2012/03/07

Hezkuntza herriarentzat eta ez printzesentzat!

Gaurko egunez, Espainiako printzesaren eta berarekin batera Nafarroako lehendakaria den, Yolanda Barcinaren bisita jasan behar izan dute Imarkoaingo CENIFER ikastetxean. Goiz goizetik, bizkartzain eta kolore guztietako poliziez bete zaie ikastetxea eta horrek guztiak, haien eguneroko martxan eragina izan du.
Cenifer ikastetxeko ikasleen oharra:

Goizean ez dira gutxi izan jasan behar izan ditugun trabak. Ikastetxera iristean nabaria zen polizia desberdinen presentzia eta gure auto guztiak polizia zakurrez miatu dituzte. Honetaz gain, ikastetxera sartzeko nortasun agiri espainiarra erakustera behartu gaituzte, miaketak ere jasan ditugu eta baita gure motxilak hustu ere.Goizaldean ere, bizkartzainak ikastetxean bueltaka ibili dira, topatzen zituzten pegatina guztiak kenduz eta zenbait ikasleri begirada harroak zuzenduz.

Hau guztia, gerta zitekeelakoan, ikasleok, aurreko egunetan egindako batzar desberdinetan, printzesaren eta Nafarroako gobernuaren bisitaren aurrean plantoa egitea erabaki genuen. Horrela, printzesa gure ikastetxera iristerakoan, guk ikasleok, ikasgelak hustu eta kalera ateratzeko erabakia hartu genuen, eta protesta hori gaurkoan aurrera eraman dugu.

Ikasgeletatik ateratzen ari ginela, aurrez aurre, topo egin dugu gure gaurko bisitariekin eta momentu horretan, zenbait oihu egon dira, murrizketei buruz eta Barzinak jandako merenge tarta goxoari buruz. Hau dela eta, berehala etorri dira zenbait bizkartzain eta ikasle bati nortasun agiria eskatu diote.

Honen guztiagatik, hemendik salatu nahi dugu egin den antzerki hau eta gure ikastetxera etorri izana. Gazteen hezkuntzan interesa dutela adierazten duten bitartean murrizketa izugarriak burutzen dituzte, hori bai kontraesana. Baina CENIFERreko ikasleok argi daukagu zer suposatzen duten murrizketa hauek, ez gaituzte engainatuko. Hemengo langileen kanporaketa bortitzak bizi izan ditugu aurten, UPNren murrizketen aurkako borrokan ez dugu etsiko.

Gora ikasleon borroka! Hezkuntza herriarentzat eta ez printzesentzat!

M22 IKASLE GREBA! Ikasle altxa, hasi da martxoko iraultza!

Utopiaren bidean, Ikasleok Iraultza!
Astindu sistema!
Nafarroako Ikasle Abertzaleon oharra:

Hiru hilabete igaro dira, Iribasi “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraikiz” manifestuari erantzun publiko bat ematea eskatu genionetik. Aurreikusi bezala, muzin egin digu. Hori gutxi balitz, Espainiar gobernu berriaren Hezkuntza erreformekin ados azaldu da, egungo hezkuntza eredu deterioratua are gehiago baldintzatuz; bai ekonomikoki, bai curriculumari dagokionez, baita demokratikoki ere.

Sistema kapitalista patriarkalak egun pairatzen duen krisi sakona medio, sakoneko aldaketak gauzatzera behartuak ikusi dira hainbat arlotan: ekonomian, hezkuntzan… Haiek jakin badakite hezkuntza dela gizartearen motorea eta kapitalismo-patriarkatuaren mesedetan eman beharreko aldaketak errotik eman behar direla. Horrela izanik, aldaketen ardatz kokatu dute hezkuntza; honen merkantilizazioa, elitizazioa eta prekarietatea bortizki gauzatuz. Honakoa aipatzean, guztioi datozkigu gogora azken aldian pairatutako erasoak.

Lehenbizi, ikasleoi askatasunez adierazteko, antolatzeko eta biltzeko eskubidea urratu ziguten, “Ikasleen eskubide eta betebeharren foru dekretu” berria inposatuz. Honekin etorkizuneko erasoen aurrean erantzun bateratu, azkar eta antolatu bat emateko oztopoak baino ez zizkiguten ezarri.

Erasoek ez dute etenik izan! Kurtso hasieran aurreikusi genituen murrizketa ekonomikoak burutu dira! Hauek era bortitzean eragin dute gure ikastetxeetan: irakasle zein beka kopurua murriztuz, ikasgeletan klasekide kopurua handituz, material eskasia larrituz, ikasgai espezializatuen eskaintza urrituz edota behar espezializatuak dituzten ikasleei laguntza gabe utziz. Gainera, kurtsoa aurrera joan ahala aurrekontuen murrizketen ondorioak nabariagoak zaizkigu. Baina hau lehenengo urratsa baino ez da, badirudi Nafarroako Gobernuak murrizketa gehiago egiteko asmoa daukala!

Erasoetan zakarrena, espainiar gobernutik dator zuzenean, Wert Hezkuntza Sailburuaren eskutik datorren erreforma. Erabaki honen eraginak argiak dira:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren elitizazioa eragingo du eta honekin batera hezkuntzaren merkantilizazioa areagotzea.

DBHtik batxilergora igarotzeko iragazkia gogortzeaz batera, aurreratu ere egingo dute. Honela, lan mundura zuzendutako ikasketei urte bat gehituz eta norberaren garapenerako eskainitakoari urte bat murriztuz. Honela, urte bat gehiago oparituz merkatuaren mesedetarako.

Horrez gain, Espainiar Curriculum arrotzaren indartzea gauzatuko du, “Educacion Hacia la Constitución” delakoa ezarriz.

Eraso guztiak norabide berean kokatu behar ditugu: merkatuen beharrei malgutasunez erantzungo dien hezkuntza eredua egokitzea.

Bertzalde, ezin ditugu ahaztu aintzinean jasotako kolpeak! Oraindik zutik darraite TIL eta trilinguismoaren ezarpenak, Euskal Herria terminoa darabilten liburuen debekuak eta oztopoak, jai egun arrotzen inposaketak, Bolonia plana… Eraso eta inposaketa hauen kontrako borroka eta aldarrikapenak, ez ditugu inola ere ez albo batera utziko. Baina martxoko iraultzaren oinarria aurrez aipaturiko erasoetan zentratuko da, batez ere.

Egoera larria da! Eta Euskal ikasleok argi dugu zein den gure eskubide guztiak bermatuko dituen hezkuntza sistema: Euskal Eskola Nazionala nahi eta behar dugu! Bide honetan, Iribasi emandako manifestuan agertzen diren eskakizunak ezartzea da lenengo urratsa. Argi daukagu gure helburuaren ildoan, ezinbestekoa dela gizarte kapitalista patriarkalaren errotiko eraldaketa eta Euskal Herriko burujabetzaren aitorpena. Beraz, egungo hezkuntza sistema indargabetu eta eraldatzeko, sistema ekonomiko eta soziala irauli beharra dago, oinarrietatik ekinda.

Aipaturiko guztiari helduz, Ikasle Abertzaleok euskal ikasleriari eta gazteriari martxoan matxinatzeko deia luzatzen diogu. Gu garelako herri honen etorkizuna eta geroaren idazle!

Bukatzeko, Ikasle Abertzaleok honako mobilizazioetara deitzen zaituztegu Nafarroako ikasle orori:
  • Martxoaren 12 eta 13an: Eskakizun zehatzen bideratzeak ikastetxeetako zuzendaritzei.
  • Martxoaren 22an: “Utopiaren bidean ikasleok iraultza” lemapean manifestazioa, Gaztelu enparantzatik hasita12:00tan. Nafarroako ikasleon Greba Orokorra!
  • Martxoak 29an: Hego Euskal Herrian eta gure ikastetxeetan Greba Orokorra.
  • Martxoak 31an: Euskal Jaia, “Euskal Eskola Nazionalaren” aldeko eguna.
Animo ikasle, lotu iraultzari, gurea da garaipena!!!!
Gora Euskal Herriko ikasleria!!!!


Albistea komunikabideetan:

Araban ikasleak indartsu

Aurreko asteetan eztabaidak burutu zituzten ikastetxe guztietan gaur egungo sistema eta hezkuntza aztertuz. Martxoaren 3an ezatabaida orokorra burutu zuten, arrakasta handia izan zuena. Bideo bat zabaldu zuten eta formakuntzarako txosten bat ere. Oraingoan  "Ikasle Iraultza" aldizkariaren lehen alea argitaratu dute. Eukal Herriko ikasleok aurrera pausoak emateko momentua da hau! Bide honetik gabiltza!

Murrizketa gehiago hezkuntza publikoan


2012/03/05

Iribasi botatako hordagoa heltzear dago!

Ikasle altxa! Hasi da martxoko iraultza!


1976ko martxoaren 3a kontuan hartzeko eta ez ahazteko eguna da. Gasteizen bost langile hil zituzten eta gutxi gorabehera ehun zauritu egon ziren, asko larriki zaurituta Polizia asko harro zeuden mila tiro baino gehiago egin izanaz. Orain dela egun batzuk martxoak 3 izan zen eta Gasteizen hainbat mobilizazio burutu zituzten. Espainiar gobernu eta indar errepresiboei aski dela esateko eserialdi bat burutu zuten ikasle zein gazteek. Hau bortizkeriaz erreprimituta izan zen eta 4 atxiloketa burutu ziren zaurituak ere suertatuz. Hona hemen bideoa:

Info+: 

2012/03/03

LHak biluztu!

Gori gori dago ikasle mugimendua! Gori, unibertsitateetan nahiz ertainetan! Baina baita Lanbide Heziketan ere!

Eta gu mozorroak kendu eta biluzteko prest!!

Ikasleok argi daukagu mozorro horien atzean ezkutatzen dena zer den:

2012/03/02

Patriarkatua suntsituz...ikasleok hezkidetza!

Jendarteak gaur egun oraindik bizi duen rol eta estereotipoen inposaketa argia da eta honen ondorioak pairatuz kaltetuak guztiak gara nahiz eta ez konturatu. Ezin gara sistemak inposatzen dituen mugetatik atera, bestenaz bakartuak eta jazartuak izango gara. Hezkuntzan gai hau klabea da eta jorratzea ezinbestekoa. Nafarroako Ikasle Abertzaleok hezkidetzaren aldeko apustua egiten dugu, non generoa alde batera utziz aukera berdintasuna bermatu beharko litzatekeen eta sexismoa salatu. Feministak gara, argi daukagu, patriarkatua suntsitu arte eta hezkuntza hezkidetzailea bermatu arte borrokan jardungo dugu.

Gaur (2) Euskal Herriko topaketa feministak hasi dira Leitzan eta ikasleria animatzen dugu hara joan eta gure hazia erein dezagun. Beste alde batetik MARTXOAREN 8an Emakume Langilearen Eguna da eta ikastetxeetan burutuko diren ekintzetan parte hartzera animatzen dugu ikasleria. Ikasle borrokaz hezkuntza hezkidetzailea eraiki!