2012/03/03

LHak biluztu!

Gori gori dago ikasle mugimendua! Gori, unibertsitateetan nahiz ertainetan! Baina baita Lanbide Heziketan ere!

Eta gu mozorroak kendu eta biluzteko prest!!

Ikasleok argi daukagu mozorro horien atzean ezkutatzen dena zer den:

Egungo Lanbide heziketen diseinua indarrean dagoen sistema ekonomiko honen mesedetara egina dago. Merkatuak eskulan merkea eta langile espezializatuak behar ditu, prekarietatearen iturritik edandakoak sistemak iraun dezan. Beraz ez da kasualitatea egungo zentru ezberdinetan pairatzen ditugun baliabide eskasiak, praktika prekarioak edota presioak.

Esan bezala, sistema kapitalista patriarkalak bere mesedetarako erabili ditu heziguneak eta bertako planteamenduak. Ez da kasualitate hutsa enpresen deslokalizazioak gora egiten duten honetan, euskaraz ikasteko ezintasunak edukitzea han eta hemen. Izan ere, mundu globalizatu honetan zer garrantzia dauka gureak bezalako hizkuntza minorizatu batek?

Patriarkala aipatu dugu, eta argia da lanbide heziketa batetik bestera ematen den sexu bereizkeria. Ondorioz bizi espektatiba eta debeku kolektibo jakin batzuk sortzera bideratuz.

Merkatuaren mesedetara makurtzera kondenatzen ari dira Lanbide Heziketak egunez egun. Raxoik adosturiko azken neurriak ere merkantilizazioari begirakoak baino ez dira izan. DBHri urtea murriztuta, norbere garapenari muzin egin eta merkatuari oparitu dio beste urtebete!

Eskubidez eskubide urraketa larriak pairatzen ditugu ikasleok hezigune hauetan. Baldintza duinetan ikasteko eskubidea batetik, ikasle mugimendua antolatzeko eta kolektibo gisa jarduteko eskubide bestetik…

Eta hori gutxi balitz, ikastetxez ikastetxe jasaten ditugun urraketak pilatzen zaizkigu han eta hemen!

Lanbide heziketak biluztera goaz! Mozorroak erantzi eta urraketa oro azaleratzera, lau haizetara zabaltzera!

Txikitasunetik eragiten dugu guk, handitasuna iraultzera goazelako!

Hori dela eta, hezigunez hezigune daukagun egoeraz hausnartu, salatu eta borrokatuz arituko gara!

Ikasleok iraultza!

No hay comentarios:

Publicar un comentario