2013/09/26

Urriaren 5ean Desobedientzia martxa Iruñean!!!


Bi gazte barañaindarren aurkako sei urteko espetxe zigorra "bidegabea" delako, "diferentzia politikoak gaindituz" pertsona desobediente guztiei deitu diete manifestazioan parte hartzera.

2013/09/12

Badago dagoeneko aurtengo ikasturterako aurkezpen materiala!

Aurkezpenerako materiala deskargatzeko irudian klikatu
Aurkezpenerako kartelak eta oktabilak soilik aurkituko dituzue

2013/05/23

Lomceren aurrean... EUSKAL ESKOLA NAZIONALA!

Askatasuna ikastetxeko ikasleek egindako bideoa

“Iraultza haziak” bertsionatu du Pentatonix Folk taldeak



Arrasateko SHOT grabazio estudioan izan da Pentatonix Folk taldea 25. urteurreneko Ikasle Diska proiektuan parte hartzen. Pentatonix Folk taldeak 2008an izan zen IAren 20. urteurrenerako Anger taldeak sortutako “Iraultza haziak” kantua bertsionatu du. Hona hemen aurrerapentxo bat.