2012/03/09
2012/03/08
Hezkidetzaz emakumeok askatasuna lortu
M8 Ikasle Abertzaleon oharra:
Egun sexuaren araberako banaketa hierarkikoa hainbat esparrutan ematen da. Hezkuntzari dagokionez, paper ezinbestekoa jokatzen du egoeran. Zapalkuntza egiturazkoa eta orokorra da, botere erlazioak bultzatzen direlarik oinarrian. Ondorioz, sexu bereizkeria eremu guztietan ematen da (maila politiko, ideologiko nahiz ekonomikoan).Sistemak neoliberal patriarkalak norbanakoari itxaropen, aukera eta debeku sozial bereiztuak ezartzen dizkio sexuaren arabera, ondorioz debeku kolektibo ezberdinak sortzen dira emakume edota gizonengan.
Berdintasunaren jendartean bizi garela erakusten badigute ere, estrukturalak eta historikoak diren genero diskriminazioak larritzen ari dira, egungo sistema neoliberal patriarkalaren eskutik. Sistemak praktika diskriminatzaileak daudela aipatzen badu ere, desdoitze txiki gisa kokatzen ditu eta hauen hobetzea instituzioetatik egingo dela kokatzen du. Baina ezin dugu ahaztu, instituzio hauek sistemaren zerbitzurako tresna direla.
Egungo matxismo mota berria sotilagoa, heziagoa eta paternalistagoa da. Ondorioz zailagoa izateaz gain identifikatzeko, autodefentsa mekanismo gutxiago dauzkagu garatuta.
Jakin badakigu, mendez mende garatu den zapalkuntza dela parez pare daukaguna eta hortaz, sexuen arteko erlazio berriak ez direla egun batetik bestera aldatuko. Benetako aldaketa egunez eguneko borrokaren fruitu izango da, kontzientzia eta dinamika feministen bidez lortuko dugu.
Ikasle eta abertzaleok, egun inposatzen dizkiguten hezkuntza sistemek patriarkatuaren mantenuan egiten duten lana salatu nahi dugu. Eta egun emakumeok pairatzen dugun zapalkuntzari aurre egin eta jendarte parekide bat eraikitze bidean, hezkuntza hezkidetzailearen alde borrokatzen dugu!
Balore askatzaile eta parekideetan oinarritutako hezkuntza sistema da behar duguna. Hezkidetzaz, genero sistemarekin apurtu eta pertsonak pertsona bezala heztea bideratuz.
Hori dela eta, gure heziguneetan hainbat ekimen feminista burutzen ari gara gaurko egunez. Eta martxoan zehar, hezkidetza tailerrak egiten ari gara Euskal Herriaren luze zabalean. norbanakotik hasita pertsonen arteko harreman ereduaren gaineko hausnarketa sustatzea helburu dute honako tailerrek.
Bestetik dei egiten diogu euskal ikasleriari, gaurko egunez burutuko diren mobilizaziotan parte hartzera! Baita, martxoaren 24an Durangon egingo den GazteBurdelean parte hartzera ere!
Borroka feministaz, ikasleok iraultza!
2012/03/07
Emakumearen nazioarteko eguna, hezkidetzaz emakumeok askatasuna lortu!
M8* Ikastetxeetan ekintza desberdinak burutu eta arratsaldeko manira ikasleok batera joateko deialdia egin da. Mania 20:00etan hasten da Gaztelu Enparantzatik eta ikasleok 19:30etan geratu gara Iruñazarra alboan. Animatu eta borrokatu!
Hezkuntza herriarentzat eta ez printzesentzat!
Gaurko egunez, Espainiako printzesaren eta berarekin batera Nafarroako lehendakaria den, Yolanda Barcinaren bisita jasan behar izan dute Imarkoaingo CENIFER ikastetxean. Goiz goizetik, bizkartzain eta kolore guztietako poliziez bete zaie ikastetxea eta horrek guztiak, haien eguneroko martxan eragina izan du.
Cenifer ikastetxeko ikasleen oharra:
Goizean ez dira gutxi izan jasan behar izan ditugun trabak. Ikastetxera iristean nabaria zen polizia desberdinen presentzia eta gure auto guztiak polizia zakurrez miatu dituzte. Honetaz gain, ikastetxera sartzeko nortasun agiri espainiarra erakustera behartu gaituzte, miaketak ere jasan ditugu eta baita gure motxilak hustu ere.Goizaldean ere, bizkartzainak ikastetxean bueltaka ibili dira, topatzen zituzten pegatina guztiak kenduz eta zenbait ikasleri begirada harroak zuzenduz.
Hau guztia, gerta zitekeelakoan, ikasleok, aurreko egunetan egindako batzar desberdinetan, printzesaren eta Nafarroako gobernuaren bisitaren aurrean plantoa egitea erabaki genuen. Horrela, printzesa gure ikastetxera iristerakoan, guk ikasleok, ikasgelak hustu eta kalera ateratzeko erabakia hartu genuen, eta protesta hori gaurkoan aurrera eraman dugu.
Ikasgeletatik ateratzen ari ginela, aurrez aurre, topo egin dugu gure gaurko bisitariekin eta momentu horretan, zenbait oihu egon dira, murrizketei buruz eta Barzinak jandako merenge tarta goxoari buruz. Hau dela eta, berehala etorri dira zenbait bizkartzain eta ikasle bati nortasun agiria eskatu diote.
Honen guztiagatik, hemendik salatu nahi dugu egin den antzerki hau eta gure ikastetxera etorri izana. Gazteen hezkuntzan interesa dutela adierazten duten bitartean murrizketa izugarriak burutzen dituzte, hori bai kontraesana. Baina CENIFERreko ikasleok argi daukagu zer suposatzen duten murrizketa hauek, ez gaituzte engainatuko. Hemengo langileen kanporaketa bortitzak bizi izan ditugu aurten, UPNren murrizketen aurkako borrokan ez dugu etsiko.
Gora ikasleon borroka! Hezkuntza herriarentzat eta ez printzesentzat!
M22 IKASLE GREBA! Ikasle altxa, hasi da martxoko iraultza!
Utopiaren bidean, Ikasleok Iraultza!
Astindu sistema!
Nafarroako Ikasle Abertzaleon oharra:
Hiru hilabete igaro dira, Iribasi “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraikiz” manifestuari erantzun publiko bat ematea eskatu genionetik. Aurreikusi bezala, muzin egin digu. Hori gutxi balitz, Espainiar gobernu berriaren Hezkuntza erreformekin ados azaldu da, egungo hezkuntza eredu deterioratua are gehiago baldintzatuz; bai ekonomikoki, bai curriculumari dagokionez, baita demokratikoki ere.
Sistema kapitalista patriarkalak egun pairatzen duen krisi sakona medio, sakoneko aldaketak gauzatzera behartuak ikusi dira hainbat arlotan: ekonomian, hezkuntzan… Haiek jakin badakite hezkuntza dela gizartearen motorea eta kapitalismo-patriarkatuaren mesedetan eman beharreko aldaketak errotik eman behar direla. Horrela izanik, aldaketen ardatz kokatu dute hezkuntza; honen merkantilizazioa, elitizazioa eta prekarietatea bortizki gauzatuz. Honakoa aipatzean, guztioi datozkigu gogora azken aldian pairatutako erasoak.
Lehenbizi, ikasleoi askatasunez adierazteko, antolatzeko eta biltzeko eskubidea urratu ziguten, “Ikasleen eskubide eta betebeharren foru dekretu” berria inposatuz. Honekin etorkizuneko erasoen aurrean erantzun bateratu, azkar eta antolatu bat emateko oztopoak baino ez zizkiguten ezarri.
