2011/11/08

Azaroaren 17an Ikasleon Nazioarteko Eguna! Manifestazioa 12:00etan Iruñeko autobus geltokitik!

Adi! Hurrengo egunetan informazio, bitarteko eta deialdi guztiak helaraziko ditugu. UPNren hezkuntza politikaren aurrean ikasleria kalera!

Zure ikastetxean greba eskakizuna egiteko eman beharreko papera eta firmen taula:

(Eskakizunean greba 3. ordutik aurrera eskatzen da, zure ikastetxean 2. ordutik aurrera eskatu nahi baduzu eskakizunaren azken atala aldatu beharko duzu)

«UPNren hezkuntza politika ustelaren aurrean, Ikasleon Nazioarteko Egunean ikasleria kalera»

Azaroaren 17an mobilizatzeko arrazoiak:



-Vascuence-ren legea: Nafarroa hegoaldean ikastola publikoak debekatuak daude eta euskara ez da ofiziala.

-Foru dekretua: Irakasleen autoritatea handitu eta eskubideak murriztuz ikasleon hitza jan duen dekretazoa.

-Curriculum arrotzak: Madriletik inposatzen duten materiarekin guk heztera derrigortuak daude irakasleak, eta 2010etik Espainia aintzat hartzen duten liburuei bakarrik eman diete diru-laguntzak, Euskal Herria aintzat hartzen dutenei dirulaguntzak kenduz.

-Murrizketak: Oinarrizkoa den hezkuntzan inoiz ikusi diren murrizketarik bortitzenak burutu dituzte; AHTan, Gaztelaniarentzako departamentu berrian edo Yolanda Barcinaren soldata %33 igotzen despilfarratzen duten bitartean.

-TIL ereduaren inposaketa: Hezten eta euskalduntzen ez duen hezkuntza eredu arrotza. (Adib.: etika kendu historia ingelesez emateko)

-Bologna: UPNAren merkantilizazio eta pribatizaziorako bidea. Santander bezalako bankuen esku utziz.

-Jai egun arrotzak: Espainiatik "Hispanitatearen eguna" edo "Konstituzioaren eguna" inposatzen zaizkigu, gure egutegi propioa eratzea debekatuz.

-Lan munduan barneratzeko zailtasunak: Euskal Herriko gazteria gaixotasun kroniko bat jasaten ari da, langabezia, gazteriaren %40langabezian dago eta.

Arrazoi hauek eta beste hainbeste dira sistema hau errotik kentzeko arrazoiak. Beraz, ikasle 17an GREBARA, ez onartu inposiziorik. Altxa aulkitik eta borrokatu!

MANIFESTAZIOA 12:00etan Iruñeko Austobus Geltokitik

--------------------------------------------------------------------------------------------------

<<Frente a la politica educativa hipócrita de UPN, el Día Internacional del Estudiante a la calle>>

Razones para movilizarse el 17:

-Ley del vascuence: En el sur de Navarra los centros públicos de modelo D están prohibidos y el euskera no es oficial.

-Decreto foral: Decreto que ha reducido los derechos de los estudiantes y ha aumentado la autoridad del profesorado dejando sin valor la opinión de los estudiantes.

-Curriculum impuesto: Los profesores están obligados a enseñarnos la materia impuesta desde Madrid y desde el año 2010 el Gobierno Navarro a quitado las ayudas económicas a todos los libros de texto que tuvieran el termino Euskal Herria.

-Recortes: La educación pública Navarra ha sufrido el mayor recorte jamás visto mientras Yolanda Barcina malgasta el dinero en el TAV, subiéndose el 33% el sueldo y creando nuevos departamentos en educación "para proteger la lengua castellana".

-Imposición del modelo TIL: Modelo que ni educa ni ayuda al euskera. (Ejemplo: quitar ética para poner historia en ingles)

-Bologna: Mercantilización y privatización de la UPNA, dejándolo en manos del Banco Santander.

-Días festivos impuestos: Nos prohiben crear un calendario propio desde Madrid, imponiendo días como el Dia de La Hispanidad y el de la Constitución.

-Problema juvenil en el mundo laboral: El 40% de la juventud de Euskal Herria se encuentra sin trabajo.

Estas y otras muchas son las razones para cambiar este modelo educativo de cuajo. Así pues, el 17 todos a la huelga, no consintamos imposiciones. Levanta de la silla y lucha!

MANIFESTACION a las 12:00 desde la estación de Autobuses de Pamplona

2011/11/04

Nafarroako Gobernuak "gaztelera zaintzeko eta sustatzeko" saila sortu du Hezkuntzan

Herrialdeko ikasleek gazteleraz irakurtzeko orduan gaitasun handiagoa izatea eta ahoz eta idatziz hobeto komunikatzea nahi du, Iribas kontseilariak esan duenez.

Berrian argitaratutako albistea:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Batzordeak "gaztelera zaintzeko eta sustatzeko" saila sortu du, herrialdeko ikasleei zuzendutakoa. Besteak beste, ikasleek gazteleraz irakurtzeko orduan gaitasun handiagoa izatea eta haiek ahoz eta idatziz hobeto komunikatzea nahi du gobernuak, Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak gaur esan duenez. Horretarako, material didaktikoa prestatuko du exekutiboak.

Iribasek (UPN) azaldu du euskara eta "atzerriko" beste hizkuntza batzuk ikasteko-eta sailak badituela Nafarroako Gobernuak Hezkuntzaren arloan, baina ez zeukala "gazteleraren garapena zentralizatzeko eta koordinatzeko" tresnarik, eta horregatik sortu dutela aipatutako saila. "Gaztelerak ere zaintzeko eta sustatzeko beharra duela ikustarazi nahi dugu".

Ikusi dezakezuenez normaltasun osoz eta haiek sinetsi ere egiten ez duten faltsukeriz gezurtzen gaituzte egunero UPNk. Hau ikaragarria da!
Iruñerriko ikasleok UPNren hipokresia eta inposaketen aurrean hezkuntza irauli dezagun!

2011/11/03

Larunbatean Billabonara!!

Autobusean izena emateko eta sarrerak hartzeko Alde Zaharreko Herrikon, Txantreako Zurgai tabernan eta Iturramako Ezpalan. Ostiralean bakarrik Alde Zaharreko Herrikon egongo dira eskuragarri!!!

Muntaketa lanak hasi dituzte iada Billabonan:

2011/11/01

Iruñerriko autobusak ikasle egunerako

Badakizuen bezala larunbat honetan Ikasle egun nazionala ospatuko da ta bertaratzeko Iruñerriko autobusa 9:15 etan aterako da Billabonara, Hotel 3 Reyesetik eta goizeko 6.30etan bueltatuko da.


Iruñerrian sarrerak eta autobusak hartzeko aukera izango duzue taberna hauetan.

-Iruñeko Herriko taberna (Alde zahar)
-Ezpala taberna (Iturrama)
-Zurgai herriko taberna ( Txantrea)

Autobusa 10 €
Sarrera 5 €
*Autobusean doana bazkaria muxutruk!!!



Azkeneko eguna sarrerak eta autobusak hartzeko:

Zurgai eta Ezpala ostegun eguerdirarte.
Herriko iruña ostiralerarte

2011/10/29

Astelehenean jazarpenen aurkako eta hezkuntza hezkidetzaile duin baten aldeko manifestazioa!



Decenas de jóvenes de Ikasle Abertzaleak (IA) se concentraron ayer frente al Parlamento navarro para denunciar las cargas y los golpes que recibieron los alumnos durante las cargas policiales en el día de la huelga a favor de la educación pública. Además, exigieron que se anulen los cargos al único detenido durante los incidentes del jueves, un menor de 16 años, que fue liberado el mismo día.
El texto que leyeron ayer ha recibido el apoyo de los sindicatos LAB, STEE-EILAS, y CCOO. Ademas, ELA ha criticado mediante una nota de prensa la brutalidad policial, y ha pedido un protocolo para que se elimine la impunidad de la goza en estos casos la Policia Foral.
IA explicó que su intención era la de mantener una protesta paralela durante la huelga convocada los sindicatos educativos LAB, STEE-EILAS, CCOO, CSIF y ELA. De hecho, defendía reivindicaciones propias, como el recorte de libertades que supone el decreto foral de derechos y deberes del alumnado. «Esta medida no forma parte de una educación digna, ya que nos deja mudos y sin libertades de expresión», denunciaron.
En su relato de lo ocurrido, explican que fue la Policía Foral la que comenzó los incidentes, cuando ellos se dirigían a la Consejería de Educación para solicitar instancias y quejas. Aunque admiten «altercados aislados», sostienen que fueron perseguidos «a tiro limpio de pelotas de goma». También aportaron fotos para corroborar esta denuncia de violencia policial y afirmaron haber recogido partes médicos que confirmarían el ensañamiento por parte de los agentes de Policía Foral y Policía española, que actuaron de forma coordinada.
Por todo ello, realizaron un llamamiento a la ciudadanía para que se sume a la manifestación del próximo lunes, que partirá desde la Plaza del Castillo a las 19.00, en la que se reivindicará también «una educación popular, basada y hecha para el pueblo, que fomente los estudiantes críticos y sin distinción de género».

2011/10/27

Ikasle Eguna hemendik astebetera!


Azaroaren 5a gainean dugu dagoeneko, eta euskal ikasleok zita berezi bat dugu aurtengoan Billabonan! Ez dakizula zer izango den bertan?! Hona hemen Ikasle Eguna 2011eko egitaraua:
  • Goizetik goizetik hasiko da eguna bi eskaintza nagusirekin
o       IKASLE TOPAKETAK goizeko 11’00tan hasiko dira. Bertan ikasleok hezkuntzaren garrantziaz nola ikasle mugimenduaren inguruan hausnartzeko aukera eta esperientziak konpartitzeko espazio izango dugu, metodologia irudimentsu eta partehartzailearekin.
o       Aldi berean, Hezkuntza Sistema Nazionalaren (HSN) aldeko gunea izango dugu frontoian. Bertan herri mugimenduko eragileen azoka jarriko dugu, baita gaztetxoenentzako jolas eta eskaintza zabala ere.
  • Eguerdian 400 pertsonentzat BAZKARI HERRIKOIA prestatuko dugu, ondorengo BERTSO SAIOAREKIN girotuko dena. Esan beharra dago bertso saio hau eskualdeko bertsolariek eskainiko dutela.
  • Arratsaldeko 17:00tatik aurrera ere eskaintza zabala izango da herrian
o       Frontoian; gaztetxo, gazte eta helduenentzat dantza, kantu eta jolasean ibiltzeko aukera izango da PORROTX, LARGABISTA ETA MARTIN PERTSOLARI, Irrien Lagunak-eko kideekin. Baita txokolatada beroa hartzeko aukera ere.
o       Aldi berean, herriko kaleetan barrena PATXARANGA elektrotxarangak giroturik, poteo aldarrikatzaile eta koloretsua izango dugu.
  • Arratsaldeko 19’00tan EKITALDI POLITIKOA izango da karpan, orain aurkitzen garen lekuan bertan.
  • Iluntzeko 20:00tatik aurrera kontzertuei emango diegu hasiera. BI KARPA ETA FRONTOI BAT, 14 TALDE, 10 ORDU MUSIKA, DANTZA ETA FESTA, BOKATAK, EDARIA… ETA GIRO BIKAINA!!!

    Eta guzti hau soilik 5€tan!!! Sarrerak ohiko tabernetan izango dira salgai. Aipatzea ere egunean bertan Billabonara hurbiltzeko IAk berak autobusak antolatu dituela, ohiko tabernetan egongo delarik aukera berauetan apuntatzeko. Guzti honen inguruko infromazioa datozen egunetan eskura izango duzu web gune honetan bertan!
    Besterik gabe, espero dugu azaroaren 5a egun handia izango dela. Horregatik, ikasle, gazte eta herritar orori dei egiten diogu azaroaren 5an Billabonara gerturatu dadin Ikasle Eguna 2011az gozatu eta ikastera!

    Ehundaka ikasle murrizketen aurka!


    Gaur goizean burututako greba eta deialdietan ehundaka ikasleok hartu dugu parte. Iruñerriko ikasleria kontziatuta dagoela ikusteko aukera izan dugu gaur beraz. 11:00etan Hezkuntza Delegaritzan konbokatutako kontzentrazioa jendetsua izan da eta hortik manifestazio bat atera da San Frantzisko enparantzatik pasa eta Parlamentu aurrean bukatu dena, sentada jendetsu eta positibo batekin. Han, errepide bat eserialdi baten bitartez moztu eta Polizia Foralarekin momentu larriak bizi izan dira.


    30 minutu pasata irakasleak iritxi dira Parlamentura eta han guztiak elkartu egin gara. Azkenik, beste bapateko manifestazio bat sortu da Hezkuntza Delegaritzan bukatu dena eta han Polizia Foralak bokatxak eta porrak atera egin ditu zaurituak sortuz. Hortik aurrera Poliziaren basakeria jasan behar izan dugu alde zaharretik poliziak hainbat KARGA BURUTUZ ETA IKASLE BAT ATXILOTUZ.



    Guzti honengatik gaur ARRATSALDEKO 16:00etan IKASLE ASANBLADA orokorra eta informatiboa burutuko da Herriko Del Karmen. Ikasle oro gonbidatzen dugu deialdi honetara etortzera.