2011/10/14

Murrizketen aurrean gogor erantzun!

Ikasle iraultzaile horri!

Azken aldian ikusten ari garen bezala, ikasturte honen hasieran Nafarroako gobernuak Hezkuntzan murrizketa ekonomiko bortitzak gauzatzen ari ditu. Yolanda Barcinak argi dauka Hezkuntza publikoa ez dela inbertsio bat, baizik eta gastu bat.

Hori dela eta bere eskutan dagoen guztia egiten ari da hezkuntzaren pribatizazioa gauzatzeko eta bide horretan azken urteetako diru murrizketak 140 milioietara iritsi dira, kalkulatzen da urtero 80 milioi euroko “aurrezpena” egiten ari dela. Gainera hau gutxi balitz 2012ko aurrekontuetarako aurreratu du, 292 milioiko aurrezpena egingo duela.

Egoera honetan ikasleok gara kaltetuenak, gure egunerokotasunean pairatzen ditugu egoera honen ondorioak: irakasleen ordezkapenak berandu iristen dira, klase-kide kopurua igo egin da 30rreko ratio gaindituz askotan, beken-poltsa murriztu dute, material eskasia eta dagoena zaharkituta dago…

Ikusten den bezala ez dira soilik irakasleak murrizketa hauek pairatzen duen kolektiboa, ikasleok baita egoera honen biktimak gara. Hau guztiagatik, ikasleok erantzun beharra daukagu, gure etorkizuneko formakuntza duina arriskuan dagoelako eta gure etorkizuna ez dutelako erabakiko ez gobernariak, ez politikariak.

Bukatzeko, aurreko guztiagatik, ikasle oro gonbidatzen dugu urrengo mobilizazioetan parte hartzera:

-Urriaren 22an Hezkuntza komunitateak deitutako manifestazioa 17:30etan Antoniutitik aterako dena .

-Urriaren 27 ikasleok zein irakasleak deitutako EGUN OSOKO GREBA eta egun horretako mobilizaziooa.

Murrizketen aurrean ikasleok gogor erantzun!!!

"URRIAK 27an 11:00 etan ikasle kontzentra Hezkuntza delegaritza aurrean (santo domingo aldapan)"

Adi mobilizazioetara!!!!!
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

A ese estudiante revolucionario!

Como estamos viendo, están siendo tremendos los recortes impuestos por el Gobierno De Nafarroa este principio de curso. Yolanda Barcina tiene claro que la educación en vez de ser una inversión es un gasto para ella.
Así pues, está haciendo todo lo posible para privatizar más y más la educación en Nafarroa. Los recortes de los últimos años llegan a las 140 millones y ha adelantado que los recortes del 2012 ascenderán a los 292 millones.

En esta situación los más perjudicados somos los estudiantes pues nos perjudican a diario estos recortes: sustituciones de profesores que faltan, número de personas por clase que sube, muchas veces superando las 30, número de becas cada vez más bajo, material escaso y envejecido...

Como podemos ver no son solo los profesores los que tienen que aguantar estos recortes, los estudiantes también somos víctimas de esta situación. Por todo esto los estudiantes tenemos que responder. Lo que está en peligro es nuestra formación, no dejaremos que políticos ni gobernantes decidan nuestro futuro.

Para concluir, por todo lo comentado, animamos a todo estudiante a participar en las siguientes movilizaciones:

-22 de Octubre manifestación por la educación pública a las 17.30 desde Antoniutti.

-27 de Octubre HUELGA DEL SISTEMA EDUCATIVO

(Concentración a las 11:00 en el Departamento De Educación - Cuesta de Santo domingo)

2011/10/13

Herri eskolen kronikak

Mendillorri

"Goizeko 10:30-tan mendillorriko institutoko atean 30 ikasle inguru bildu dira jai egun arrotzei aurre egiteko, hamaiketako bat egin da txokolatada batekin eta gero herri kirol batzuk egin dituzte beraien artean institutoko patioan.
12:30-tan mendillorri-ko eskolan askatuna-ko ikasleekin geratu dira 50 ikasle inguru bilduz. Herri kilorak egin dira berriro guztien artean.
13:30-tan kontzentra bat egin da jai egun arrotzen aurka."

Askatasuna

"Askatasunako ikasleak institutuan bertan geratu gara 10:30etan eta bertan sartzeko aukerarik ez genuenez burlatako plaza batean egon gara. Bertan musikaz baliatuz hamaiketakoa hartzeko giro ederra lortu dugu. 12ak arte plazan egon gara eta orduan Mendillorrirantz abiatu gara kalejiran. Mendillorrira iristean taldetan banatu eta herri kirol txapelketa bat egin dugu. Hainbat joko egin ondoren kontzentra bat egin dugu Mendillorri eta Erripagaina bereizten dituen errotondaren parean. Ez da inongo arazorik egon eta bukatzean( ordu biak inguru) bakoitza bere etxera joan da.
Askatasunako 23 ikasle bildu gara."

Txantrea

"Txantreako ikastetxeak (Eunate, Virgen del camino, Mariana sanz, Jesuitinas eta Irubide) 10:30tan gelditu gara eta tortila lehiaketa batekin hasi dugu eguna gero denok elkarrekin jateko. Hamaiketakoa hartu ondoren jokoak egin ditugu elkar ezagutzeko. Joko bakarra egin eta lan taldeetan banatu gara txantreako ikasleen batzarrak ikasle mugimenduaren inguruko prestaturiko galdera batzuk erantzuteko.Gero, erantzunak amankomunean jarri ditugu eta eunateko aldizkariak jaso ditu aldizkarian publikatzeko. Ondoren, kaskallueta dantza taldeak prestaturik dantza ikastaro bat egin dugu euskal dantza batzuk ikasteko. Amaieran kalejira errebeindikatzailea egin dugu Txantreatik. Osotara 40 ikasle inguru."

San Fermin

"11an (herri eskolak baina egun bat lehen) burutu behar genuen parodia zuzendaritzak debekatu egin du gai politikoak barneratzen zituelako, burutzen bagenuen ondorio larriak egongo zirelako mehatsuarekin. Alternatiba modura eta ikasleak bizitzen dugun zentsura egoerataz kontura daitezen asanblada erraldoi bat burutu dugu jolastokiaren erdialdean. Bertan adin guztietako 100 ikasle baino gehiagok hartu dugu parte eta ikastetxean dagoen adierazpen askatasuna falta salatu dugu ikasleria antolatzeko grina bultzatuz."

Nafarroako beste hainbat ikastetxeetan herri eskolak burutu dira ere: Iturrama, Biurdana, Lizarraldea..krinikak falta dira.

2011/10/10

Hispanitatearen egunaren aurrean guk herri eskolak!

Zuen ikastetxean herri eskolarik burutu behar ez bada nahi duzuen herri eskolara hurbildu zaitezkete. Beraz animatu parte hartzen!
Iturraman:
10:00etan hasi, txokolatada, hitzaldia (Chile), jokuak...
Askatasunan:
Hamaiketakoa, hitzaldia...
Mendillorrin:
10:00etan hasi, hitzaldia, herri kirolak...
Eunaten:
10:30etan hasi, tailerrak, euskal dantzak, tortillak, jokuak...

Ikasle Abertzaleon oharra:

Egutegietan gorriz markatuta ageri zaizkigu hainbat egun, gure herriaren ukazioa eta honen asimilazioa bermatzeko helburuarekin. Euskal Herriaren ukaziotik gertu, eta gure herri izaeratik urrun kokatzen dira egun hauek. Hori gutxi balitz, espainiar eta frantziar agintariek egun hauetan jai hartu eta ospatzera kondenatzen gaituzte. Ikasleok ordea urtez urte egutegi propioa helburu, intsumisioa izan da gure jarrera. Eta aurtengoan ere, ez gara isilik geratuko! Jai egun arrotzen aurrean, ikasleok intsumisioa!

Ikasturte hasi berri honetan, aste honetatik hasita, lau izango dira inposatutako jai egun arrotzak. Egun bakoitzak bere izaera eta arrazoia badu ere, Estatu arrotzen historia markatzen duten datak dira, botere eta indar erakustaldi nabarmenak, naziotasun arrotzen gaineko sentimendua errotzea bilatzen dutenak. Ikasle eta Abertzaleok ez ditugu onartzen gure bizi erritmoa, lan eta klase egunak edo eta jai egunak markatzen dizkiguten egutegi arrotzak. Horregatik, egun hauetan ospatzeko ezer ez dugunez, klasera joango gara! Inposaketari aurre eginez, ikasle gisa jardun eta egun normal gisa irudikatuko ditugu inposatu dizkiguten jai egunak.

Urriaren 12a Hispanitatearen eguna da; Kolon Ameriketara iritsi zela ospatzen dute egun honetan. Egun, 18/1987 legearen arabera eta ofizialki, Espainiako Jai Nazionala du izena, nahiz eta arrazaren egun gisa ere ezagutzen den.

Horregatik, etzi ospatzeko ezer ez dugunez, Ikasle Abertzaleok Herri Eskolak egingo ditugu Euskal Herriko hamaika txokotan. Jai egun inposatuei ikasle gisa erantzungo diegu, guk geuk antolatutako eskoletara joanez!
Baina esan bezala, urriaren 12koa ez da jai egun arrotz bakarra! Azaroak 11 Frantzia osoan ospatzen den jai eguna da; hau ulertzeko, Lehenengo Mundu Gerraren amaieraraino joan behar dugu, 1918ean Alemaniak eta Frantziak armistizio bat izenpetu zuten gerrari amaiera emateko. Abenduak 6 Espainiako Konstituzioaren eguna da, 1978ko data honetan erreferendum baten bidez Espainiar konstituzioa onartu zen Espainiar estatuan. Francoren diktaduratik demokraziarako trantsizioan giltzarri izan zela ospatzeko baliatzen da jai egun hau.

Euskal Herriak bizi duen zatiketa eta nazio eskubideen urraketan urrats berri bat eman zuten 2009an egutegi arrotzen inposaketaren bidez. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko zatiketa administratiboan sakondu asmoz, urriaren 25a Gernikako Estatutuaren eguna izendatu zuten, EAEko jai egun ofizial bilakatuz.

Ikasle eta Abertzaleok ez gaude prest eraso berri hau onartzeko, ez gure nazio izatea ukatzen duten egutegiak errespetatzeko, ezta Frantziar edo Espainiar ikasle gisa hezituak izateko ere. Euskal Herriko ikasleak gara, nortasun eta izate propioa duen nazio bateko herritarrak gara eta hala bizi, ikasi eta hezi nahi dugu. Helburu argiarekin lan egiteko gogoz eta konpromisoz beterik aurrera egingo dugu, jai egun arrotzen aurka, Euskal Herriko Egutegiaren alde, ikasle borrokaz lortuko dugulako!!!

2011/10/08

Jai egun arrotzei intsumisioa!

Hispanitatearen egunerako oso gutxi geratzen da (Urriak 12) eta dakizuenez jai egun arrotza da euskal ikasleontzat. Iruñerriko ikastetxeok ekimen bereziak prestatuko ditugu egun honetarako: Herri eskolak...
Astelehenean informatuko dugu dauden ekimenetaz blogean! Beraz adi egon deialdiei!

San Fermin ikastetxean adibidez parodia bat burutuko da urriak 11n.

2011/10/05

Larunbatean (8) II. Ikasle Mendi Martxa

Aupa ikasle!
Aurten ere...hemen da ikasle mendi martxa!
Egitaraua:
9:30 ATARRABIAKO UDALETXE PLAZAN
12:00 HAMAIKETAKOA MENDIAren GOIALDEAN (*)
13:00 TXARLA
14:30 BAZKARI AUTOGESTIONATUA (eraman zuen bokata)
15:30 EZTABAIDA
17:00 MENDITIK JEITSI
19:00 KALEJIRA
21:30 AFARIA (*)

*BONOAK 7€ --- Hamaiketakoa + Afaria
(Hamaiketakoa bakarrik 3,50€ eta Afaria bakarrik 4,50€)



2011/10/04

Iruñerriko Gazte Topaketak badatoz!!!


TRIKIMAILU izena duen gazte jardunaldia burutuko da urriaren  21, 22 eta 23an Atarrabian Iruñerriko gazteria topatzeko helburuarekin. Iruñerriko Ikasle Abertzaleok topaketa hauetara joatea animatzen zaituztegu. Hona hemen atera duten aldizkaria, hemen egitaraua aurkitu dezakezue.
ZER DA TRIKIMAILU?

Iruñerriko gazteon topagune izan nahi duen ekimen berria da. Iraganaz, orainaiz eta etorkizunaz EZtaBAIdatzeko gunea. Harremanei berebiziko garrantzia emanez, autokritika eta irudimena uztartuz.
Norbanakotik kolektibora egingo dugun bidaia. Elkarri lagunduz, topiko eta estereotipoak apurtuz, esperientzietatik ikasiz eta norberaren ezinegonak abiapuntutzat hartuta…

Lanerako eta antolatzeko espazio berri eta berritzaileak sortzea dugu helburu. Batzen gaituena aintzat hartu . Bereizten gaituena behin behinekoz ahaztu. Norberak urteetako oinetako zaharrak kendu eta oinhutsik ibiltzeko beharra dugu. Lurra zapaltzeko hamaika modu ditugulako: lurretik oinez ibiltzeko nahi aina eredu daudelako.Anitzak, desberdinak, ez uniformeak garen arren. Egoera iraultzeko bide bakarra delako. Horregatik galdetzen diogu geure buruei. Gai al gara…

Elkarrekin harremantzeko?
Jarrera hauskorrak izateko?
Gure koadrila edo auzokoak ez direnekin askatasunez mintzatzeko?
Ditugun arazoak identifikatu eta konpartitzeko?
Gure proiektu propioak garatzeko?
Lokal eta gune askeak eskuratzeko?

Bizi dugun krisi ekologiko, sozial eta ekonomikoaren aurrean antolatu eta borrokatzeko? Guk baietz uste dugu. Zuk? Saiatuko gara? Bada garaia, kiratsa darion Iruñerria honi, bizi poza ekartzekoa. Atarrabian elkar ikusiko dugu Urriaren 21, 22 eta 23ko asteburuan. Arimaz gazte bazara, bertan topatuko gara.

2011/10/01

Ikasle Eguna Azaroak 5 Billabonan. Abestia entzungai iada

Ikasturtea hasi da, eta nola ez, ikasleok berriz ere martxan jarri gara, ikastetxez ikastetxe, fakultatez fakultate iraultza egitera goaz. Iraultza horretan borroka ezberdinekin egingo dugu topo, eraso, inposaketa anitzekin, denak ordea ausardiaz eta aurrera eginez erantzungo ditugu; ikasleak garelako, posible dugulako, LORTUKO DUGULAKO!
Irudimenez beterik gaude, mingaina ateratzen ere badakigu, baita behar denean hortzak erakusten ere, baina gure benetako indarra kolektiboan datza. Horregatik, aurtengoan AZAROAREN 5ean hitzordu berezi bat dugu euskal ikasleok BILLABONAN; IKASLE EGUNA’11!
Azaroaren 5ean, Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Eguna’11 antolatzeaz gain, milaka ikasle biltzen diren egun honek bizi dugun erasoaldia salatzearekin batera, geure eskubideak aldarrikatu eta ikasle kolektiboa indartzeko balio behar du. Egun honetan hezkuntza eta herria eskutik helduta doazela erakutsi behar dugu, bai eta herria bera askatu duen eskola eredu berri baten beharrizana ere. Borroka honetan Euskal ikasleok paper garrantzitsua jokatzen dugu, ikastetxe naiz fakultatetan burutzen dugun eguneroko borroka baita gure etorkizunaren jabe egingo gaituen benetako iraultza!
Urtero bezala, aurtengo ikasle egunak berak ere badu abesti propioa, “Libre” XARMA musika taldeak berak eginda. Beraiek ere borrokarako prest daude, baita indarrez beterik ere, Laiak eskuan hartuta iraultza egiten ari dira. Animo ba! Horregatik, tartetxo hau aprobetxatuz hemendik gure eskerrak eman nahi dizkiegu eginiko lan eta prestutasunagatik. Mila esker Xarma!
Datozen egunetan ikasle egunaren inguruko berri gehiago publikatzen joango gara, egitaraua, sarreren salmenta puntuak, bertaratzeko garraio zerbitzuaren gaineko informazioa…. Oraingoz ordea, eguna, lekua eta abestiarekin uzten zaituztegu, letra eta guzti, azaroaren 5rako denok jakin eta elkarrekin abestu dezagun!