikoiaren ostean izango da zer dantza, salto eta ikasi ere, herrian zehar antolatutako gune ezberdinetan. Gauean berriz iraultak aurrera jarraituko du musikarekin batera. Informazio gehaigo Matxinsaltoren orrian duzu eskura!
Guzti hau eta beste hainbeste sorpresa izango ditugu bihar Soraluzen. Zu etxean geratuko al zara? Egin salto eta zatoz gurekin Matxinsaltora!
-Igandean (24) ABERRI Eguna Gernikan eta Baigorrin!!!
Independentista Sareak eginiko deialdiarekin bat eginez, datorren igandean, apirilak 24, euskal ikasleriari Aberri Egunera bertaratzeko dei egiten diogu. Aurtengoan, Aberri Eguna Euskal Herriko bi puntutan deitu du Independentisten Sareak, Gernikan eta Baigorrin. Izan ere, egun berean dira Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna eta, honenbestez, izugarrizko aukera ederra bilakatu dira bi deialdi hauek gure naziotasuna aldarrikatzeko eta Nafarroak izan duen eta duen erreferentzia aldarrikatzeko.Honela bada, bi lekutan ospatuko bada ere Aberri Eguna, goizeko 12’00 abiatuko den martxa eta ondorengo ekitaldiak aldarrikapen berdinaren baitan joango dira lotuta: ARGI BERDEA INDEPENDENTZIARI!
Arratsalderako ordea, bakoitzak bere egitaraua osatu du. Baigorrin, Nafarroaren Egunaren baitan prestaturiko ekimenak mantenduko dira, nahiz eta aurreko urteekin alderatuz, animazio eta kontzertu gehiago izango direla iragarri duten. Gernikan berriz, 14’00tatik aurrera kale animazioa, txosnak, bokatak, batukadak… izango dira pasealekuan. Kantuki taldearen erromeriaren ostean gazteon ekitaldia izango da. Gauean berriz kontzertuak, Des-kontrol eta Obrint Pas-en eskutk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario