2011/10/10

Hispanitatearen egunaren aurrean guk herri eskolak!

Zuen ikastetxean herri eskolarik burutu behar ez bada nahi duzuen herri eskolara hurbildu zaitezkete. Beraz animatu parte hartzen!
Iturraman:
10:00etan hasi, txokolatada, hitzaldia (Chile), jokuak...
Askatasunan:
Hamaiketakoa, hitzaldia...
Mendillorrin:
10:00etan hasi, hitzaldia, herri kirolak...
Eunaten:
10:30etan hasi, tailerrak, euskal dantzak, tortillak, jokuak...

Ikasle Abertzaleon oharra:

Egutegietan gorriz markatuta ageri zaizkigu hainbat egun, gure herriaren ukazioa eta honen asimilazioa bermatzeko helburuarekin. Euskal Herriaren ukaziotik gertu, eta gure herri izaeratik urrun kokatzen dira egun hauek. Hori gutxi balitz, espainiar eta frantziar agintariek egun hauetan jai hartu eta ospatzera kondenatzen gaituzte. Ikasleok ordea urtez urte egutegi propioa helburu, intsumisioa izan da gure jarrera. Eta aurtengoan ere, ez gara isilik geratuko! Jai egun arrotzen aurrean, ikasleok intsumisioa!

Ikasturte hasi berri honetan, aste honetatik hasita, lau izango dira inposatutako jai egun arrotzak. Egun bakoitzak bere izaera eta arrazoia badu ere, Estatu arrotzen historia markatzen duten datak dira, botere eta indar erakustaldi nabarmenak, naziotasun arrotzen gaineko sentimendua errotzea bilatzen dutenak. Ikasle eta Abertzaleok ez ditugu onartzen gure bizi erritmoa, lan eta klase egunak edo eta jai egunak markatzen dizkiguten egutegi arrotzak. Horregatik, egun hauetan ospatzeko ezer ez dugunez, klasera joango gara! Inposaketari aurre eginez, ikasle gisa jardun eta egun normal gisa irudikatuko ditugu inposatu dizkiguten jai egunak.

Urriaren 12a Hispanitatearen eguna da; Kolon Ameriketara iritsi zela ospatzen dute egun honetan. Egun, 18/1987 legearen arabera eta ofizialki, Espainiako Jai Nazionala du izena, nahiz eta arrazaren egun gisa ere ezagutzen den.

Horregatik, etzi ospatzeko ezer ez dugunez, Ikasle Abertzaleok Herri Eskolak egingo ditugu Euskal Herriko hamaika txokotan. Jai egun inposatuei ikasle gisa erantzungo diegu, guk geuk antolatutako eskoletara joanez!
Baina esan bezala, urriaren 12koa ez da jai egun arrotz bakarra! Azaroak 11 Frantzia osoan ospatzen den jai eguna da; hau ulertzeko, Lehenengo Mundu Gerraren amaieraraino joan behar dugu, 1918ean Alemaniak eta Frantziak armistizio bat izenpetu zuten gerrari amaiera emateko. Abenduak 6 Espainiako Konstituzioaren eguna da, 1978ko data honetan erreferendum baten bidez Espainiar konstituzioa onartu zen Espainiar estatuan. Francoren diktaduratik demokraziarako trantsizioan giltzarri izan zela ospatzeko baliatzen da jai egun hau.

Euskal Herriak bizi duen zatiketa eta nazio eskubideen urraketan urrats berri bat eman zuten 2009an egutegi arrotzen inposaketaren bidez. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko zatiketa administratiboan sakondu asmoz, urriaren 25a Gernikako Estatutuaren eguna izendatu zuten, EAEko jai egun ofizial bilakatuz.

Ikasle eta Abertzaleok ez gaude prest eraso berri hau onartzeko, ez gure nazio izatea ukatzen duten egutegiak errespetatzeko, ezta Frantziar edo Espainiar ikasle gisa hezituak izateko ere. Euskal Herriko ikasleak gara, nortasun eta izate propioa duen nazio bateko herritarrak gara eta hala bizi, ikasi eta hezi nahi dugu. Helburu argiarekin lan egiteko gogoz eta konpromisoz beterik aurrera egingo dugu, jai egun arrotzen aurka, Euskal Herriko Egutegiaren alde, ikasle borrokaz lortuko dugulako!!!

2011/10/08

Jai egun arrotzei intsumisioa!

Hispanitatearen egunerako oso gutxi geratzen da (Urriak 12) eta dakizuenez jai egun arrotza da euskal ikasleontzat. Iruñerriko ikastetxeok ekimen bereziak prestatuko ditugu egun honetarako: Herri eskolak...
Astelehenean informatuko dugu dauden ekimenetaz blogean! Beraz adi egon deialdiei!

San Fermin ikastetxean adibidez parodia bat burutuko da urriak 11n.

2011/10/05

Larunbatean (8) II. Ikasle Mendi Martxa

Aupa ikasle!
Aurten ere...hemen da ikasle mendi martxa!
Egitaraua:
9:30 ATARRABIAKO UDALETXE PLAZAN
12:00 HAMAIKETAKOA MENDIAren GOIALDEAN (*)
13:00 TXARLA
14:30 BAZKARI AUTOGESTIONATUA (eraman zuen bokata)
15:30 EZTABAIDA
17:00 MENDITIK JEITSI
19:00 KALEJIRA
21:30 AFARIA (*)

*BONOAK 7€ --- Hamaiketakoa + Afaria
(Hamaiketakoa bakarrik 3,50€ eta Afaria bakarrik 4,50€)



2011/10/04

Iruñerriko Gazte Topaketak badatoz!!!


TRIKIMAILU izena duen gazte jardunaldia burutuko da urriaren  21, 22 eta 23an Atarrabian Iruñerriko gazteria topatzeko helburuarekin. Iruñerriko Ikasle Abertzaleok topaketa hauetara joatea animatzen zaituztegu. Hona hemen atera duten aldizkaria, hemen egitaraua aurkitu dezakezue.
ZER DA TRIKIMAILU?

Iruñerriko gazteon topagune izan nahi duen ekimen berria da. Iraganaz, orainaiz eta etorkizunaz EZtaBAIdatzeko gunea. Harremanei berebiziko garrantzia emanez, autokritika eta irudimena uztartuz.
Norbanakotik kolektibora egingo dugun bidaia. Elkarri lagunduz, topiko eta estereotipoak apurtuz, esperientzietatik ikasiz eta norberaren ezinegonak abiapuntutzat hartuta…

Lanerako eta antolatzeko espazio berri eta berritzaileak sortzea dugu helburu. Batzen gaituena aintzat hartu . Bereizten gaituena behin behinekoz ahaztu. Norberak urteetako oinetako zaharrak kendu eta oinhutsik ibiltzeko beharra dugu. Lurra zapaltzeko hamaika modu ditugulako: lurretik oinez ibiltzeko nahi aina eredu daudelako.Anitzak, desberdinak, ez uniformeak garen arren. Egoera iraultzeko bide bakarra delako. Horregatik galdetzen diogu geure buruei. Gai al gara…

Elkarrekin harremantzeko?
Jarrera hauskorrak izateko?
Gure koadrila edo auzokoak ez direnekin askatasunez mintzatzeko?
Ditugun arazoak identifikatu eta konpartitzeko?
Gure proiektu propioak garatzeko?
Lokal eta gune askeak eskuratzeko?

Bizi dugun krisi ekologiko, sozial eta ekonomikoaren aurrean antolatu eta borrokatzeko? Guk baietz uste dugu. Zuk? Saiatuko gara? Bada garaia, kiratsa darion Iruñerria honi, bizi poza ekartzekoa. Atarrabian elkar ikusiko dugu Urriaren 21, 22 eta 23ko asteburuan. Arimaz gazte bazara, bertan topatuko gara.

