2013/03/07

Martxoaren 12an Ikasle Greba Gasteizen

Ikasle Mobilizazio Eguna burutu da gaur Iruñerrian

Iturrama eta San Fermin ikastetxeen egindako kontzentra eta hitzaldien argazkiak. Donapean eta Askatasuna ikastetxeetan 100 ikasle inguru bildu dira LOMCE legearen inguruan eginiko hitzaldietan.

2013/03/06

Hezkidetza tailerra dinamizatzeko gida

Ikusi eta deskargatzeko irudian klikatu

Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Estrategia kaleratu du Ikasle Abertzaleakek

Ikasle Estrategia ponentzia:



Iragan abenduaren 14 eta 15ean eman genion Ikasle Abertzaleak antolakundeak amaiera urtarrilean abiarazi genuen kongresu prozesuari. Atarrabian bildutako militanteek Ikasle Estrategiaren behin betiko ponentzia adostu zuten, kontsentsu kolektiboa oinarri izanik.

2013/03/02

ERNAI jaio da!!!

Mila gazte ingururen aurrean ernaldu da Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakundea. Lizarrako Remontival pilotalekuan aurkeztu dute Zukgua prozesuan Hego Euskal Herriko milaka norbanakok gorpuztutako bilgunea. Euskal Estatu sozialista eta feminista helburu, herriz herri antolatu eta lan egiteko garaia dela adierazi dute, borrokarako unea dela. Kongresua amaitu ostean, kalejiran eta jai giroan abiatu dira gazteak herrirantz.