2012/10/04

11X12rako mobilizazio guztiak!



NAFARROA
Urriaren 11ko grebarako mobilizazioak:
  • Lizarraldea:
    • 12:00tan manifestazioa Lizarran
  • Sakana:
    • 12:00tan manifestazioa Altsasun
  • Leitzaldea:
    • 12:00tan manifestazioa Leitzan
  • Mendialdea:
    • 12:00tan manifestazioa Lekarotzen
  • Tutera:
    • 12:00tan manifestazioa Tuteran
  • Irunberrin:
    • 12:00tan Iruñerriko manifestaziora
  • Iruñerria:
    • 5 zutabe egongo dira: UPNA, Zizur, Mendillorri, Burlata, Barañain
    • 12:00tan manifestazioa Antoniuttitik
    • 20:00tan ekitaldia Atarrabian
Urriaren 12ko herri eskolak: (aurrerantzean konkretatuko dira)
  • Lizarraldea
    • Lizarran Herri Eskola
  • Sakana
    • Altsasun Herri Eskola
  • Leitzaldea
    • Leitzan Herri Eskola
  • Mendialdea
    • Lekarotzen Herri Eskola
  • Iruñerria
    • Burlata
    • Atarrabia
    • Txantrea
    • Barañain
    • Biurdana
    • Iturrama
    • Mendillorri

2012/10/02

Euskal Hezkuntza Sistema Propioa bultzatuko du EHBilduk

«Justizia sozialean» oinarritu nahi du koalizioak finantzaketa, helburua hezkuntzaren dohakotasuna izanik

Hodei Iruretagoiena (Berria):

Beste hezkuntza eredu bat bultzatu nahi du EH Bildu koalizioak, burujabetza eta eraldaketa soziala oinarri hartuta: «Eredu propio eta publikoa, herritar guztien aukera berdintasuna eta Euskal Herriaren garapen kolektiboa sustatuko dituena». Espainiako Gobernuaren asmo zentralizatzaileen aldean, erabaki esparru propioaren beharra aldarrikatu dute koalizioaren gobernu taldeko Hezkuntza eta Kultura arloko kide Marian Bilbatuak eta Gipuzkoako zerrendaburu Xabier Isasik. Bilbatuak adierazi duenez, eskola euskalduna, laikoa, inklusiboa eta kalitatezkoa da koalizioaren apustua, «ikasle bakoitzaren garapen pertsonala bultzatzeko zein kohesio soziala lortzeko».

Urriaren 11rako ikasle grebarako bitartekoak! (Greba eskatzeko instantzia ere badago)

(arraultzan klikatu oraingoz grebarako dauden bitartekoak jeisteko)

NUPeko zutabeaz aparte hauek izango dira zutabeak. Baliteke beste zutabe txikiagoak egotea hauekin batera elkartuko direnak:

2012/10/01

IKASLEOK BORROKARA TINKO!!


NUP urriaren 11n grebara! (#11X12)

NUPeko ikasle asanbladak ohar bat plazaratu du urriaren 11ko (#11X12) ikasleon nazioarteko grebara dei eginez eta haien eskaerak plazaratuz:


NUPeko asanblada orokorra, 2012ko irailaren 27an bildutakoa, urriaren 11ko greba orokorrera joateko deialdia luzatzen dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle orori.

Eskatzen duguna:
  • 2012/14ko lege dekretuaren indargabetzea Mariano Rajoiren gobernuak onartutakoa. Honek erreztasuna ematen die Autonomien izugarrizko tasa igoera gogorra inposatzeko.
  • Unibertsitateko tasen beherapena. Yolanda Barcina lehendakariak inposatutakoa Nafarroan.
  • "Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko" Lege Organikoaren (LOMCE) zirriborroaren geldiaraztea. Espainiako hezkuntza ministroa den Jose Ignacio Wertek inposatu nahi duenaduena.
  • Estatuaren hezkuntzarako aurrekontuen igoera. 2012rako PPek adostuko ditu. Izugarrizko murrizketa suposatuko dute egiten ari dituzten planak: % 21,9 hezkuntzan, %62 goi hezkuntzan, %11 ikasle-laguntzetan eta % 26,8 ikerkuntzan.
  • Nafarroako Unibertsitateko errektoretzaren partetik, greba egiteko eskubidearen aitorpena.