2012/02/22
2012/02/21
Otsaileko ABIAN!
Sarean da dagoeneko otsaileko ABIAN! Baina zer da hori? Hilabetekari xume bezain aberatsa da. Munduan zehar Ikasle Mugimendua ez dago geldi, borrokan ari da, ABIAN da! Baian guk zer dakigu beraien borrokaren inguruan? Ezer askorik ez. Ba nahikoa da!Ikasle Abertzaleok oso garrantzitsua deritzogu munduko edozein txokotan egiten ari diren borroketatik ikasi eta gure ekarpena egitea. Horrela bakarrik, eta guztion borroketatik ikasiz eta eraikiz iritsiko baikara benetako Euskal Eskola Nazionala eraikitzera.
Asko dago kontatzeko eta ikasteko ordea Munduko Ikasle Mugimendu ezberdinen inguruan. Horregatik hilabetekaria laburpen bat izango da. Gehiago irakurtzeko blogean sartu besterik ez duzue, bertan publikatuko baititugu kronika eta elkarrizketak.
Beraz, irakurri eta zabaldu, denon artean abian dabilen iaksle uholdea eraiki arte!abian otsaila
Asko dago kontatzeko eta ikasteko ordea Munduko Ikasle Mugimendu ezberdinen inguruan. Horregatik hilabetekaria laburpen bat izango da. Gehiago irakurtzeko blogean sartu besterik ez duzue, bertan publikatuko baititugu kronika eta elkarrizketak.
Beraz, irakurri eta zabaldu, denon artean abian dabilen iaksle uholdea eraiki arte!abian otsaila
Roman dagoen euskal ikasleriaren asteleheneko kronika
Goiza irrati libreekin hasi genuen. Goizeko 10:00etan Onda Rossa irratian izan ginen gure herriko errealitatea zabaltzeko. Oso herrikoia den irrati hau urteak daramazki Euskal Herriako talde ezberdinekin kontaktuan. Ondoren, Radio Citta Aperta irratia ezagutu genuen. Hemen ere bazuten gure gora beheren berri.
Irrati hauek industrializazioak ekarritako egitura sozialari erantzuteko sortu ziren. Inmigrazio andanaren errealitatea transmititzen daramakite 80. hamarkadatik. Biak interneten topatu ditzazkezue, ondarossa.info eta radiocittaperta.it web guneetan. Irrati hauen bidez Romako biztanle orori indartsu dabiltzan borroken berri ematen diote: okupazioa, zentru sozialak, AHT, feminismoa… eta nola ez ba, maila internazionaleko borrokei ere tartea irekia uzten diete.
Arratsaldean, La sapiensa campusean ibili ginen. Ta badakizue? Soziologiako fakultatean Euskal Herriko gazteri eta ikasleriaren inguruan hitzaldi eman ostean bertako borroken berri ere jaso genuen! Ta beira! Fakultate horretan ikasleek okupatutako gela bat dute. Aula Portico Occupata izena du fakultatearen baitan askatutako gunea da hau. Ikasleek kudeatzen dute eta bertan hitzaldi, topagune eta aldarrikapen gunea eraiki dute.
Gaua aldera, ordea, Roma erdian kokatzen den okupatutako beste gune batean izan ginen. Trastevere izeneko leku honetan derrigorrezko hezkuntzako ikasleekin egoteko aukera izan genuen. Jakin dugunez, ikasleria indartsu dabil Italian. Batez ere azken bi urteak azpimarratu zizkiguten. Asanbladetan antolatzen dira eta nahiz eta lokalean borroka egin, komunikazioa da beraien bateratze tresna. Studaut.it web gunean Italiako ikasle mugimenduaren berri izanen duzue.Romak utzi dizkigun ideiak, okupazioa bizitzeko bide argi eta egingarria dela, ikasleria aktibo dagoela eta aldatzeko gauza asko daudela eta guzti horretarako herritik herriarentzat eraikitako komunikabideak ezinbestekoak direla dira.
Gaur Milanetik idatziko dizuegu, bertako gazte eta ikasle iraultzaileen berri emateko.
2012/02/20
Euskal Herriko ikasle eta gazteak Italian daude
Gaurtik hasita, Italian Euskal Herriarekin elkartasun astea ospatuko da. Hori dela eta, Roma, Milano eta Florentzia hirietan Euskal Herriako gazte eta ikasle mugimendua bertan izanen da. Zentru sozialetan, unibertsitateetan, irrati libreetan, elkarteetan…ibiliko gara, elkarrekin ikasi eta hausnartzeko.
Bihar Romako Radio onda rossa eta Radio città aperta irrati libreetan izanen gara gure bizipen, proiektu eta helburuak beraiekin banatzeko. Ondoren, La sapienza campusera hurbilduko gara bertako soziologia fakultatean hitzaldi bat emateko asmoz. Antolatzaileak, zientzia politikoko ikasleak izan dira, gure moduan, ikasteko egarri bizia lasaitzeko asmoz. Gero, Cantiere zentru sozialera joanen gara, derrigorrezko hezkuntzako ikasleekin esperientziak trukatzera.
Aste guzti honetan zehar gure berri izanen duzue, bai eta, Italiako gazte eta ikasle mugimenduaren berri. Izan adi gazte! Ikasleok iraultza!
Hamaika herri borroka bakarra! Tanti popoli un’unica lotta
2012/02/18
Iruindarrok Gazte Peña gogotsu
Iruindarrok Gazte Peñak kanpaina bat burutzen ari du San Fermin hauetan gazte gehiago izateko eta inposatutako San Fermin ereduari alternatiba herrikoi, partehartzaile....bat proposatzeko.
Honetarako, INFARI deituriko afari batzuk burutuko dira gazteok peñara hurbiltzeko eta peñakideak ezagutzeko helburuekin. Afari hauetan ere iruindarrok gazte peñari buruzko hamaika gauza hitzegingo dira. Lehenengo infaria otsailaren 24ean izango da. Hemen informazio guztia: IRUINDARROK
2012/02/16
Elkartasuna Balentziako ikasleekin!
Ehundaka ikasle kaleetan.
Atxiloketak.
Errepresio bortitza.
Irakasle batek idatzitako eskutitza: http://networkedblogs.com/u2gHz
IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!!
"Baino kalean borrokak ez du etenik...segi borrokan lagun!"
Konkista oroimenean. 1512-2012 Nafarroa Bizirik!
1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak ekainaren 16rako egin nahi duen ibilaldiarekin bat egiteko eskatu du.
2012a urte sinbolikoa izango da Nafarroan. Erreinuaren konkistaren bosgarren mendeurrena beteko da aurten, eta efemeride esanguratsu hori gogoan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak atxikimenduak biltzen jarraitzen du. Nafarroaren bilakaera goitik behera aldatu zuen konkistaren gaineko bertsio ofizialaren aurrean, Patxi Abasolo mugimenduko eledunak garrantzitsutzat jo du memoria historikoa berreskuratzea. «Ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik dago, eta gaurkotasun osoz, eskaera egiten dugu duela denbora gehiegi kendu ziguten nafar naziotasun hori berreskuratu eta etorkizun askea izateko».
Mendeurren hori gogoan, mugimenduak ekainaren 16rako Euskal Herriko Ibilaldi Nazionala antolatu du, eta pertsona, talde, elkarte, alderdi eta erakunde oro deialdi horrekin bat egitera deitu du. Hiru urteotan egindako lanaren argazkia irudikatu nahi izan zuen atzo Iruñean 1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak, eta orain arte babesa agertu dieten udal eta elkarteetako batzuekin batera prentsaurrekoa eman zuen. Eguraldi txarra dela medio, hainbat lagun ezin izan ziren Iruñera joan, baina prentsaurrekoan Abasolok nabarmendu zuen orain arte «milaka lagunek» eman diotela babesa eta ehundik gora udalek atxikimendua.
«Mugimendu bakarra baina aniztuna». Halaxe definitu du mugimendua Abasolok. Haren ustez, beste hainbat alorretan elkarlanean aritzea zail izango lukeen jendeak bat egin du mugimenduarekin, eta indar hori guztia bideratzeko funtsezkotzat jo du konkistari begira hitzartu berri duten agiria. Historiaren interpretazio ofiziala gaitzesten dute batik bat: «Nafarroa Espainiara libreki bildu zela dioen faltsukeriaren kontra, 2012an Espainia Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zela 500 urte beteko direla gogora ekarri nahi dugu».
2012a urte sinbolikoa izango da Nafarroan. Erreinuaren konkistaren bosgarren mendeurrena beteko da aurten, eta efemeride esanguratsu hori gogoan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak atxikimenduak biltzen jarraitzen du. Nafarroaren bilakaera goitik behera aldatu zuen konkistaren gaineko bertsio ofizialaren aurrean, Patxi Abasolo mugimenduko eledunak garrantzitsutzat jo du memoria historikoa berreskuratzea. «Ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik dago, eta gaurkotasun osoz, eskaera egiten dugu duela denbora gehiegi kendu ziguten nafar naziotasun hori berreskuratu eta etorkizun askea izateko».Mendeurren hori gogoan, mugimenduak ekainaren 16rako Euskal Herriko Ibilaldi Nazionala antolatu du, eta pertsona, talde, elkarte, alderdi eta erakunde oro deialdi horrekin bat egitera deitu du. Hiru urteotan egindako lanaren argazkia irudikatu nahi izan zuen atzo Iruñean 1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak, eta orain arte babesa agertu dieten udal eta elkarteetako batzuekin batera prentsaurrekoa eman zuen. Eguraldi txarra dela medio, hainbat lagun ezin izan ziren Iruñera joan, baina prentsaurrekoan Abasolok nabarmendu zuen orain arte «milaka lagunek» eman diotela babesa eta ehundik gora udalek atxikimendua.
«Mugimendu bakarra baina aniztuna». Halaxe definitu du mugimendua Abasolok. Haren ustez, beste hainbat alorretan elkarlanean aritzea zail izango lukeen jendeak bat egin du mugimenduarekin, eta indar hori guztia bideratzeko funtsezkotzat jo du konkistari begira hitzartu berri duten agiria. Historiaren interpretazio ofiziala gaitzesten dute batik bat: «Nafarroa Espainiara libreki bildu zela dioen faltsukeriaren kontra, 2012an Espainia Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zela 500 urte beteko direla gogora ekarri nahi dugu».
"778 Orreagan lehengo baskoiek zapaldu zuten Carlomagnoren armada
hura zen euskal estatuaren lehendabiziko taupada
gure legeak, gure txanponak, burujabetza euskara
Eneko Aritzak batu gintuen borroka eta dantzara
Pirinioen bi aldetara oraindik herri bat bada
Atturritikan Ebrora dena, guztia Nafarroa da
atzo nafarrak izan baginen, orain zergatik ez gara?"
hura zen euskal estatuaren lehendabiziko taupada
gure legeak, gure txanponak, burujabetza euskara
Eneko Aritzak batu gintuen borroka eta dantzara
Pirinioen bi aldetara oraindik herri bat bada
Atturritikan Ebrora dena, guztia Nafarroa da
atzo nafarrak izan baginen, orain zergatik ez gara?"
NAFARROA, GUZTION ESTATUA!!
BIZI ZARA NAFARROA!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

.jpg)

