2012/03/19
2012/03/16
Iribas lunch-zale
Jose Iribas Nafarroako hezkuntza kontseilaria ez zen agertu aurreko egunean euskararen aldeko omenaldi instituzionalean. Han, "Real academia españolak" eta "Wert" espainiar hezkuntza kontseilariak euskara omendu zuten lehen aldiz, nahiz eta arraroa iruditu. Gaur, Iribasek aditzera eman du omanaldi honen itxieran parte hartuko duela. Itxiera honetan egiten den bakarra argazkia ateratzea eta lunch-a jatea da. Oixe aurpegia Iribasena.
2012/03/15
M29 ikasleon oharra
Erreforma laborala, pentsioena edo hezkuntzakoa. Azken hiru urteetan krisiaren izenean hamaika neurri hartu dituzte gobernu ezberdinek. Gastuak murriztu eta lana sortzeaz hitz egiten dute, baina ez gaituzue engainatuko! Sistemaren biziraupena eta gutxi batzuen interesen alde egin eta gure eskubideak errotik mozten utziko dizuegulakoan bazaudete, jai duzue! Ikasleak ere, martxoaren 29an Grebara goaz!
Ikasleok argi daukagu: Ikastetxeetan naiz lanbide heziketan Marianoren erreforma berria, Unibertsitatean Estrategia 2015 eta zerbitzu publiko guztietan, hezkuntza barne, murrizketak. Etorkizuna? Prekarietatea. Prekarietatea orokortzeko mekanismoak sortzen ari dira hezkuntza mailan. Alde batetik sistemak behar dituen gizon eta emakume alienatuak erreproduzitzeko, eta bestetik, lan merkatu berriak exijitzen duen langile mota ezberdinak sorrarazteko.
Bukatu dira lizentziatutakoek zituzten soldata oneko lanak. Bukatu dira Unibertsitatean ikasteko estatuak ematen zituen bekak. Bukatu dira lanpostu finkoak. Badator mugikortasuna, Europar langilea, prekarietatea, zorpetua, merkatuko esklaboa. Etxean geldituz hau onartuko dugu, edo kalera atera eta gurea dena defendatuko dugu? Gurea da erabakia, gurea da erantzuna!
Ikasle Abertzaleok argi daukagu, Euskal Herriaren jendarte eraldaketan egiten dugun apustua Euskal Eskola Nazionala izanik. Ez dugula onartuko jendartearen gehiengoarekiko egiten ari diren triskantza hau. Ez dugula onartuko Gobernu ezberdinetatik eskaintzen ari zaizkigun etorkizuna.
Gure etorkizuna gurea dela aldarrikatzen dugu, eta hori horrela, guk eraikiko dugula ere bai! Beraz, inposaketa arrotzen gainetik, exijitzen dugu, gure eguneroko lanaren bidez eraikiko dugula Euskal Eskola Nazionala eta horrekin batera baita jendarte berria ere.
Martxoaren 29an burutuko dugun greba orokorra mugarri bezala ikusten dugu ezinbestean. Aurretik egindako lanaren jarraipena dela argi dago, baina era berean aurrera begira, mozorrotuta bizi izan den kapitalismoaren aurrean hortzak erakusteko egun gixa ulertzen dugu. Haiek aurkezten diguten jendarte kapitalista eta patriarkalaren aurrean gure alternatiba eraikitzera goazela jakin dezaten gure kontra botererako indarra erakustera goaz! Gurea dena berreskuratzera goaz, eta maila horretan, beharrezkoa da Euskal Herriko Ikasleria osoa kalera atera eta beste jendarte eredu baten beharra eta hau eraikitzeko dagoen indarra erakustea! Maila guztietan herri honek bere erara antolatu eta eraikitzeko duen beharra eta gogoa azaleratzeko eguna izango da! Gauzak bere lekuan uzteko eguna izango da!
Horregatik dei egiten diogu euskal ikasleriari Martxoan zehar eta aurrerantzean egingo diren mobilizazioekin bat egin eta era aktibo batean borrokatzera!!! Soilik ikasle borrokaz lortuko dugulako!
