2013/04/16

LOMCEren aurkako ikasle sinadura bilketa hasi da Gasteizko ikastetxeetan


Espainiako gobernuak LOMCE aplikatzeko atzerapausurik emateko asmorik ez duela ikusita, Gasteizko ikasleak legearen aurkako sinadura bilketa egiten hasi dira Gasteizko ikastetxeetan. Hezkuntza erreforma hau aplikatu nahi badute “gure gainetik pasatu beharko dira, ez diegu utziko” adierazi dute Gasteizeko Ikasle Abertzalek-eko kideek.Gasteizko Ikasle Abertzaleak-en oharra:

LOMCE aplikatzeko gobernuak atzerapauzorik emateko inolako asmorik ez duela ikusita, eta epe motz batean (maiatza-ekaina) bere onarpena Espainiar kongresuan bere gehiengoa baliatuz egingo duela jakinda, (LOMCEren aurka altxatu den herri ahotsa entzun gabe), Gasteizko ikasleok lege horren aurkako sinadura bilketa masiboa abiatzea erabaki dugu. Izan ere, LOMCEk:
Merkatuaren legeak hezkuntza sistemaren oinarri egin nahi ditu (hezkuntzaren merkantilizazioa).
  • Ikasgela bakoitzeko ikasle zenbakiaren kopurua igo egingo da.
Ikasleria osoaren arrakasta oztopatzen du. Ikasle “adimentsuak” aurrera jarraituko dute, eta “ez hain adimentsuak” bidean geratuko dira. Ikasleen arteko lehia asko handituko da, merkatu gero eta 
lehiakorragoan txoko bat aurkitzeko, titulu mordoa eskuratu beharko ditugulako.
  • “REVALIDAK”: ikasle eta ikastetxeen aukeraketa
    • DBH 3. mailan ikaslearen behin betiko etorkizuna finkatzen da, izan ere, ez da egongo aukerarik lan heziketako graduetatik batxilergora sartzeko. Beraz, ikasleak adin txikietatik banatzen ditu.
    • 4. DBH eta 2. Batxilergoko kurtso amaieran “revalida”k egingo dira (estatu mailako azterketak). Ikasleak sailkatzeaz gain, ikastetxeen diru-laguntzak horien emaitzen arabera izango dira (ikastetxeen emaitzak publiko egingo direlako).
    • Eskola publikoak alde batera utzi nahi dituzte hezkuntza pribatizatuz (errebalidetan nota altuenak dituztenek –erreformaren bidez inposatutako edukiekin adosenen daudenek – are laguntza gehiago jasoko dituztelako)

  • Ikaslearen etorkizuna Lehen Hezkuntzatik mugatuta ikusiko da. Gure emaitza akademikoen araberako sailkapena sustatuko da. Eta beraz, desberdintasun sozialak justifikatzeko “guk ikasten egindako esfortzua” erabiliko da (jakin arren hori ez dela inolaz ere horrela)
  • EDUKIAK eta CURRICULUM-a: %75 Madrilen erabakiak
    • Beraien ideia kontserbadoreak aplikatu nahi dituzte, hezkuntzaren oinarri objektiboak alde batera utziz.
    • Gure hizkuntza baztertuta gelditzen da, duen lehentasuna ukatuz; Euskara 3. mailako hizkuntza izatera pasako da (española eta ingelesaren atzetik).
    • Espaniar Konstituzioaren ikaskuntza derrigorrezkoa izango da (irakasgai guztien bidez landua).

  • Sexuaren arabera bereizitako ikastetxeak diru publikoz finantziatuko dira.
  • Ikastetxeak erlijioa eskaintzera derrigortuko dituzte, hau da, ikastetxe guztietan erligio klase bat gutxienez egongo da.
  • Zuzendaria empresaburu bat izan ahalko da (orain arte ikastetxeko langile bat izan behar zen), ikastetxea enpresa balitz bezala zuzenduz eta hezkuntza empresa zerbitzura utziz. Madrilen (eta etorkizun hurbilean leku guztietan) hospitaleekin egiten ari diren bezala.
  • Eskola Kontseiluak aholku organo soil bilakatuko da, erabakiak zuzendaritzan eta Hezkuntza Delegaritzan hartuko dira. Ikasle, irakasle eta gurasook ikastetxea edo hezkuntzaren inguruan erabakitzeko aukera galduko dugu.
Gertatuko diren aldaketak gizartean eragin izugarria izango dute. Izan ere, hezkuntza da etorkizuneko heritarrak hezten dituena. Hezkuntza eredu honetan hezituz gero lehialtasunean biziko gara, askatasuna zer den jakin gabe, merkatuaren menpe. Hala ere, argi utzi nahi dugu egungo hezkuntzak ere ez digula balio, ez delako herritarrek, irakasleek, ikasleok adostua izan, eta beraz, goikoen erabakietan eta interesetan oinarritzen delako (askotan esan eta sentitu dugun bezala).

Hori dela eta, sinadura bilketa honetan parte hartu eta egoera larri hau ahal duzun guztia zabaltzeko eskatu nahi dizugu, eta argi utzi nahi dugu, hezkuntza erreforma hau aplikatu nahi badute gure gainetik pasatu beharko direla, ez diegula utziko. Guk ikasten dugu, eta gu biziko gara hemen, guk erabakiko dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario