2011/03/09

Hezkuntza zapaltzailerik ez! Ikasleok Hezkidetza!


Martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko eguna da. Egun hau erreferente gisa dugu borrokarako emakume eta gizon guztientzat. Hori dela eta ikasle feministok hezkuntza parekide eta duin baten aldarrikapena egin nahi dugu egun berezi honetan.
Iruñeako auzoetan kontzentrazioak egingo dira. Animatu eta parte hartu!!
Txantrean Eunateko TAlde Feminista auzoko beste Talde Feministarekin elkartuko da 19.00tan Euskara Plazan.
19.45etan ikastetxe guztiak bilduko gara Merkaderes Plazan. Hitz egin zuen ikastetxeko jendearekin eta etor zaitezte! 20:00etan manifestazio handia egongo da Gaztelu enparantzan!
AGER ZAITEZ!!

Ikasle Abertzaleon oharra:
Egungo gizarte ereduan emakume eta gizonen arteko bereizketa nabarmena da, hain zuzen ere, sistema patriarkatuak berak, hala egiten duelako. Hau horrela izan dadin ordea, birproduzitu eta mantendu dadin, hezkuntzak paper garrantzitsua jokatzen du. Sistemak badaki eta horregatik, ikastetxe naiz unibertsitatean aurkitzen ditugun ereduak, bere interesetara moldatzen ditu. Modu honetan, pertsonaren beraren heziketa gauzatu beharrean, rolen baitako heziketa da euskal ikasleok jasotzen duguna, ezarritako estereotipo eta emakume/gizon bereizketan sakonduz.
Ikasle Abertzaleok ez dugu eredu honekin bat egiten. Guk geuk eraikiko dugun Euskal Eskola Nazionala parekidea eta hezkidetzailea izan behar duela uste eta nahi dugulako, hots, genero eta aukera sexual eta abarretatik eratorritako bereizkeriak gainditu eta pertsonak hezten dituen eskola bat. Modu honetan, gizarte parekide baten partaide izango diren herritarrak heziz.
Euskal ikasleok besteko gizarte eredu bat nahi dugu eta hori lortzeko hezkuntza hezkidetzaile baten beharra ikusten dugu. Horregatik, ezinbesteko borroka gisa ulertzen dugu, egungo ikastetxe eta unibertsitatean ezartzen zaigun hezkuntza eredua, sistema patriarkatuaren interesetara dagoena, irauli eta hezkidetza gure heziketaren oinarri gisa kokatzea.
Hori dela eta, martxoko hilabetean zehar Euskal Herriko ikastetxe nahiz unibertsitateetan, Hezkidetza Tailerrak gauztuko ditugu. Gure helburua, sitema kapitalista eta patriarkal honek hezkuntzan sisteman duen eskusartzea idetikatzen ikastea izango da, errealitate honen gaineko kontzientzia garatu eta hezkidetzaren gainean formatuta, hezkuntza parekide baten aldeko borrokak garatu eta bestelako gizarte parekide eta askatzaile baten mesedetan eragind ezagun.
Honekin batera, borroka femistarekin bat eginaz, Martxoaren 8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako antolatuta dauden ekimen eta deialdi ezberdinekin bat egiten dugu, eta ikasleriari berauetan parte hartzeko deia luzatzen diogu. Ikalse borrokaz lortuko dugulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario