2012/10/11

11x12 Ikasle greba Lizarran

Lizarrako ikasleek ezin izan dute mania egin baimenik gabe zeudelako, baina, kaletik (espaloitik) 300 bat pertsona joan dira. Bi kontzentra egin dituzte ; bata udaletxeko atarian eta bestea Baja Navarra kalean.
Remontival ikastetxea 1. eta 2. mailan %100 egin du greba eta 3. eta 4. dbh-n % 80 gutxi gora behera. Paroan zehar foralak egon dira "eskoltatzen" .
Lizarra ikastolan ere ikasle dexentek egin dute greba eta Politeknikoan ere.

Zorionak Lizarra! Ikasle borrokaz lortuko dugu!



11x12 Ikasleok iruñeako kaleak bete ditugu erreformen kontra



Milaka ikasle bildu gara espainiar gobernuak egindako erreformei ezetz esateko

11x12 Iruñerrian txakurrak ikasleon atzetik egun guztian zehar

  • Iturrama:
    •  8:00 Pikete informatiboak institutuko atean. Polizia nazionala iritsi eta ikasleak identifikatu dituzte. Ondoren, ikasleak Lopez frontoian sartu dira  kartelak egiteko asmoz,  polizia nazionalen fula bat kanpoaldean zegoen bitartean.
    • 11:00 Kontzentra egiten saiatu dira baina txakurrek(5 fula) debekatu egin diete.

  • Mendillorri eta Burlata:
    • 8:30 Identifikazioak eta poliziaren presentzia institutuetako kanpoaldean. 
    • Askatasunan ikasleak 8.30tan agertu dira, bertan kontzentrazio bat burutzea erabaki dute ikastetxe ondoko errotondan. Goizetik Polizia Nazionala ikastetxe ingurutik bueltaka egon da, eta ikasleak kontzentra burutzera joan direnean gelditu egin dituzte, pankarta kendu eta dokumentazioa eskatu diete. Ikasleak bere martxa jarraitu dute eta egoera ikusita ikastetxera bueltatzen hasi dira. Baina, Poliziak atzetik jarraitu ditu eta ikastetxera sartzera joan direnean, bortizki gelditu eta 20 bat ikasle identifikatu dituzte. Azkenean Askatasunako patioan geratu dira ateratzen uzten ez zietelako. 10.40etan ikasleak Eunatera abiatu dira bertako ikasleekin zutabean manira joateko.

  • Txantrea:
    • 10:00 Institutuak itxita eta auzoa txakurrez beteta. Goiz osoan ikasleek polizia nazionala izan dute atzetik.

  • Barañain eta Donibane:
    • 9:00 Barañaingo zutabean motxila eta boltso guztiak erregistratu dituzte. 50 pertsonentzat 4 furgona.
    • 11:00 Golemetara ailegatzean ez diete pankarta eramaten utzi eta beraiek esaten zuten tokitik joatera derrigortu dituzte
Txantrea

2012/10/06

Atzo NUPen 11n grebara joateko deialdia egin zen