Erasoek ez dute etenik izan! Kurtso hasieran aurreikusi genituen murrizketa ekonomikoak burutu dira! Hauek era bortitzean eragin dute gure ikastetxeetan: irakasle zein beka kopurua murriztuz, ikasgeletan klasekide kopurua handituz, material eskasia larrituz, ikasgai espezializatuen eskaintza urrituz edota behar espezializatuak dituzten ikasleei laguntza gabe utziz. Gainera, kurtsoa aurrera joan ahala aurrekontuen murrizketen ondorioak nabariagoak zaizkigu. Baina hau lehenengo urratsa baino ez da, badirudi Nafarroako Gobernuak murrizketa gehiago egiteko asmoa daukala!Erasoetan zakarrena, espainiar gobernutik dator zuzenean, Wert Hezkuntza Sailburuaren eskutik datorren erreforma. Erabaki honen eraginak argiak dira:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren elitizazioa eragingo du eta honekin batera hezkuntzaren merkantilizazioa areagotzea.
DBHtik batxilergora igarotzeko iragazkia gogortzeaz batera, aurreratu ere egingo dute. Honela, lan mundura zuzendutako ikasketei urte bat gehituz eta norberaren garapenerako eskainitakoari urte bat murriztuz. Honela, urte bat gehiago oparituz merkatuaren mesedetarako.
Horrez gain, Espainiar Curriculum arrotzaren indartzea gauzatuko du, “Educacion Hacia la Constitución” delakoa ezarriz.
Eraso guztiak norabide berean kokatu behar ditugu: merkatuen beharrei malgutasunez erantzungo dien hezkuntza eredua egokitzea.
Bertzalde, ezin ditugu ahaztu aintzinean jasotako kolpeak! Oraindik zutik darraite TIL eta trilinguismoaren ezarpenak, Euskal Herria terminoa darabilten liburuen debekuak eta oztopoak, jai egun arrotzen inposaketak, Bolonia plana… Eraso eta inposaketa hauen kontrako borroka eta aldarrikapenak, ez ditugu inola ere ez albo batera utziko. Baina martxoko iraultzaren oinarria aurrez aipaturiko erasoetan zentratuko da, batez ere.
Egoera larria da! Eta Euskal ikasleok argi dugu zein den gure eskubide guztiak bermatuko dituen hezkuntza sistema: Euskal Eskola Nazionala nahi eta behar dugu! Bide honetan, Iribasi emandako manifestuan agertzen diren eskakizunak ezartzea da lenengo urratsa. Argi daukagu gure helburuaren ildoan, ezinbestekoa dela gizarte kapitalista patriarkalaren errotiko eraldaketa eta Euskal Herriko burujabetzaren aitorpena. Beraz, egungo hezkuntza sistema indargabetu eta eraldatzeko, sistema ekonomiko eta soziala irauli beharra dago, oinarrietatik ekinda.
Aipaturiko guztiari helduz, Ikasle Abertzaleok euskal ikasleriari eta gazteriari martxoan matxinatzeko deia luzatzen diogu. Gu garelako herri honen etorkizuna eta geroaren idazle!
Bukatzeko, Ikasle Abertzaleok honako mobilizazioetara deitzen zaituztegu Nafarroako ikasle orori:
- Martxoaren 22an: “Utopiaren bidean ikasleok iraultza” lemapean manifestazioa, Gaztelu enparantzatik hasita12:00tan. Nafarroako ikasleon Greba Orokorra!
- Martxoak 29an: Hego Euskal Herrian eta gure ikastetxeetan Greba Orokorra.
- Martxoak 31an: Euskal Jaia, “Euskal Eskola Nazionalaren” aldeko eguna.
Animo ikasle, lotu iraultzari, gurea da garaipena!!!!
Gora Euskal Herriko ikasleria!!!!
Albistea komunikabideetan:
Araban ikasleak indartsu
Aurreko asteetan eztabaidak burutu zituzten ikastetxe guztietan gaur egungo sistema eta hezkuntza aztertuz. Martxoaren 3an ezatabaida orokorra burutu zuten, arrakasta handia izan zuena. Bideo bat zabaldu zuten eta formakuntzarako txosten bat ere. Oraingoan "Ikasle Iraultza" aldizkariaren lehen alea argitaratu dute. Eukal Herriko ikasleok aurrera pausoak emateko momentua da hau! Bide honetik gabiltza!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







