2012/01/20

Zein da zure ikastetxearen egoera?


Nafarroako Ikasle Abertzaleok ikastetxeen eta hezkuntzaren egoerari buruzko erreflexioa eta eztabaida egitera animatzen zaituztegu ikastetxe guztietan. "Inposaketak bizi ditugu? Kamerak ditugu? Greba eskubidea betetzen al da? Eskubide demokratikoak ditugu? Murrizketak gauzatu al dira? Trabak jartzen dizkigute? Eredu arrotzik al dugu?...

Ikastetxe bakoitzak gure borroka propioak azaleratuko ditugu Iribasi emandako lasaitasun epe honetan. Baina noski, dakizuen bezala lasaitasn epe hau Martxoaren 7an bukatuko da horrela jarraitzekotan. Iribasek oraindik ez gaitu bidalitako eskutitza eta manifestuari erantzun!

2012/01/15

"De la servidumbre moderna" dokumental interesgarria

Kapitalismoa eta gaur egungo gizarte alienatu konformistaren kritika da dokumental hau. Kontzientziak astintzeko eta erreflexiorako bikaina.

Gazteiraultza.info-tik ateratako dokumentalaren testuingurua:

2007an Jamaikan idatzitako liburu batek eta 2009an Kolonbian amaitutako dokumental batek osatzen dute proiektu hau, ingelesez, frantsesez eta espainolezko bertsioak dituelarik. “Altzairuzko teloia” erori zenetik garatuz joan den sistema politiko-ekonomikoa (neoliberalismoa eta “pentsamendu bakarraren” kultura), eta honek herrien eta norbanakoen dominazio egoera izkutatzeko erabiltzen dituen asimilazio tresnen aurkako kritika erradikala planteatzen duen korronte ideologikoaren barnean kokatu dezakegu dokumental hau. Oraindik definizio handiegirik gabeko tendentzia ideologiko bat somatzen ari da munduan, aro baten amaiera eta beste berri baten hasiera ekarriko duen iraultza sozio-kultural bat planteatzen duena; eta horren islada dira ikusentzunezko zenbait proiektu, “De la servidumbre moderna”-rekin batera, besteak beste: “Zeitgeist”dokumental seriea, “La Doctrina del Shock” (Naomi Klein-en liburuan oinarritutako dokumentala), eta beste batzuk ere.


Dokumentalaren helburu nagusia esklabutza modernoa deritzona agerian uztea da, egoera hori izkuturik mantentzea ahalbidetzen duten mistifikazio tresna ezberdinak salatuz. Merkatal sistema totalitarioaren aurka desobedientzia, eta hizkuntzaren eta ideien guda planteatzen ditu abiapuntu iraultzaile bezala; hau da, gauza guztiei bere izenaz deitzea, eta errealitatearen azterketa arrazionala eta sakona ematea, sistemaren kate guztien loturak agerian utzita. Bide horretan, benetako ikusentzunezko manifestutzat hartu dezakegu.

Blogan albisteak argitaratzeko aukera

Adi ikasle! Hemendik aurrera Iruñerriko Ikasle Abertzaleon blogan berriak argitaratzeko aukera egongo da!


Aukera honekin ikastetxe guztietako ikasleok jakin ahalko dugu beste ikastetxeetan eramaten diren borroketaz eta haien errealitatea gurea egingo dugu. Gainera, aukera honekin, egiten dugun lanak oihartzuna irabaziko du. Beraz, ez pentsatu bitan eta deialdiak egiterakoan, borroka propioak borrokatzerakoan, salaketak egiterakoan... blogean argitaratu ezazue!

Aukera hau blogaren eskuinaldean egongo da. Egin beharko den bakarra hor klikatzea eta formularioa betetzea izango da. Berrian argazkirik edo bideorik txertatu nahi izatekotan komunikazioa.irunerria@gmail.com korreora bidali.

Beraz ikasle, komunikazioak kutxatutako mundu honen gainetik, ikasle komunikazio alternatiboa eraiki dezagun!

Pentsatu, bildu, ekin eta ZABALDU!

2012/01/11

Emakume abertzaleon Topaketa Feministak Martxoan Leitzan


Informazioa guztia hemen klikatuz
Euskal Herriko Bilgume Feministaren oharra:

Hamaika egiteko ari gara

12 amets, 11 borroka, 10 urte… Bilgune Feministaren errotak aurrera darrai etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta.
Amets, ilusio eta konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa ideiak eta aldarrikapenak ehotuz.
Bideko harri handi eta txikerrak denon bultzadaz gaindituz, jendartea eraldatuko dugu emakumeon eskubideak erreal bihurtu arte. Geuk, batzen gaituenaren oinarritik eta geure erara. Ibaiek ez baitute atzera egiten, guztiek itsasoan dute helmuga, Euskal Herri Feministan.
Herri txiki honen grina feministak bilduz, sistema patriarkala eraitsiko dugu. Etorkizuna ate joka baitugu, haize berriek bultzatutako etorkizuna: Emakume aske eta alaiz osatutako jendartea.

Emakume Abertzaleon V.Topaketa Feministak

Hamarkada honetan gure norabidea, gure diskurtso eta praktikaren iturria emakume abertzale eta feministekin konpartitu ditugun hausnarketak eta jarduerak izan dira, nagusiki: Emakume abertzaleon Topaketa Feministak. 2001ean Leitzan, 2003an Eibarren, 2005ean Bilbon, 2009an Tolosan eta 2011ko abenduan topaketak egiteko konpromisoa hartu genuen arren, 2012ko apirilean Bilgune Feministak 10 urte beteko dituela aprobetxatuta, data horietan gure V. topaketa feministak egitea pentsatu dugu, 10 urte hauetan egindako ibilbidearen balorazio bat egin eta aurrera begira gure eskaintza politikoa zein izango den zehazteko unea dela uste dugu. Topaketa feministetan, momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazioak sortu ditugu, V.Topaketa feministak ere horri erantzutera datoz.

2012/01/10

Ikasle Musika Bilduma kalean da!

Badira hainbat hilabete Nafarroako Ikasle Abertzaleok eta hainbat ikasle musika talde proiektu honetan murgildu ginela. Pozik gaude lanarekin eta hemen daukazue ondorioa. 15 kantaz osatutako diska, non talde hauek parte hartu duten: Pottoka Punk, Urratu, Auskalo, Adigaitz, Bolbora, DJ Mark Semontano, Ekibokados, Legez Kanpo, Skapada, Ahuntzape, Zurruto eta Urko Milagro. Eskermila proiektu hau garatzeko zuen hazia erein duzuen talde naiz banakakoei! Nafarroan zehar zabalduko ditugu ahalik eta lasterren. Oraingoz Iruñerriko ikastetxeetan eta hainbat tabernatan aurkitu ditzazkezue. Bestenaz, Ikasle Abertzaleko lagunei eskatu!

2012/01/05

Hasi da iada atzera kontua!

HORDAGOA JOSÉ IRIBASI
Ohar dadila! MARTXOAREN 7 rako erantzunik jaso ez badugu eta neurriak hartzen hasten ez baditu hurrengo hilabeteetan haren amets gaiztoa bilakatuko gara!