2011/12/31
2011/12/29
José Iribasen prentsaurrekoan gezur sorta
José Iribasen deklarazioa: "tengo las puertas absolutamente abiertas a todos, a cualquier persona o entidad que quiera venir a participar"
Zein da gure erantzuna?
Nafarroako Ikasle Abertzaleok orain dela urte asko ez dugula zuenganako erantzunik jaso egindako eskakizunen eta mobilizazioen arira. Iribas, badakizun bezala 3 hilabete dituzu helarazi genizun manifestuari erantzun bat emateko eta hezkuntza sistema lotsagarri hau aldatzen hasteko. Denbora hau pasata zure sinesgarritasuna bukatu eta gure hezkuntza sistema aldatzeko ametsek ez zaituzte lo egiten utziko.
"Barcinak" eta "Mayak" haur eskola euskaldun berri bat ireki dute

28a inuzente eguna izan zen eta gaiak merezi zuelako haur eskola euskaldun berri baten irekiera parodiatu zen. Orain dela 30 urte ireki zela azken haur eskola euskaraz. "Alde Zaharrean haur eskola euskaraz" kolektiboa izan zen parodia hau burutu zuena, haur eskola berri baten beharra argi irudikatuz.
2011/12/27
Pausoz pauso bidea eginez...
"Los ciudadanos vascos recluidos fuera del Estado español podrán estudiar en la UPV, sin embargo, los que se encuentran en cárceles españolas no podrán hacerlo"Informazio gehiago: http://www.gara.net/azkenak/12/312071/eu/Los-ciudadanos-vascos-recluidos-fuera-Estado-espanol-podran-estudiar-UPV
2011/12/25
2011/12/24
Espainian gobernu berria > Euskal Herriko hezkuntzan aldaketak
Iritsi dira agintari berriak Espainiako Gobernura, eta badatoz aldaketak Hego Euskal Herriko hezkuntza sistemara. Klikatu hemen BERRIAn gai honi buruz argitaratutako artikulu interesgarria irakurtzeko.
2011/12/23
Abenduaren 27an Txantreako ikasle topaketak
Abenduaren 27an Txantreako ikasleen topaketa eguna izango da. Ager zaitez Auzotegin!
11:00 jokuak
12:30 eta ikasleok zer?
Atsedenaldi
14:30 bazkaria (5 euro)
16:00 bideo emanaldi
18:30 eta ikasleok hau!
Ekintza sorpresa
Ikasle presoen eguneko argazki bilketa
Aupa ikasle! Ikasle presoen eguneko muntai bat egin behar dugu eta gustatuko litzaiguke argazki edo bideo politak edukiz gero komunikazioa.irunerria@gmail.com helbidera bidaltzea. (argazki eta bideo pertsonalak ez, baizik eta egon zen giroa eta dekorazioarenak)
Eskermila eta zorionak danoi, eguna primeran atera baitzen! Eskerrikasko egun osoa lanean dihardu zenuten ikasleei, elkarlanean dana da posible.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



