Ikasle presoen egunerako bonoak eskuragai iada!
Afaria bertan egongo da prezio herrikoietan
Afaria bertan egongo da prezio herrikoietan
(Bazkaria + Kontzertuak) 10€
Tabernetan:
UPN eta PSN-k 2012rako egin dituzten aurrekontuei esker gazteok, langile publikoek, euskarak, kulturak, baztertuek, pentsiodunek eta zerbitzu publikoek ordainduko dute kontu publikoen egoera latza. Beti bezala ahulenak ordaintzen du berak eragin ez duen egoera. Arazoa ez dira langile publikoak edo laguntza behar duten pertsonak, arazoa Nafarroako Gobernuak urteetan zehar egindako gehiegizko gastua da. Zertarako? Lau poltsiko betetzeko, administrazioak bankuekiko daukan zorra jasanezina eginez. Bankuek eskeinitako goxoki pozoitzuak azkar hartu zituzten Sanz eta bere lagunek, berekoizkeriaz itsututa. Kredituen bidez lortutako diruarekin hainbat pelotazo egin dituzte, urtetarako nafar guztion etorkizuna bankuen esku utziz. Horrela jolastu dute gure diruarekin lapur hauek. Orain krisia aitzakitzat hartuta denok zerbait egin behar dugula esaten digute, baina politikoen soldatentzat ez dago murrizketarik. Ezta inpostu gehiago etekinak igo eta igo egiten dituzten enpresarientzat ere. Esan ohi den bezala ez da dirua falta, lapurrak soberan daude. Eta dirua falta bada kendu diezatela gehien daukatenei, ez dezatela bankuen zorra ordaindu edo geldi dezatela AHTa. Baina ez dezatela osasuna edo hezkuntza ukitu.
Txantreako Ikasle Batzordeak ere errefusapen osoa azaldu dio abenduaren 6ko jai egun arrotzari. Espainiarren eta frantsesen alerdeetan parte hartzeari uko eginez, auzoan burutuko den herri eskolan parte hartzeko deia luzatu dio Txantreako ikasle orori. Ez gara espainiarrak, ez gara frantsesak, nafarrak gara, euskaldunak, eta ez dugu onartuko bi herrialde inposatzaileren jai egunik. Guri ez dagokigu haien alardetean parte-hartzea, ezta haien garaipen zapaltzaileak ospatzea, Amerikaren konkista edo konstituzio espainiar antidemokratikoaren onarpena kasu. Txantreako ikasleok ez dugu zer ospatu Konstituzio Espainiarraren egunean, ez dugu inposaturiko konstituzio arrotz baten egunean jai eginen! Hortaz, txantrear ikasle orori auzoan eginen den herri eskolan parte hartzeko luzamena egin nahi diogu.
Konstituzio eguna jai egun arrotza dugu Euskal Herrian. Hain zuzen ere, egun hau bereziki, gure mapa bitan zatituz bere existentzia ukatzen duen eguna dugu, gurea ez den estatu baten legedia estatuan onartu zuten eguna ospatzekoa hain zuzen ere.