2011/05/06

Gaur Rubalcabari ongi etorria!

BURRUNBADA GAZTELU ENPARANTZAN EGINGO DA AZKENEAN
Presoak etxera!
STOP tortura!
Legalizazio osoa!
Utzi pakean gazteria!
Autodeterminazioa!


2011/05/05

AHTaren aurkako Mugitu eguna burutu da gaur hainbat ikastetxetan!



Gaur, Maiatzaren 5ean, “Mugitu! Eguna” burutzen ari gara Euskal Herriko hainbat ikastetxetan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) auzian desobendientzia zibila bultzatu asmoz diharduen Mugitu! Mugimenduak “Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu!” lelopean deituta.  

Desobedientzia egun hau ez da bakarrik egiten ari ikastetxe honetan. Asko izaten ari dira Mugitu! Eguna burutzen ari diren Euskal Herriko ikastetxeak. Mugituren webgunean ikusiko dituzu beste zentroetan egin dituzten aktibitateak.

Baino desobedientzia ez da mugatu behar gaurko egunera. Hauxe lehen urratsa baino ez da izan.  Ikastetxeetan Mugitu! taldeak sortu ahal ditugu . Edonork erabili ahal ditu M! Mren izena eta logoa desobedientzia ekintza publikoak eta bortxarik gabekoak eginez gero.

  Heldu da garaia ikastetxeetatik ere AHTren aurka gaudela aldarrikatzeko. Gure heziketarako dirua proiektu txikitzaileetara bideratua izatea ez dugula nahi ozen zabaltzeko.

Ikastetxeetan AHTri desobedientzia egin behar diogu, berau eraikitzeak suposatzen dituen kalteak izugarriak direlako, gure sustraia eta etorkizuna den amalurra guztiz suntsitzen duelako. Baina ez horregatik bakarrik, AHT ez da amalurra hondatuko duen proiektu bat soilik, dakarren bizi eredu kapitalista, xahutzailea eta sostengaitza ere zalantzan jarri behar dela uste baitugu. Horregatik, derrigorrezkoa ikusten dugu AHTren lanak geldiaraztea eta egungo garraio eta gizarte ereduan aldaketak lortzeko eztabaida sortzea.

Krisiaren aitzakipean, hezkuntzan itzelezko murrizketak egiten dihardute, gure eskubidea eta oinarrizko beharra den irakaskuntzatik dirua kenduz, bitarteko material eta pertsonala mugatuz, bekak gutxiagotuz, Lanbide Heziketa pobretuz, euskerazko irakaskuntza mespretxatuz, eta Bologna planaren bitartez, Unibertsitatea ezkutuko pribatizaziora bideratuz. Hezkuntza beharrak ase gabe gelditzen diren bitartean gutxi batzuen aberastasunerako AHT bezalako proiektu txikitzaileetan milaka milioi euro xahutzen dituzte.

Hezkuntza da herrien etorkizuna; herri baten kultura eta jakintza herritarren artean zabaltzea herri horren onurarako bidea da. Herritar orok dugu hezkuntza duin bat jasotzeko eskubidea eta hezkuntza sistema publiko duin bat eskeintzeak, etorkizuneko gizartean elkarbizitza hobeago bat eta gizarte eredu justuago bat izatea ahalbideratuko digu. 

AMALURRA BIRRINDUTA ETA HEZKUNTZA DUINIK GABE EZ DUGU ETORKIZUNIK

DESOBEDIENTZIAZ AHT GELDI DEZAGUN

Mugitu! Mugimendua (M!M)

http://mugitu.blogspot.com

Mobilizazio ugari eskubide demokratikoen alde!

Mobilizazio nazionala deitu dute gaur Bilbon eta sentada batekin bukatuko da BILDUren sententzia erabaki arte.

Iruñean baita ere konzentrazioa eta sentada konbokatu dira gaur 19:30etan Udaletxe plazan sententzia erabaki arte.





Bihar (6) Rubalcaba dator PSNren Labriteko aktura eta kontzentrazioa deitu da "ongi etorria" emateko. Entzun gaitzatela!

2011/05/02

Ikasle Egunerako bonoak salgai!

<Ikasle Abertzaleko Lagunei edo Tabernetan eskatu>
<Bazkaria: 10€>
<Bazkaria + afaria: 12€>

"Zein ikastetxetan?"

Eunate
Mendillorri
Iturrama
Jaso
San Fermin
Askatasuna
Biurdana

"Zein tabernetan?"

Zurgai (Txantrea)
Herriko (Alde Zaharra)
Ezpala (Iturrama)
Ipar Gorri (Errotxapea)

2011/04/28

Dana prest Maiatzaren 7an izango den Iruñerriko Ikasle Egunerako!

Irakurketa: Iruñerriko Ikasle Eguna

Aurreko egunetan aurreratu bezala, Apirilaren 19ko mobilizazioarekin batera Iruñerriko ikasle eguna burutuko dugu, hasitako ekimen berriarekin bat datorrena “Gere hezkuntza eredua erabakiz, gure etorkizuna eraiki” manifestuarekin.

Egun honetan Iruñerriko ikasleok kurtso osoan zehar egindako borrokak bilduko ditugu, horrela etorkizuna eraiki ahal izateko. Kurtso honetako borrokak ugariak izan dira eta haiek emandako indarra eta esperientziarekin batera Maiatzak 7ko Iruñerriko ikasle eguna indartsu eta kementsu ospatuko dugu. Bertan erakutsiko diegu UPN-ri eta zapaltzaile guztiei Nafarroako ikasleok antolatzeko, biltzeko eta eraikitzeko daukagun ahalmena eta proposatutako irtenbideak inoiz baino beharrezkoagoak direla.

Guzti honengatik, Maiatzaren 7an burutuko ditugun ekimenetan parte hartzera gonbidatzen ditugu adin guztietako pertsonei ahurrei, gazteei, guraso zein helduei. Honako hau izango da egun honetako EGITARAUA:
-10:30etan Tortilla patata lehiaketa, Konpañia plazan.
-11:00etan Aurrentzako jolasak eta gazteentzako tallerrak. Kompañia plazan.
-12:30etan Olinpiadak eta muralak. Hauek bukatzean konpañia kaletik hasiko da kalejira.
-14:00etan Bazkaria 300 pertsonentzat. Karmen kalean.
-17:00etan Manifestazioa karmen kaletik bertatik.
-18:30etan Manifestazioa ostean kalejira Txantreara Huarteko batukadarekin.
-19:30etatik aurrera Kontzertuak Ezkaba plazan.
-Urratu
-Aztarna
-Egurra ta Kitto
-Talde Sorpresa
+Ekitaldia
Bonoak ikastetxeetan eta ohiko lekuetan salgai

(Bazkari bonoak 10€)
(Bazkari + afari bonoak 12€)
Bukatzeko berriz gonbidatu nahi zaituztegu Nafarroako pertsona zein kolektibo guztiei ekimenetan parte hartzera eta gehien bat 17etan Karmen kaletik hasiko den manifestazioan parte hartzera.
“Gure hezkuntza eredua erabakiz, Gure etorkizuna eraikiko dugulako”
GORA IRUÑERRIKO IKASLERIA!

2011/04/24

Gazte 1 + EZ! Eguna Burlatan 30ean

"Gazte1+ez! eguna" prestatzen ari dira Iruñerriko gazte auzipetu ezberdinak,“datozkigun epaiketa eta prozesamenduei aurre egiteko, baina aldi berean, gazteria mugituaren bizitasun eta dinamika agerrarazteko”. Hitzordua Burlatan izanen da apirilaren 30ean. “Elkarrekin erakutsi dezagun atxiloketa, prozesamendu zein epaiketak etorriko badira ere, lanean segituko dugula”, adierazi dute gazteek.
Hau da egunerako prestatu duten egitaraua:
14.00   Trikipoteoa
14.30   Bertso BAZKARIA
17.30   "Lib Dub" grabaketa: Etorri eta parte hartu!!!
19.00   MANIFESTAZIOA Askas plazatik.
“Azken urteetako gazteon kontrako errepresioa ez da makala izan”, esan dute. “Bereziki 2007ko urtarrilean Auzitegi Gorenak Jarrai-Haika-Segi gazte antolakundeak terrorista izendatu zituenez geroztik 214 gazte izan dira atxilotuak eta 132 espetxeratuak Euskal Herri osoan, intoxikazio mediatiko izugarriez lagunduta joan diren operazioeran”.
Guzti honek Iruñerrian izandako eragina itzela da.“2007tik hona, 79 gazte izan baikara atxilotuak; Hoietatik 46 torturatuak eta 51 espetxeratuak. 114 gazte gara Iruñerrian auzi ezberdinetan prozesatuak. Hamarnaka, jo puntuan jartzen dituen zerrenda beltzen parte gara edota astero zein hamabostean behin siñatzera joan behar dugunok”. 
Gainera, ez zaie kasualitatea iruditzen Euskal Herrian emandako gazteen kontrako jazarpena. “Non eta, historikoki aktiboa izan den euskal gazte mugimenduan; Noiz eta, sistema kapitalista minduta dagoenean eta Euskal Herrian aldaketa politiko integralerako jauzia herriak egin duenean”.
Alta, ez daudela honetarako prest esan dute, ezta haien jarduera politikoa isiltzeko prest. “Guk, herri hau aldatu nahi dugu. Utopikoak izanen gara agian, baina eskubide osoa dugu mundua ezberdin amesteko, aldarrikatzeko edota eraikitzeko”, gaineratu dute.

Iruñerriko gazteen aurkako errepresioaren inguruko dossierra

2011/04/21

Ekintza ugari aste bukaera honetan!

-Ostiralean (22) MATXINSALTO Eguna Soraluzen!!!
Biharko egunez euskal ikasleok zita bat dugu iraultzarekin! Iritsi da garaia gazteok elkarlanean geldiezina izango den uholdea sortzeko. Baina horretarako ezinbestekoa dugu sistema iraultzeko behar ditugun tresnak ikasi eta irakastea.
Goiz goizetik tailerrak izango ditugu, arlo ezberdinetan banatuta; Komunikazioa, Kultura, Hezkuntza, Nekazaritza, Harremanak, Sozio-ekonomia eta Aisialdia. Arlo bakoitzean bizi ditugun zapalkuntzak identifikatuta, hauek iraultzeko egin behar dugunaz hausnartuko dugu, esperientziak konpartitu eta ikasi. Gerora guzti hau gure borroka eremuetan martxan jar dezagun. Bazkari herrikoiaren ostean izango da zer dantza, salto eta ikasi ere, herrian zehar antolatutako gune ezberdinetan. Gauean berriz iraultak aurrera jarraituko du musikarekin batera. Informazio gehaigo Matxinsaltoren orrian duzu eskura!
Guzti hau eta beste hainbeste sorpresa izango ditugu bihar Soraluzen. Zu etxean geratuko al zara? Egin salto eta zatoz gurekin Matxinsaltora!
-Igandean (24) ABERRI Eguna Gernikan eta Baigorrin!!!
Independentista Sareak eginiko deialdiarekin bat eginez, datorren igandean, apirilak 24, euskal ikasleriari Aberri Egunera bertaratzeko dei egiten diogu. Aurtengoan, Aberri Eguna Euskal Herriko bi puntutan deitu du Independentisten Sareak, Gernikan eta Baigorrin. Izan ere, egun berean dira Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna eta, honenbestez, izugarrizko aukera ederra bilakatu dira bi deialdi hauek gure naziotasuna aldarrikatzeko eta Nafarroak izan duen eta duen erreferentzia aldarrikatzeko.


Honela bada, bi lekutan ospatuko bada ere Aberri Eguna, goizeko 12’00 abiatuko den martxa eta ondorengo ekitaldiak aldarrikapen berdinaren baitan joango dira lotuta: ARGI BERDEA INDEPENDENTZIARI!
Arratsalderako ordea, bakoitzak bere egitaraua osatu du. Baigorrin, Nafarroaren Egunaren baitan  prestaturiko ekimenak mantenduko dira, nahiz eta aurreko urteekin alderatuz, animazio eta kontzertu gehiago izango direla iragarri duten. Gernikan berriz, 14’00tatik aurrera kale animazioa, txosnak, bokatak, batukadak… izango dira pasealekuan. Kantuki taldearen erromeriaren ostean gazteon ekitaldia izango da. Gauean berriz kontzertuak, Des-kontrol eta Obrint Pas-en eskutk.