Gaur goizean burututako greba eta deialdietan ehundaka ikasleok hartu dugu parte. Iruñerriko ikasleria kontziatuta dagoela ikusteko aukera izan dugu gaur beraz. 11:00etan Hezkuntza Delegaritzan konbokatutako kontzentrazioa jendetsua izan da eta hortik manifestazio bat atera da San Frantzisko enparantzatik pasa eta Parlamentu aurrean bukatu dena, sentada jendetsu eta positibo batekin. Han, errepide bat eserialdi baten bitartez moztu eta Polizia Foralarekin momentu larriak bizi izan dira.
30 minutu pasata irakasleak iritxi dira Parlamentura eta han guztiak elkartu egin gara. Azkenik, beste bapateko manifestazio bat sortu da Hezkuntza Delegaritzan bukatu dena eta han Polizia Foralak bokatxak eta porrak atera egin ditu zaurituak sortuz. Hortik aurrera Poliziaren basakeria jasan behar izan dugu alde zaharretik poliziak hainbat KARGA BURUTUZ ETA IKASLE BAT ATXILOTUZ.
Guzti honengatik gaur ARRATSALDEKO 16:00etan IKASLE ASANBLADA orokorra eta informatiboa burutuko da Herriko Del Karmen. Ikasle oro gonbidatzen dugu deialdi honetara etortzera.
Animo gazteak!!!
ResponderEliminarGazteok gara etorkizuna, eta ikasleok herramienta, gora ikasleon borroka!! atxilotua askatu!!!
ResponderEliminar