Martxoaren 29an IKASLEOK IRAULTZA!!
2012/03/14
Aste internazionalista antolatu dute NUPeko Ikasle Abertzaleek askapenarekin batera

Aste Internazionalistaren egitaraua:
Martxoak 16, ostirala: 18:00etan hitzaldia Askapenako dendan (Jarauta 21): "Argentinako memoria historikoa".
Martxoak 20, asteartea NUP-UPNA Unibertsitateko 09. gelan:
11:30etan bideo emanaldia: "Operación masacre" (Kolonbia)
18:00etan, hitzaldia: Preso politiko kolonbiarren egoera
Martxoak 21, asteazkena, NUP-UPNA Unibertsitateko 09. gelan:
11:30etan bideo emanaldia eta mahai ingurua: "Nire bizitza osoa kartzelan" (Mumia Abu Jamal)
16:30etan, bideo emanaldia: "Cuba, 50 años contra el bloqueo".
18:00etan, hitzaldia: "México eta EZLN".
Martxoak 23, ostirala:
18:00etan Alde Zaharreko Herrikoan, Argentinako lantegi okupatuak hitzaldia eta "FaSinPat" dokumentalaren bideo emanaldia.
19:30etan Triki poteoa Alde Zaharretik
21:00etan Bertso afaria Arrano elkartean (Txartelak salgai aldez aurretik 8 eurotan, bertan 10 eurotan)
Animatu eta ireki zure bihotza munduko herriei!
Ikasleria kokoteraino
Ikusi den bezala Iruñerriko hainbat eremutan ehundaka ikasleek eserialdi ezberdinak burutu dituzte, era baketsu batean. Zoritzarrez gaurkoan berriz ere Espainiar poliziaren errepresioa eta oldar-keria pairatu behar izan dute, belosoko eserialdian kargak pairatuz. Ikasle Abertzaletik gure babes osoa eman nahi diogu eserialdietan parte hartu duten ehunka ikasleei. Argi daukagu egungo hezkuntza eredua pairatzen ari duen eraso guztiak direla eta, ikasleria haserre eta kalera ateratzeko grinez dagoela.
Arrazoiak asko dira, Martxoaren 7ko prentsaurrekoan adierazi genuen bezala egungo
eredua itotzen ari dira. Sistema kapitalista-patriarkala pairatzen duen krisi sakon honen
ondorioz nafarroako hezkuntza ereduak frankismo garaitik ezagututako erasorik handienak
pairatzen ari ditu: hezkuntzako murrizketa ekonomikoak, dekretu foralak, ereduaren
eraginkortasun falta, sistemaren merkantilizazioa, BOLOGNA, Plan de Universidad 2015,
Curriculum arrotzak, demokratikotasun falta, Autoritarismoa, euskaraz ikasteko eskubidearen
ukapena eta abar handi bat.
Egoera honek ikasleen erantzuna gauzatzea ahalbidetu du, horregatik hezkuntza
publiko duin baten aldeko politikak hartzea ezinbestekotzat hartzen dugu. Hezkuntzan
inbertsioa eginez eta gastu polizialean zein proiektu handietako gastuetan aurreztuz(Navarra
arena, AHT, Circuito de los arcos…). Gainera ereduaren errotiko eraldaketa beharrezkoa da,
ikasleon eskubideak bermatuko duen eredua eta bere parte hartzea sustatuko duena eraikiz.
Bukatzeko berriro gure babes osoa eman nahiko genieke eseraldietan parte hartu duten ikasleguztiei eta martxoko matxinadan aurrera jarraitzera deia luzatzen diegu. Datorren asteko 22an
eginen den ikasle greban eta 12etan gaztelu enparantzatik aterako den manifestazioan parte
hartzera gonbidatzen dugu nafarroako ikasleria. Ez dugu ahaztu behar martxoaren 29an beste
greba deialdia daukagula eta bertan aktiboki parte hartzea eskatzen diogu ikasleriari. Gizarte
eta eredu ekonimikoaren eraldaketarik gabe ez dago hezkuntza eraldatzerik.
Gora Nafarroako ikasleria!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



