2012/03/28

2012/03/26

Adi! Greba orokorrerako ikasle kedada!


Adi! Greba orokorrerako ikasle kedada!

Greba orokorrean ikasle zutabe bat NUPetik aterako da eta auzoetako zutabeetan igoko diren ikasleak eta bere kontu joango diren ikasleak Merindadesen bilduko dira 11:45 aldera. Handik guztiok batera Gaztelu Enparantzako mani generalera abiatuko gara han gazteri osoarekin biltzeko.

2012/03/24

Euskal Jaia Martxoaren 31n Alde Zaharrean

Ikasle, gazte...hemen da Euskal Jaia!

Konkretuki Nafarroako ikasleoi inposatzen diguten hezkuntza sistema espainola, bolognaz inposatua, eskubideen urratzailea eta abarren gainetik guk nahi dugun hezkuntza sistema eraikitzeko eguna da hau. Hezkuntza herritar, partehartzaile, euskaldun, parekide, hezkidetzaile eta askatzailearen eguna.

Aldarrikapen eguna izateaz aparte egun hau jai egun modura deskribatu nahi dugu. Juergarako eta ondo pasatzeko eguna.

Nafarroako ikastetxeetako eta Unibertsitateko ikasleok merezi dugun eguna da hau, lan ta lan pasatzen baitugu urtea, ikasiz eta hezkuntza sistema irauliz. Beraz, lagunak animatu ta 31n danok Iruñeko Alde Zaharrera!

(Ezin ahaztu dezakegu egun berean preso gaixoak etxera ekartzeko manifestazioa egongo dela 17:30etan Golemetik)

Bazkari + derrigorrezkolaguntza bonoa 10 euroren truke eskuragai leku hauetan:

Ikastetxeak: Iturrama, Mendillorri, Eunate, Askatasuna, Biurdana, Alaitz, San Fermin, Ibaialde, Donibane, Donapea eta Salesianos
NUP
Tabernak: Alde Zaharreko Herriko eta Zurgai Txantreako Herriko taberna

EGITARAUA:

Caballo Blanco atarian
  • 10:30 Pintxo lehiaketa
  • 11:00 Olinpiadak
  • 12:30 EKITALDIA
  • 01:00 Trikipoteoa

Nabarreria kalean
  • 14:30 Bazkaria (7€)
  • Garazi Goienetxe (bakarlaria)
  • 17:30 Txaranga

Jarauta 63 tabernan
  • 19:00 Kontzertuak

3GABE2

Adigaitz

EL TRONO DE JUDAS

Legez Kanpo

Zartako-k

SKATU

Ikasleok ere Gaztelu Enparantzara! Gazte akanpada hasi da!

Iruñerriko gazte mugimenduak gaztelu enparantzan akanpatu du gaur 01:00ak aldera. Egun batzuk pasako ditugu han greba orokorraren arira eta gaur egungo sistema kapitalista-patriarkarra salatuz. Egitarau bat prestatu da uneoro ekintza desberdinak burutuz. Animatu eta parte hartu! Kuadrila abisatu ta denok gaztelu enparantzara!

2012/03/23

M22 Gazteok ere kalera sistema kapitalista-patriarkarraren aurka

Ehundaka gaztek parte hartu zuten atzo (martxoak 22) Iruñerriko gazte mugimenduak deitutako manifestazioan. Martxak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu zituen, eta lan erreformaren aurka, sistema kapitalista patriarkarraren aurka eta etorkizun duin baten alde egin zuen. Bukaeran bi pertsonek gazte manifestua irakurri zuten, eta horren ostean, ekimena izan zen Nabarrerian.


2012/03/22

#Martxokoiraultza aurrera doa. Hunkigarria M22koa.

Ateak Irekiren bideoa: Milesker Ateak Irekiko grabaketa eta bideo muntaia egin duzutenei!

Berria-ren bideoa
Berriaren kronika:

Bi ikasle atxilotu dituzte Iruñean, beste hezkuntza eredu baten aldeko greban

Arratsalderako aske utzi zituzten bi gazteak; haietako bat erietxera eraman behar izan zuten, kolpe batengatik

Foruzainek bi gazte atxilotu zituzten Iruñeko Txantrea auzoan atzo goizean, ikasleek bestelako hezkuntza eredu bat eskatzeko deitu zuten greba egunean. Arratsalderako kalean ziren bi atxilotuak. Gazteetako bat berehala askatu zuten. Bestea, berriz, kolpe baten ondorioz, erietxera ere eraman behar izan zuten, eta arratsaldeko zazpietan askatu zuten. Zauritutakoak salatu du foruzain batek bultza egin ziola eta banku baten aurka bota zuela. Foruzaingoak desordena publikoa eragitea leporatu dio azken gazte horri; Irubide institututik gertu margoak eta petardoak botatzea eta edukiontzi batzuk gurutzatzea leporatu diote. 

Eguerdiko manifestazioa Poliziaren zaintzapean baina normal egin zuten; ehunka ikasle batu ziren. Besteak beste, ikasleak hezkuntza sistema pribatizatzearen aurka agertu ziren; hezkuntzan murrizketarik ez egiteko ere eskatu zuten. IA Ikasle Abertzaleen esanetan, egungo hezkuntza sistemak ez ditu betetzen ikasleriaren eta herriaren beharrak. 

Iruñeko hiru auzotatik atera ziren manifestarien zutabeak, eta Gazteluko plazan elkartu ziren, 12:00etan; handik, Sarasate pasealekurako bidea egin zuten. Tartean, Nafarroako Gobernu- ko Hezkuntza Departamentuaren aurrean eserialdi bat egin zuten. 

Ekitaldia amaitu zutenean, Espainiako Poliziaren Iruñeko kuartelera joatea erabaki zuten ikasleek, goizean atzemandako ikasleak aska zitzatela eskatzeko. Han ere eserialdi bat egiten hasi ziren, baina Polizia oldartu egin zitzaien segituan. Orduan, Nafarroako Parlamentuko Bilduren ordezkariak polizia etxera joan ziren, eta hango buruarekin hitz egin zuten; ikasleen ordezkaritzaren eta Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta barne kontseilariaren arteko bilera bat adostu zuten. Arratsaldean bildu ziren bi aldeak, eta atxilotuaren inguruan galdetu zioten ikasleek Jimenezi. Gaztea epailearen esku zegoela erantzun zien hark, eta ez zien beste informaziorik eman. 

Azkenean, arratsaldeko zazpietan askatu zuten gaztea. Ordu horretan, hain justu, Gazteluko plazatik abiatuta, beste manifestazio bat egin zuten ikasleek, «hezkuntza publiko eta duin» baten alde.

Asteartean ere, istiluak

Txantrean, atzo goizean ez ezik, astearte arratsaldean ere sortu ziren istiluak. Hain justu, IAk antolatuta, 30 bat gaztek itxialdi bat hasi zuten Eunate ikastetxean, martxoaren 29ko greba orokorrari babesa erakusteko. Ikastetxeko zuzendaritzak, ordea, ikasleak barrura sartu orduko, foruzainei deitu zien. 

IAk azaldu duenez, Foruzaingoak handik ateratzeko agindu zien itxialdian bildutakoei. Bi ordura, ikasleak irteten ez zirela ikusirik, foruzainak ikastetxera sartu ziren, eta ikasleak identifikatzen hasi ziren. Goitik behera miatu ondoren, indarrez atera zituzten kanpora. Foruzaingoaren jarrera salatzeko, hainbat ekimen egin zituzten herenegun.