2012/03/19

22an ere Gazte Manifestazioa


Oharra:

NORTZUK GARA?

Zuen alaba eta bilobak gara, zuen auzokideak, lagunak edo lanpostu, unibertsitate edota istitutoetako lankideak.

Demokrazia faltsuan jaiotako belaunaldia gara, solilik 600 euro irabazten dituztenak (jada ezta mileuristak), lan kontratu mugatuena, prekaritatearena, bizi osorako lotzen gaituzten hipotekena, baliorik ematen ez dieten unibertsiate edo goi zikloko tituluena. Lan eskubideen urraketarena, hezkuntzarena, eremu alternatiboen suntsiketarena, patroien, gobernuen eta denetariko jiteen parteko umiliazioarena. Sistema kapitalista eta patriarkal baten biktimak gara, plagintza landu baten biktimak, merkatuen diktadura.

Zuen inpunitateak ez du lekurik izango. Iruinerriko gazteri inkonformista eta errebeldea gara, pentsamolde eta ikusmolde ezberdinen baterakuntza, arazo larri batekin komunean: zuen botere eta kapitalen zekenkeria gure izerdi eta sufrimenduen bitartez. Batasunak indarra egiten du, kontziente gara daukagun indarraz eta erreforma-murrizketen bitartez indarrez atzematen saiatzen ari zareten eta gurasoei hainbeste kosta izan zitzaienaren alde borrokatzeko prest gaude.

ZUEN KRISIA

Krisi finantziero bat saldu digute, aitzakia honen harira banku eta entitateak diru publikoz hornitzeko. Abagunea probesten ari dira zerbitzu publikoak esku pribatuetan ipintzeko, baita ere hezkuntzan, osasunean… murrizketak egiteko; gure osasunarekin eta seme-alaben etorkizunarekin jolasten dute, jadanik arazoak dituztenei geroz eta oztopo handiagoak jarriz.

Errealitatea, eredu ekonomiko eutsiezin baten krisiaren barruan aurkitzen garela da: kapitalismo patriarkala. Honek arlo ekologikoan, sozialean, zaintza eta baloreengan krisiak sortu ditu. Egoera boom finantzieroarekin lehertu zen arren, Iruñerriko gazteria, emakumeak, migranteak eta langileak jadanik krisi globala pairatzen ari ginen, prekaritatean igerian mantentzen gintuena. Kapitalaren zerbiztupean dagoen gizarte batek ezingo du inoiz berdintasunezkoa izan. Herriaren hitzari ez diote baliorik ematen eta herria ez da fidatzen merkatu europarraren inposizioen aurrean makurtzen den elite politikoaz. Bizitzaren erdigunea pertsonok izatea nahi dugu, ez dirua ez merkatuak. Ekonomia eta honen kapitalaren metaketa ezin delako helburutzat hartu, gizarte osoa gutxi batzuen zerbitupean dagoen tresna bailitzan.

Pentsioen erreformaren ondore, 2011an erretiro adina luzatu eta honetarako sarbidea izateko kotizazio urteak gehitu zituena, merkealdien osteko enpresarioek irrikaz itxaroten ari ziren “lan merkatuaren erreforma” dator. Zerbitzu publiko guztietako murrizketekin eta defizit publikoaren doitzeaz lagunduta, aurrekontuen egonkortasuna aitzakitzat hartuta udaletxeen eta nafar gobernuaren ahalmena mugatzen du gizarteari oinarrizko zerbitzuak eskaini eta bermatzeko orduan.

Lan erreforma honek frankismora garraiatzen gaituen lan-eskubideen atzerakada suposatzen du. Hartu diren neurri guztiak lanaren prekaritatea areagotzera daramate, ein handiago batean gazteena. Ez da soilik praktikako kontratuetara kateatzea inongo iraupen bermerik gabe onartzen, gainera hauek subentzioak jasotzen dituzte kaleratzeak merketzen dituzten bitartean. Honek kaleratze asko ekarriko ditu, gero kontratu prekario berriak aplikatu ahal izateko. Enpresarioaren ahalmena indartzen da lorpenen jeitsierarekin argudiatuz bere lan-baldintzak inposatu ahal izateko, orainarteko hitzarmen kolektiboak ahulduz. Hau lan gatazkekiko administrazioen aldentzeari gehituta, langileak babesgabeko egoera batean utziko ditu lan-baldintzen hondatzea handiagotzea eragiten duelarik, eredu yanki-tik gero eta hurbilago.

ZER NAHI DUGU?

Gazte eremu anitza eta sortzailea eraiki nahi dugu. Horretarako, Iruñerriko gazteria bere bideari ekinez, etorkizuna eskuetan hartu eta duinago bat eraikitzera gonbidatzen dugu, subjetu aktibo bihurtuz. Gizarte honen oinarrizko parte gara, eta horregaitik bertan erabaki eta parte hartu nahi dugu. Justuagoa egin.

Erabakiorra ikusten dugu orain aurkitzen garen amorruzko greba aurretiko garaia. Ezinbestekoa deritzogu deialdia zuzentzea, orokorrean gizarteari eta bereziki gazteriari mobilizazioetan parte hartzera, intsumisioa praktikatzera eta bere inkonformismoa kaleetan adieraztera.

Gure helburua eraikitzea da. Ez gara aldarrikapen hutsalean geratzen. Aldaketa posiblea izango da soilik justizia sozialean eta elkarbizitzan oinarritutako alternatibak martxan jartzen baditugu. Auzolana, koperatibismo integrala, trukea, autogestioa zein sortu ditzazkegun bestelariko alternatibek, nahiz eta kapitalismoak utopikotzat erakustarazi, han eta hemengo esperientziek errealak eta eramangarriak direla irakatsi digute.

Etorkizun ezezaguneko ikasleak, gazte langabetuak eta Iruñeko langile prekarioak denon artean aurrera eramango ditugun ekintzak antolatu eta hauetan parte hartzera deitzen zaituztegu; eta bereziki 22ko ikasle grebatik hasita 29ko greba orokorra arte emango diren moblizazioetan masiboki eta amorruarekin mobilizatzera.

Borrokatu gaur, bihar berandu izango baita MUGI ZAITEZ GAZTE!

Deialdiak:

Martxoak 22, osteguna:
  • 12:00etan: Ikasle MANIFESTAZIOA Gaztelu plazatik.
  • 19:00etan GAZTE MANIFESTAZIOA Udaletxe plazatik.
Martxoak 24, larunbata:
  • TRIKIPOTEOA Nabarreriatik.
Martxoak 29, osteguna:
  • GAZTEOK GREBARA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario