UPNren Inposaketen aurrean ixilik geldituko ez garela eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko beharra daukagula erakutsi genuen!!!
Mobilizazioaren Balorazioa:
Oztopoak oztopo, iruñerriko ikasleak 19an kalera atera gara. Ehunka ikasle bildu gara, gaur goizeko Manifestazioan nahiz eta hainbat ikastetxeetako Zuzendariek Greba egiteko baimenik ez eman, Biurdana, Berriozar eta Paz de Ziganda kasu. Manifestazioa jendetsua izan da nahiz eta Azaroak 17koa baino jende gutxiago bildu izan duen. Iruñerriko ikasle abertzaleaketik, jardunaldia positibotzat hartu dugu, nahiz eta esan bezala oztopoak ugariak izan lortu dugu gaurkoan ikasle uholdea kalera ateratzea.
Inzidenterik ez dira suertatu, nahiz eta egun osoan ikastetxe inguruetan eta Manifestazioan kolore guztietako Polizia izan. Hezkuntza delegaritzara sinadurak ematera sartu diren 2 ikasleak, identifikatuak izan dira Nafarroako Polizia foralarengatik, gainera barruan egon diren une orotan eskoltatuak izan dira.
Bukatzeko esan, gaurkoa ikasturteko aktibitate handiko askeneko txanpa izan dela, baina hasiera besterik ez dela izan beste hezkuntza eredu baten alde. Oraindik askeneko mobilizazio eguna geratzen zaigu Iruñerriko eta Nafarroako ikasleoi Maiatzaren 7an Burutuko den Iruñerriko ikasle eguna.
Irakurketa:
Mila esker gerturatu zareten ikasle guztiei. Gaurko eguna, 2011ko Apirilaren 19a, Iruñerriko zein Nafarroako ikasleontzat egun erreferente gisa hartuko da. Egun honetan ikasleon eskubideak bermatuko dituen beste eskola eredu baten aldeko bideari ekin diogu. Orain arte aurrera eramandako borroka guztiei esker ez dira gutxi izan lortutako garaipenak: Intsumisioaren borroka, Boloniaren aukako borroka edo Foru Dekretuan emaniko aldaketa txikiak, adibidez.
Ikasturte hasieratik hainbat borroka burutu ditugu Alberto Catalánen eta UPN-ren hezkuntza politiken aurka; Foru Dekretuaren aurkako mobilizazioak, Iruñerriko mendi martxa, Azaroaren 17ko mobilizazioak, Ikasle Presoen aldeko eguna, Ihauteriak… Gaur eta hemen bertan, salaketa eta mobilizazio haietan jasotako indarrari jarraiki gure alternatiba aurkeztera gatoz. Orain arteko hezkuntza eredu eta politikak gure etorkizuna arriskuan jartzen du eta ez gaude hau onartzeko prest. Horregatik, etorkizun duin batean sinisten dugulako, geurea den eredu bat eraikitzeari ekingo diogu.
Gaur Alberto Cataláni azken egunetan bildutako sinadurak entregatuko dizkiogu. Bertan gure proiektuaren hasierako eta oinarrizko baldintzak markatu eta hauek betetzea exijitzen diogu; Eskola eta Unibertsitate euskaldun baten eraikuntzari ekitea, ikasleen eskubideak bermatu eta ikasleak subjektu aktibo gisa jardutea ahalbidetuko duten neurriak hartzea eta Euskal Eskola Nazionalerantz aurrera pausoak ematea.
Ez gara hitzetan bakarrik geratuko ordea. Ikastetxe eta unibertsitatean ikasleon aldarrikapenak betetzen bidean lanean jarrituko dugu. Ikasle borrokaz lortuko dugulako!
Gora ikasle mugimendua!
Gora Hezkuntza Sistema Nazionala!
Gora Ikasle Abertzaleak!
Iruñerriako Ikasle Abertzaleak
No hay comentarios:
Publicar un comentario