2011/09/21

Urrian burutuko diren 11 gazteren epaiketak salatu ditugu Iruñerriko hainbat kolektibok

Urrian zehar Segikoak izatea leporatuz Auzitegi Nazionalean Iruñerriko 11 gazteren aurka burutuko den epaiketa salatu dugu Iratzarrik, Gazte Abertzaleakek, Ikasle Abertzaleaok eta auziperatuek beraiek. “Irmoki aldarrikatu nahi dugu gazteok antolatzeko eta erabaki politikoetan parte hartzeko dugun eskubidea”.

Gaur, hemen, gazte eragile ezberdinetako kideak bildu gara, urriaren 4,5 eta 6ean eta 17,18 eta 19ean Segiko kideak izatea leporatuta, Iruñerriko hamaika gazteren kontra Auzitegi Nazionalean burutuko den epaiketa salatzeko.
2007tik hona, 214 gazte izan dira atxilotuak eta 132 espetxeratuak Euskal Herri osoan. Hone guztiak Iruñerrian izandako eragina itzela da, 79 gazte izan dira atxilotuak, horietatik 46 torturatuak eta 51 espetxeratuak. Azpimarratzekoa da torturaren erabilpena. Inkomunikazioa da, hain zuzen ere, tratu txar horiek bideratzen dituen egoera. Helburu poilitiko garbiekin baliatzen dute poliziek inkomunikazio aldia: gazteon autoinkulpazioa bilatzen dute batetik, eta bestetik kalean aske diren gazte eta kidee izenak eskuratzea. Ikaragarriak dira honela osatu dituzten zerrenda beltzak.
Gazteria independentistaren kontrako apustu errepresiboa bere horretan mantentzen du espainiar Estatuak. Arestian aipatutako epaiketa agerian uzten duen bezala, egun hauetan Algortako gazteen kontrako epaiketa, uztailean Oreretakoen kontrakoa, edo azaroaren hasieran Iruñerriko beste bederatziren gazteren kontrakoa erakusten duten bezala.

Egoera hauen guztien aurrean, irmoki aldarrikatu nahi dugu gazteok antolatzeko eta erabaki politikoetan parte hartzeko dugun eskubidea. Ez dugu onartuko gazte bakar bet gehiago jarraitua, atxilotua, torturatua edo espetxeratua izatea bere jarduera politikoagatik.

Azkenik, eskertu nahi genuke Nafarroak txoko ezberdinetan, udako jaietako testuinguruan, gazteo aurkako errepresioaren salaketa eta gazteon eskubidee aldarrikapen iraunkorra egon izana. Norabide horretan jarraitzera dei egiten dugu Nafarroako gazteria, aukera paregabea izando baitugu datozen egunotan. Larunbat honetan arratsaldeko 20:00etan kalejira bat burutuko dugu alde zaharreko karmen kaletik eta igandetik aurrera eta aste osoan zehar Nabarreria plazan antolatutako Ake Cunean parte hartzera animatzen zaituztegu. Baita urriaren 1ean Iruñean Eleak- ek antolatutako manifestaziora ere, “Gazteria libre eta legala” lemapean.

Iratzarri, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, auziperatuak eta gazte mugimenduaren esparru ezberdinetan lan egiten dugun norbanakoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario