2012/01/31

UPN kexaka Gipuzkoako Aldundiari

Yolanda Barcinak eta Jose Iribasek deklarazioak egin dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak 24.000€ bideratu eta gero Sartagudako ikastola laguntzeko.

Albistea BERRIAn      Albistea GARAn

2012/01/30

Otsailak 5 Sartagudara!

Lodosako (Nafarroa) Ibaialde Ikastola egoera ekonomiko zailean iritsi da 25. urteurrenera. Diru eskasiak, ordea, ez du zapuztuko otsailaren 5an mende laurdena ospatzeko Sartagudan antolatu duten jaia. Egun hori ikastolari elkartasuna erakusteko eguna bilakatu nahi dute eta, horregatik, dei egin diete herritarrei bertan parte hartzera. Iraganeko bizipenak eta gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango duen egun horretan.

Animatu eta parte hartu ikasle!

Lizarran murrizketen eta UPNren aurka agertu dira gaur

Gaur goizean 11:00ak aldera, Barzina andrea eta gure alkatesa Begoña Ganuzak remontibal ikastetxea inauguratzera joan dira. Presentzia poliziala ikaragarria izan arren, (foruzaingo bi furgoi antidisturbio, guardia zibila eta hainbat segurata) 60 ikasle eta irakasle, Lizarrako Ikasle Abertzaleak deituta, kontzentrazioa burutu dute ikastetxearen aurrean ongi etorriak ez direla jakinarazteko eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako murrizketak salatzeko. Era berean, 2012. urterako hezkuntza aurrekontua 2010ekoarekin alderatuz %12,5 murriztuko dela gogora ekarrita, mezu bat bidali diote Hezkuntza Sailari: «Zerbitzu publikoak indartzeko momentua da, eta ez ahultzekoa».

2012/01/29

Autobusa jarri dugu Kalera Rockera

Oharra:

Izena emateko aukera dago iada Alde Zaharreko Herriko del Karmen eta Txantreako Zurgai tabernetan. Autobusa 15:30etan aterako da Hiru Erregeetatik.

2012/01/26

Eskola Euskaldunaren aldeko elkarretaratzea 13an UPNren egoitzan

Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun eta burujabea!
Hori izanen da Iruñerriko EHEk plazaratuko duen aldarria otsailaren 3an. Izan ere, euskararen normalizazio bidean eskolak euskalduntzea lehentasunezko jotzen baitu eragile euskaltzaleak. Elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean izanen da, 19:00etan. Gaur goizean agerraldia egin du EHEk Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aitzinean, eta protestari babesa eman diote AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz eragileek. Bestalde, Iruñerriko auzo eta herrietan hamaika atxikimendu jaso ditu eskola euskaldunaren aldeko manifestuak.


Info+: HEMEN

2012/01/25

Kolonbiako ikasle mugimenduari buruzko bideoa

Kolonbiako ikasle mugimenduak kolonbia borrokatzeko modu berri bat eraiki du azken hilabeteotan, parte hartzeko forma berriak sortuz, eta herrialdeko mugimendu sozial ezberdinekin batera sare berriak sortuz. Dokumental labur honetan, mobilizazioen inguruan hitz egiten digute zenbait ikaslek naiz irakaslek. Kolonbiako hezkuntza eta jendarte eraldaketaren aurrerapausoei eta etorriko diren prosezuei so eginez.

2012/01/23

Eskola Gorria martxan da!


Iruñerriko Ikasle Abertzaleok Eskola Gorriaren proiektua jarri dugu martxan. Proiektu hau politikari buruzko eztabaidetan oinarrituko da. Politikan, sozialismoan...interesaturik bazaude eta gai horiei buruzko lanketa ideologikoa egin nahi baduzu astero nahia bera duten beste ikasle batzuekin biltzeko aukera izango duzu. Galdetu ikastetxeko Ikasle Abertzaleko lagunei noiz eta non izango diren bilerak!