2011/12/07

Hordagoa Jose Iribasi. 3 hilabeteko epea

Gaur, Iribasi "Gure hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraiki" manifestua ber-eman diogu Ikasle Abertzaleok hainbat eragileekin batera. Aurreko kontseilaria zen Alberto Catalani manifestua ehundaka sinadurekin batera ematean honek "galduko" zuelakoan gaude erantzunik jaso ez baigenuen. Honekin batera ohar baten bitartez hiru hilabeteko epea eman diogu neurriak hartzen hasteko. Esan beharra dago ere manifestua ematerakoan poliziak hainbat ikasle identifikatu dituela.


Señor José Iribas Sánchez de Boado (consejero de educación):

Mediante la entrega de este manifiesto, hecho por el colectivo estudiantil Ikasle Abertzaleak, junto a los diferentes representantes de los organismos adheridos a él, le pedimos que empiece a aplicar las medidas aquí expuestas en un plazo máximo de 3 meses. 

Vemos imprescindible empezar a dar pasos hacia la normalización lingüística en nuestra comunidad foral, que en este momento esta tan mermada. Además, con el actual modelo educativo, los derechos estudiantiles básicos están muy limitados y no se les permite ser un sujeto activo del sistema educativo.

Por ello con este texto materializamos las necesidades de los estudiantes, que en este primer trimestre tan activamente se han manifestado en contra del actual sistema educativo, tanto en la huelga de secundaria del 27 de octubre en contra de los recortes económicos, como el 17 de noviembre en contra de las políticas educativas llevadas por vuestro gobierno. 

Para finalizar volver a recalcarle que tiene un plazo máximo de 3 meses para empezar a impulsar las medidas de este manifiesto y tomar un posicionamiento público sobre él. Si no es así, pasado ese plazo los estudiantes volveremos a las movilizaciones activamente para impulsar y revindicar otro modelo educativo más participativo, igualitario, popular y euskaldun.


José Iribas Sánchez de Boado jauna (hezkuntza kontseilaria):

Ikasle Abertzaleak-ek egindako manifestu honen ematearen bitartez, atxikitutako erakunde ezberdinekin batera, eskatzen dizugu idazki honetan jartzen diren edukietan sakontzen hastea eta neurriak hartzea 3 hilabeteko epe maximoan.

Ezinbestekotzat jotzen dugu pausoak aurrera ematen hastea gure herrialdeko normalizazio linguistikoa lortzeko, gaur egun hain gutxi bermatua dagoena. Gainera, egungo hezkuntza ereduak ez ditu aintzat hartzen ikasleon oinarrizko eskubideak eta ez zaio hezkuntza kolektibo honi subjektu aktibo bat bezala jarduteko aukerarik ematen. 

Hau dela eta, manifestu honen bitartez adierazten dizkizugu ikasleon beharrak eta aldarrikapenak, hain aktiboki mobilizatu direnak azkeneko hiru-hileko honetan, bai murrizketen aurka urriak 27an egindako bigarren hezkuntzako greba orokorrean, zein azaroaren 17an egindako manifestazioan zuen gobernuak eramaten ari dituen hezkuntza politiken aurka.

Bukatzeko, berriro esaten dizugu 3 hilabeteko epea duzuela idazki honetan jarritako neurriak hartzen hasteko eta publikoki testu honekiko zuen jarrera adierazteko. Horrela ez bada, epe muga hau igarota ikasleok berriro mobilizazioetara bueltatuko gara beste hezkuntza eredu bat aldarrikatzeko; euskalduna, herritarra, parte-hartzailea eta hezkidetzailea.

2011/12/06

Abenduaren 17an murrizketen aurka Nafarroa kalera!



Trikimailuren oharra:

UPN eta PSN-k 2012rako egin dituzten aurrekontuei esker gazteok, langile publikoek, euskarak, kulturak, baztertuek, pentsiodunek eta zerbitzu publikoek ordainduko dute kontu publikoen egoera latza. Beti bezala ahulenak ordaintzen du berak eragin ez duen egoera. Arazoa ez dira langile publikoak edo laguntza behar duten pertsonak, arazoa Nafarroako Gobernuak urteetan zehar egindako gehiegizko gastua da. Zertarako? Lau poltsiko betetzeko, administrazioak bankuekiko daukan zorra jasanezina eginez. Bankuek eskeinitako goxoki pozoitzuak azkar hartu zituzten Sanz eta bere lagunek, berekoizkeriaz itsututa. Kredituen bidez lortutako diruarekin hainbat pelotazo egin dituzte, urtetarako nafar guztion etorkizuna bankuen esku utziz. Horrela jolastu dute gure diruarekin lapur hauek. Orain krisia aitzakitzat hartuta denok zerbait egin behar dugula esaten digute, baina politikoen soldatentzat ez dago murrizketarik. Ezta inpostu gehiago etekinak igo eta igo egiten dituzten enpresarientzat ere. Esan ohi den bezala ez da dirua falta, lapurrak soberan daude. Eta dirua falta bada kendu diezatela gehien daukatenei, ez dezatela bankuen zorra ordaindu edo geldi dezatela AHTa. Baina ez dezatela osasuna edo hezkuntza ukitu.

Gazteok, uste baino gehiago pairatzen dugu egoera hau. Batetik, kolektibo eta subjektu etengabe zapaldua garelako, gure ahotsa isilarazi eta erabakitze eskubidea sistematikoki ukatzen zaigun heinean. Bestetik, orain agian horren zuzenean pairatzen ez ditugun (eta pairatzen ditugun) murrizketek gure etorkizuna hipotekatu egingo dutelako. Oraina eta etorkizuna da gazteria, eta murrizketa hauekin ezartzen hasiak diren etorkizun beltza guk pairatuko dugu beste inork baino gehiago.

Demokrazia deitzen diote, baina kontu publikoen kudeaketan herritarrek ez daukagu ezer esaterik. Ez dakigu zer egiten den gure diruarekin: guk bakarrik ordaindu eta beraiek xahutu. Ezjakintasuna eta partaidetza eza erabiltzen dute UPN/PSN aurrekontuen bidez beren proiektu kapitalista/unionista aurrera eramateko, nafar guztien gainetik pasaz.

Nafarroako aurrekontuak deitzen diete baina espainiar legeari edo europarrari erabat lotuta daude. Testuinguru honetan, gure erabakitzeko eskubidea erabat murriztuta daukagu. Dirutza ari gara ordaintzen erret etxerako edo espaniar ejerzitoarentzat (hau ez da murrizten). Zergatik esan behar digute Madrilen edo Bruselan nola egin gure aurrekontuak? Guk gure baliabideak kudeatzea eskatzen dugu, aurrekontu parteartzaile batzuen alde gaude, non herritarrek izango duten erabakia. Aurrekontu herritar hauek ez dira botere ekonomikoen interesetan oinarrituko ezta lege arrotzetan ere, gizarteak dituen beharretan baizik. Gazteok honen alde eta 2012rako atera nahi dituzten aurrekontuen aurka egingo dugu borroka, oraina eta etorkizun justu baten alde, hain zuzen ere. Kalera ateratzeko eta borrokatzeko deia egiten diogu gazte orori, denon esku baitago inposaketa hau gelditzea. Kaleetan ikusiko gara.

BARCINA, JIMENEZ , IRIBAS ETA MIRANDAREN PARTE HARTZEAREKIN GURE ETORKIZUNA HIPOTEKATU NAHI DUTEN MURRIZKETEN AURREAN, GAZTEOK KALERA!

2011/12/04

Txantrean ere Espainiar Konstituzioari intsumisioa!!


Txantreako Ikasle Batzordeak ere errefusapen osoa azaldu dio abenduaren 6ko jai egun arrotzari. Espainiarren eta frantsesen alerdeetan parte hartzeari uko eginez, auzoan burutuko den herri eskolan parte hartzeko deia luzatu dio Txantreako ikasle orori. Ez gara espainiarrak, ez gara frantsesak, nafarrak gara, euskaldunak, eta ez dugu onartuko bi herrialde inposatzaileren jai egunik. Guri ez dagokigu haien alardetean parte-hartzea, ezta haien garaipen zapaltzaileak ospatzea, Amerikaren konkista edo konstituzio espainiar antidemokratikoaren onarpena kasu. Txantreako ikasleok ez dugu zer ospatu Konstituzio Espainiarraren egunean, ez dugu inposaturiko konstituzio arrotz baten egunean jai eginen! Hortaz, txantrear ikasle orori auzoan eginen den herri eskolan parte hartzeko luzamena egin nahi diogu.
Gora Txantreako ikasleria!!

2011/12/02

Abenduaren 6an herri eskolak!

Konstituzio eguna jai egun arrotza dugu Euskal Herrian. Hain zuzen ere, egun hau bereziki, gure mapa bitan zatituz bere existentzia ukatzen duen eguna dugu, gurea ez den estatu baten legedia estatuan onartu zuten eguna ospatzekoa hain zuzen ere.

Gure bizi erritmoa markatzen dute jai egunek eta lan egunek, eta Euskal Herrian orain arte bi egutegi ezberdinekin bizi behar baginen, Frantsesa eta Espainola, aurten estreinatu den Urriak 25 estatutu egunarekin hiru egutegi ezberdinekin bizi behar omen gara. Horrek, argi dago, Euskal Herria bere osotasunean ukatzen du, ezin duelako herri bezala bere egutegi propioarekin bere bizi erritmoa markatu, eta euskal herritarrak zonalde bakoitzean inposatzen zaigun egutegiarekin bizitzera derrigortuak gara. Abenduak 6a ez da jai eguna guretzat, eta horregatik Herri Eskolak burutuko ditugu, gure egutegi propioaren aldarrikapena egiteaz gain, amesten dugun hezkuntza mota praktikan jartzeko balio duena: herritarra, hezkidetzailea, pedagogia askatzaileduna, partehartzailea, herritarron interesei bideratua, euskalduna…

animatu eta etorri HERRI ESKOLETARA!

egutegi propioaz, IKASLEOK IRAULTZA!

2011/11/29

Abenduaren 7an manifestua ber emango diogu Iribasi!

Nafarroako Ikasle Abertzaleok iaz eratutako manifestua zergatik, zertarako eta nola eratu genuen?
Zein izango da Nafarroako Hezkuntza Sistema aldatzeko eramango den dinamika?

Hasiera batean IA (ikasle abertzaleak) eta EHBE (euskal herria bere eskola), Nafarroako gobernuak egindako inposaketa sistematikoaren aurka ekintza bat burutzea baloratu genuen. Eztabaida eta hausnarketa sakon baten ondorioz, emaitza batera heldu ginen, ikasleria aktibatu egin behar genuela eta horretarako hasiera batean Irunerriako D ereduko ikastetxe guztietan eta LH (lan heziketa) batzuetan inkesta bat pasatzea erabaki genuen, non ikasleriaren problematikaren berria azaleratuko zen eta arazo hauen aurrean Ikasle Abertzaleak erantzun bateratua plazaratuko zuena. Inkestaren galderak optimizatzen eta konplexutasun gutxiko galderak eratu ondoren, ikasleei pasa genizkien. Hauen erantzuna behin jasota, erredakzio handi bat eginez; ondorioz “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraikiz” manifestua eratu genuen. Hau oinarri bezala hartuta gure ekintzak prestatzen hasi ginen. Helburua argia zen, ikasleriaren ahotsa entzutea eta ikasleon beharrak gobernuari jakinaraztea, horrela ikasleon eskubideak bermatzen ez bazituen ez ginela isilduko, eta kalera aterako ginela indar eta gogo guztiarekin erasoei aurre egiteko. 

Manifestu honen ondorioz, urte honetako Apirilaren 19an, kalera atera ginen Espainiar curriculum inposatuaren aurka ikasleon milaka sinadura Alberto Catalani emanez (erantzungo zigulakoaren esperoan) eta ikasleok gauza bat argi esanez; Ikasleon eskubide urraketa gehiagorik ez genuela onartuko. Egun horretan ehundaka ikasle atera ziren Iruñeako kaletara, baina gutxiestu ziguten eta UPN-ko gobernuak, Alberto Catalanen eskutik, herriaren eskakizunei so egin zien. Atxikimendu batzuk lortu genituen: BAI EH, LAB, SORTZENEko ordezkari batzuen atxikipena, EHBE, IGA eta hainbat Apymen babesa.

Catalanen eta Iribasen (Hezkuntzako sailburu berria) erantzun faltaren ondorioz, Azaroaren 15ean berriro ere sinaduren kontuarekin hezkuntza departamentura hurbildu ginen, ea arazorik egon zen gure sinadurekin. Iribas jaunaren bulegora joan ginen eta han bi bizkartzain ikusi genituen eta Iribasen bulegoan inor ez zegoela esan ziguten. Inor? Arraroa iruditzen zaigu hutsik dagoen gela bat bi pertsona behar izatea hau zaintzeko. Gezurretan zebilela ikusita eta Iribasek ez zuela gurekin hitz egiteko adorerik, protesta moduan departamenduaren atean lau ikasle kateatu ziren (lau ikasle hauek epaiketa baten zain egonen dira kateatzeagatik).

Manifestua Iribasi emango diogu, galdu egin bazaio edo Catalanek eman ez bazion. Hiru hilabeteko epea emanen diogu irakurtzeko, berrirakurtzeko, ongi hausnartu eta erantzun bat emateko. Honen ondoren erantzunik ematen ez badigu edo berera jarraitzen badu hemen planteatzen diogun neurririk hartu gabe, jakin dezala ekintzak egiten jarraituko ditugula gure helburua bete arte. Ikasleon eskubideak errespetatuak izan daitezen eta Euskal curriculuma Nafarroako hezkuntza ereduan sartzea, Espainiako curriculuma ordezkatuz. 

27ko gertakarien ondorioz, Roberto Jimenezek egin ez zuen bezala, guk poliziaren ekintzak salatzen ditugu, gertatu zenaren arduradun bakartzat barne arazoen Kontseilaria (Roberto Jimenez) jotzen dugu. Polizia foralen burua esan zuen bi manifestazio egon zirela, egia da, ikasleon kolektiboa espektatiba baxuen ondorioz arrazoi gehiago genituen kalera ateratzeko, horregatik gure ekintzak gizartean hots gehiago izan behar zuten. Ikasle akritiko eta sumiso nahi gaituzte eta honen bilakaeran behar dituzten baliabideak erabiliko dituzte, 27an bezala Hezkuntza delegaritzara pazifikoki hurbiltzen ari ziren ikasleon aurka kargatu eta atxilotu bat eramanez. Ez dugu ikasleon kontrako kriminalizaziorik egiten duten erasoaldirik onartuko, hau dela eta Roberto Jimenezek esandako hitzengatik dimisioa esxijitzen diogu!!

IKASLEOK FITXAK MUGITU DITUGU, ORAIN BESTE ERAGILEEN GARAIA DA. HORRETARAKO ABENDUAREN 7AN GOIZEKO 12:00ETAN HEZKUNTZA DELEGARITZAN EGINGO DUGUN “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraiki” MANIFESTUAREN EMATEAN PARTE-HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU!!!

Nafarroako Ikasle Abertzaleak
Manifestua deskargatzeko euskaraz/gazteleraz hauetan klikatu:

Itxialdia Mañeruko eskolan Vascuenceren legea salatzeko

Sortzen Ikasbatuazen oharra:

Abenduaren 15ean Vascuencearen legeak 25 urte betetzen ditu, eta euskarak behar duen estatus juridiko egokia aldarrikatzeko Sortzen Ikasbatuazetik ekimena prestatu dugu Mañeruko herrian. Mañerun eskola zuten, baina herritarrek euskaraz ikasi nahi zutenez eta legearen arabera zonalde “ez” euskaldunean kokatua dagoenez, Nafarroako Gobernuak eskola itxi eta haur guztiak egunero bidaiatzera derrigortu zituen, horrek dakarren ezerosotasun eta arrisku guztiekin.

Lege hau iraganean oinarritutako legea delakoz, Mañeruko eskolan itxialdia egingo dugu zonalde “ez” euskalduneko guraso zein herritarrekin abenduaren 16, 17 eta 18an, herri eta auzo guztietan euskarazko irakaskuntza aldarrikatzeko.

Horretarako ekitaldi kultural zabala prestatu dugu bertako udalarekin bat eta izango diren ekitaldietan zein itxialdian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu eskutitz honen bitartez. Ekimenaren garrantziaz jabetuko zarelakoan, bertan elkar ikusiko dugula ziur gaude, eta bien bitartean gure agurrik beroena bidaltzen dizugu, mezu hau zabaltzeko konpromisoa eskatuz.

Abenduak 16 de diciembre (ostirala-viernes)
11:30 Porrotx.
13:30 Harrera ekitaldia.
18:30 Herri kirolak eta Joaldunak.

Abenduak 17 de diciembre (larunbata-sábado)
10:30 Hezkuntza eta hizkuntza eragileekin bilera.
11:25 Txalapartariak.
11:30 Otamena.
12:00 Ataitz musika taldea (kontzertu didaktikoa).
13:30 Joxemiel Bidadorren poema musikatuak.
14:30 Txikientzako herri bazkaria (8€). *
15:00 Herri Bazkaria (15€).*
17:30 Trikipoteoa.
20:00 Karaokea.
23:00 Kontzertua.

Abenduak 18 de diciembre (igandea-domingo)
11:00 Alderdi politikoekin bilkura.
11:30 Tortotxiki Dantza taldea.
12:00 Ixabel Millet ipuin kontalaria.
13:00 Asanblada eta Mañeruko adierazpenaren aurkezpena.