2012/11/08

Ikasle eta abertzaleon VI. Kongresu Prozesuak badu kantua!



 ON musika taldeak sortu du guretzako eta bertan Fermin Muguruzak eta Delirum Tremens-eko Andonik parte hartu dute.



Entzun “Hezkuntzatik eraikiz!” kantua eta hedatu ezazu!

Herri lotia nahi dute isil eta otzana,
Loeriak eta amnesiak jota dena.
Munduari begiratzeko leiho bakarra
dute haiek hezibide.
Eztanda egin du bolbora dialektikoak
Hartu dugu hitza eta agurtu negu gorria
Aizkorak zorroztu ditugu mintzorik mintzo,
Argibide egin kolpez kolpe.
Hezigaitz gara leiho bakar horren aurrean,
Ernai gara arnas berritutako ereduetan
Zauri, egonezin, irizpide eta jakin-min,
Dugu gure hezibide.
Ikusi eta ikasi urrats bakoitzarekin
Ondo heltzen ditugun ideien oinarriak
Ezin leike bizi laino ilunen artean
Argibide egin boga-bogan.
Geu ON bagarela,
Atzo bezala gaur,
Euskal Herria,
Hezkuntzatik eraikiz,
Geu on egotean,
gaur bezala bihar,
geu on, on garela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario