2012/09/04

Urriaren 11n Nazioarteko Ikasle Greba! #11X12



Albistea Topatu.info-tik hartuta:

Espainiako Hezkuntza Ministerioan (Madril) egindako agerraldian, urriaren 11rako mobilizazioak iragarri dituzte espainiar estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakunde ezkertiar eta abertzaleek. Murrizketen aurrean, eskola propioaren aldeko apustu irmoa berretsi dute hamar antolakundek: eskola herritarra, laikoa, ez-patriarkala, duina eta nazio bakoitzaren hizkuntza zein kultur eskubideak errespetatuko dituena. Europako Banku Zentralaren eta Espainiako Gobernuak egindako murrizketen aurka, herri bakoitzaren subiranotasunaren alde egiteko eskatu diete ikasleei. Lurralde bakoitzean protesta desberdinak gauzatuko dira, eta, Euskal Herriaren kasuan, Ikasle Abertzaleakek Ikasle Greba Orokorra deitu du urriaren 11rako.

Oraindik martxa hartu ez duen arren, webgune bat sortu dute, eta Twitter sare sozialean #11×12etiketa erabiltzeko deia egin dute.

Hauek dira manifestua izenpetu eta greba deialdia egin duten ikasle antolakundeak: Ikasle Abertzaleak (Euskal Herria), SEPC (Herrialde Katalanak), Universidat (Aragoi), Yesca (Castilla), Liga Estudiantil Galega eta Agir (Galizia), Regüelta (Kantabria), Jaleo y SAT (Andaluzia) y Darreu (Asturias).


Manifestua

Antolakuntzatik, garaipenera! 2012-2013 ikasturtea hastera doa!

2012/09/01

Mugimendurik gabeko ikastetxeak piztu!

Ikasturtea hastear dago eta gaur egun Nafarroako hezkuntzak bizi duen egoera erabat larria da. Beraz, antolatzeko eta borrokatzeko gogoak badituzu eta zure ikastetxean Ikasle Abertzaleak-eko talderik ez badago gurekin kontaktatu ta iniziatiba sortu. Borrokatzen baduzu galdu dezakezu baina borroakatzen ez baduzu galduta zaude...

nafarroa.komunikazioa@ikasleabertzaleak.org

2012/08/13

Hemen da "Debekatutako Hezkuntza" HD pelikula


2009ko abuztuaren 8an hasi ziren proiektu hau sortzen. Gaur, hiru urte igaro direnean, argia ikusi du "La Educación Prohibida" film-dokumentalak. Mundu osoan estreinatu da, eta noski, baita Euskal Herrian ere.

Murrizketei aurre egin, eskola eredu berriaren borroka gurea egin eta munduko eta Euskal Herriko errealitatea eukiko duen Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzea lortuko dugu! Eskola euskaldun, parte hartzaile, hezkidetzaile, herritar, demokratiko eta askatzailearen bidean pauso sendoak emateko garaia da. Borrokaz argituko dugu geroa!