2011/10/01

Ikasle Eguna Azaroak 5 Billabonan. Abestia entzungai iada

Ikasturtea hasi da, eta nola ez, ikasleok berriz ere martxan jarri gara, ikastetxez ikastetxe, fakultatez fakultate iraultza egitera goaz. Iraultza horretan borroka ezberdinekin egingo dugu topo, eraso, inposaketa anitzekin, denak ordea ausardiaz eta aurrera eginez erantzungo ditugu; ikasleak garelako, posible dugulako, LORTUKO DUGULAKO!
Irudimenez beterik gaude, mingaina ateratzen ere badakigu, baita behar denean hortzak erakusten ere, baina gure benetako indarra kolektiboan datza. Horregatik, aurtengoan AZAROAREN 5ean hitzordu berezi bat dugu euskal ikasleok BILLABONAN; IKASLE EGUNA’11!
Azaroaren 5ean, Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Eguna’11 antolatzeaz gain, milaka ikasle biltzen diren egun honek bizi dugun erasoaldia salatzearekin batera, geure eskubideak aldarrikatu eta ikasle kolektiboa indartzeko balio behar du. Egun honetan hezkuntza eta herria eskutik helduta doazela erakutsi behar dugu, bai eta herria bera askatu duen eskola eredu berri baten beharrizana ere. Borroka honetan Euskal ikasleok paper garrantzitsua jokatzen dugu, ikastetxe naiz fakultatetan burutzen dugun eguneroko borroka baita gure etorkizunaren jabe egingo gaituen benetako iraultza!
Urtero bezala, aurtengo ikasle egunak berak ere badu abesti propioa, “Libre” XARMA musika taldeak berak eginda. Beraiek ere borrokarako prest daude, baita indarrez beterik ere, Laiak eskuan hartuta iraultza egiten ari dira. Animo ba! Horregatik, tartetxo hau aprobetxatuz hemendik gure eskerrak eman nahi dizkiegu eginiko lan eta prestutasunagatik. Mila esker Xarma!
Datozen egunetan ikasle egunaren inguruko berri gehiago publikatzen joango gara, egitaraua, sarreren salmenta puntuak, bertaratzeko garraio zerbitzuaren gaineko informazioa…. Oraingoz ordea, eguna, lekua eta abestiarekin uzten zaituztegu, letra eta guzti, azaroaren 5rako denok jakin eta elkarrekin abestu dezagun!
 

2011/09/21

Urrian burutuko diren 11 gazteren epaiketak salatu ditugu Iruñerriko hainbat kolektibok

Urrian zehar Segikoak izatea leporatuz Auzitegi Nazionalean Iruñerriko 11 gazteren aurka burutuko den epaiketa salatu dugu Iratzarrik, Gazte Abertzaleakek, Ikasle Abertzaleaok eta auziperatuek beraiek. “Irmoki aldarrikatu nahi dugu gazteok antolatzeko eta erabaki politikoetan parte hartzeko dugun eskubidea”.

Gaur, hemen, gazte eragile ezberdinetako kideak bildu gara, urriaren 4,5 eta 6ean eta 17,18 eta 19ean Segiko kideak izatea leporatuta, Iruñerriko hamaika gazteren kontra Auzitegi Nazionalean burutuko den epaiketa salatzeko.
2007tik hona, 214 gazte izan dira atxilotuak eta 132 espetxeratuak Euskal Herri osoan. Hone guztiak Iruñerrian izandako eragina itzela da, 79 gazte izan dira atxilotuak, horietatik 46 torturatuak eta 51 espetxeratuak. Azpimarratzekoa da torturaren erabilpena. Inkomunikazioa da, hain zuzen ere, tratu txar horiek bideratzen dituen egoera. Helburu poilitiko garbiekin baliatzen dute poliziek inkomunikazio aldia: gazteon autoinkulpazioa bilatzen dute batetik, eta bestetik kalean aske diren gazte eta kidee izenak eskuratzea. Ikaragarriak dira honela osatu dituzten zerrenda beltzak.
Gazteria independentistaren kontrako apustu errepresiboa bere horretan mantentzen du espainiar Estatuak. Arestian aipatutako epaiketa agerian uzten duen bezala, egun hauetan Algortako gazteen kontrako epaiketa, uztailean Oreretakoen kontrakoa, edo azaroaren hasieran Iruñerriko beste bederatziren gazteren kontrakoa erakusten duten bezala.

Egoera hauen guztien aurrean, irmoki aldarrikatu nahi dugu gazteok antolatzeko eta erabaki politikoetan parte hartzeko dugun eskubidea. Ez dugu onartuko gazte bakar bet gehiago jarraitua, atxilotua, torturatua edo espetxeratua izatea bere jarduera politikoagatik.

Azkenik, eskertu nahi genuke Nafarroak txoko ezberdinetan, udako jaietako testuinguruan, gazteo aurkako errepresioaren salaketa eta gazteon eskubidee aldarrikapen iraunkorra egon izana. Norabide horretan jarraitzera dei egiten dugu Nafarroako gazteria, aukera paregabea izando baitugu datozen egunotan. Larunbat honetan arratsaldeko 20:00etan kalejira bat burutuko dugu alde zaharreko karmen kaletik eta igandetik aurrera eta aste osoan zehar Nabarreria plazan antolatutako Ake Cunean parte hartzera animatzen zaituztegu. Baita urriaren 1ean Iruñean Eleak- ek antolatutako manifestaziora ere, “Gazteria libre eta legala” lemapean.

Iratzarri, Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, auziperatuak eta gazte mugimenduaren esparru ezberdinetan lan egiten dugun norbanakoak