2013/11/11

Azaroaren 14an Països Catalanseko ikasle mugimenduari buruzko hitzaldia Kalekalden



Azaroaren 14an, bi egun beranduago Donostin egingo den Azken Ikasle Dantzaren harira, SEPCko (Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans) lagunak izango ditugu Euskal Herrian. Bisita hau aprobetxatuz egun horretan, Kalekalden(Kaldereria 28-Iruñea), Països Catalanseko ikasle mugimenduari buruzko hitzaldia emango dute. Arratsaldeko 17:00tik aurrera izango da eta pintxo potea ere egongo da nahi duenarentzat. Animatu eta pasa zaitez Kalekaldetik! Visca el moviment estudiantil català!


2013/10/07

LOMCEren aurkako ekimenak aste honetarako


Espainiako Gobernuak ostegunean, urriaren 10ean, onartuko du hezkuntza erreforma. Egun berean, LOMCEren kontrako ikasle haserre eguna antolatu dugu hezigune guztietan. Bestetik, larunbatean Bilbon egingo den manifestazio nazionalean Ikasle Blokea osatzera deitzen dugu. 17:00etan izango da hitzordua, Jesusen Bihotzean.

2013/09/26

Urriaren 5ean Desobedientzia martxa Iruñean!!!


Bi gazte barañaindarren aurkako sei urteko espetxe zigorra "bidegabea" delako, "diferentzia politikoak gaindituz" pertsona desobediente guztiei deitu diete manifestazioan parte hartzera.

2013/05/23

2013/04/16

LOMCEren aurkako ikasle sinadura bilketa hasi da Gasteizko ikastetxeetan


Espainiako gobernuak LOMCE aplikatzeko atzerapausurik emateko asmorik ez duela ikusita, Gasteizko ikasleak legearen aurkako sinadura bilketa egiten hasi dira Gasteizko ikastetxeetan. Hezkuntza erreforma hau aplikatu nahi badute “gure gainetik pasatu beharko dira, ez diegu utziko” adierazi dute Gasteizeko Ikasle Abertzalek-eko kideek.

2013/04/15

“Eta zure klasean, zer?” dinamika abiarazi du Ikasle Abertzaleak-ek unibertsitateetan

Dinamikaren helburua ikasleen ikas baldintzen (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea da. Errealitatearen arakatze txiki bat egin nahi dute, galdetegi baten bidez ikas baldintzen lagin bat ateraz. Honako galderei nahi diote erantzuna topatu: “Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu? Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak?”.

Osteguna “konpromiso eguna” izango da Donostiako Aske Gunean

Paroak eta mobilizazioak antolatu dituzte Donostiako Ernai eta Ikasle Abertzaleak-ek ostegunerako. Gogorarazi dute Aske Guneak elkartasuna konpromiso bilakatzea duela helburu, eta Donostiako gazte eta ikasleak prest daudela lekukoari segida emateko.

Maiatzak 1 GAZTEOK KALERA!