2011/05/18

Hainbat alderdik euskararen inguruan dituzten proposamenak bideoan bildu ditu Kontseiluak

Ateakirekitik hartutako informazioa:
Kontseiluak Bildu, CDN, NaBai, PSN eta Izquierda-Ezkerrari elkarrizketak egin dizkie,"euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko" zer egiteko prest dauden azal dezaten. Alderdien proposamenak hiru bideotan bildu ditu, euskararen estatusa, hezkuntza eta alor sozioekonomikoak jorratzen dituztenak.

Ez PPk ez UPNk ez diete elkarrizketarik eskaini eta beren hauteskunde programak bidali dizkiete, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Iruñean egindako agerraldian azaldu duenez.
Hiritarrek alderdi politikoak hizkuntza-politika alorrean zer aldatzeko prest dauden jakin dezaten tresna dira bideo horiek, Bilbaok esan duenez.
2010ean Iruñean euskararen alde egin zen manifestazioa gogora ekarri du, etaNafarroako Gobernuari "milaka nafarren aldarrikapenei bizkar ematea" eta haien hizkuntza-eskubideak "sistematikoki urratzea" leporatu dio.
Hauteskundeak aldarrikapen horiek gauzatzeko erabili behar direla uste du, eta horregatik hiritarrek euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten alderdi bakoitzak zer egingo duen aztertzera deitu du, eta horren arabera botoa ematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario