2012/07/21

Ilunpetan egon arren, koloretako ametsak pizturik darrai! Zizurko Gazte Asanbladaren udako egitarauan parte hartuko dugu


Uztailak 23, hezkuntza astean, arratsaldeko 19:00tan ZIA  eta Ikasle Abertzaleok hitzaldia burutuko dugu Esparru gaztetxean eta uztailaren 27an, mahaingurua burutuko da 19:00tan eta bertan egongo gara ere.
Animatu eta parte hartu!

Zizurko Gazte Asanbladaren oharra Udako Egitaraua aurkezteko:

ILUNPETAN EGON ARREN, KOLORETAKO AMETSAK PIZTURIK DARRAI!

11 urte baino gehiago dira jada, Zizurko Gazte Asanblada borrokan hasi zenetik eta ekimenak aurrera eramaten dituela, Zizur herri solidariagoa bilakatzearen helburuarekin, kulturalki biziagoa, parte hartzaileagoa eta eta bidezkoagoa; gazteriaren ahotsa kontuan hartzen duen herria, non baliabideak egongo diren, gazteek proiektuak eta akintzak aurrera eraman ditzaten.
Atzoko ZGAren prentsaurrekoa
2005ean Gazte Asanbladak erabiltzen ez zen lokal bat ireki zuen herriarentzat, Esparru gaztetxea hain zuzen. Gune autogestionatu eta asanblearioa da, edonork gozatu eta parte har dezakeen gunea eta datorren abuztuaren 20an zazpi urte beteko dituena.
Indarrez datorkigu abuztua, Gazte Asanblada biziki hasiko baita lanean herri honek bizi duen egoera eskasari buelta emateko eta, batik bat, gazteok bizi dugunari. Argi geratu zen ekaineko "Al Reves" aldizkarian zein den gazteon egoera, 300 bat gaztek eginiko inkesten emaitzei esker. Horietan nabarmena zen langabezian daogen gazteriaren ehuneko altua, kontratuen ezengokortasuna, indenpendizatzeko zailtasuna, hezkuntzan inposatzen an diren murrizketekiko desadostasuna, eraso sexisten kontrako kontzientziazio falta, udaletxearen jai egitarauaren balozario negatiboa, baita kulturalarena ere. Horrez gain, argi geratu zen ere, mobilizatzeko eta gizartea informatzea tresta baliagarriak izan litezkeela egoera hau aldatzeko.

Atzoko ZGAren prentsaurrekoa
Honengatik guztiagatik, Gazte Asanbladak gai ezberdinak landuko diren abuztua proposatu du. Aste bakoitzeko gai bat jorratuko da eta modu ezberdinetan bideratuko dira. Lana, hezkuntza, feminismoa, ekologismoa eta okupazioa izango ditugu hizpide hilabetean zehar. Horiek aurrera eramateko bideo proiekzioak, hitzaldiak, irteerak, tailerrak... burutuko dira.

Komunikatu honekin Zizur osoari hots egin nahi diogu antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko eta bakoitzak bere harri koxkorra jar dezan egoera aldatzeko. Horrela argi utziko diegu egoera honen errudunei ez gaituztela isilduko, borrokan jarraituko dugula eta gure helburuak erdietsi arte ez garela geldituko.

Borroka da bide bakarra!

Zizurko Gazte Asanblada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario