2013/04/15

Osteguna “konpromiso eguna” izango da Donostiako Aske Gunean

Paroak eta mobilizazioak antolatu dituzte Donostiako Ernai eta Ikasle Abertzaleak-ek ostegunerako. Gogorarazi dute Aske Guneak elkartasuna konpromiso bilakatzea duela helburu, eta Donostiako gazte eta ikasleak prest daudela lekukoari segida emateko.

Ernai eta Ikasle Abertzaleak-en oharra:
Konpromiso egunaren deialdia Aske Gunean

Aske Gunea pasa den astean zabaldu genuen, epaitegi faxistak gure gazteak sei urtetara kondenatu eta biharamunean. Ez dira hauek, ordea, egoera honetatik igaroten diren lehenak, eta gure pazientzia aspaldi agortua izan da. Gune honek elkartasuna kompromiso bilakatzeko helburua du. Ez gaude prest gazte bakar bat ere eraman dezaten. Ez diegu utziko!

Egoera hau izanik, Donostiako gazte eta ikasleok gazte hauen lekukoari segida emateko prest gaude, beraiek borrokatu zuten proiektua azken muturreraino eramateko hautua egin dugu.

Horregatik, osteguna 18, paroak deituko ditugu Donostiako ikastetxe eta unibertstitatean, eta 13:00etan manifestazioa aterako da Artzai Onetik. Arratsaldean, berriz, Aske Gunea indartzeko deia zabaltzen dugu.

Animo gazteak, ez diegu zuek eramaten utziko. Eutsi gogor Ekaitz!
DESOBEDIENTZIA ETA KOMPROMISOA! ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA!
EZ IKUTU GURE GAZTEAK!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario