LABeko 36 militantek CENen egoitza okupatu dute gaur, PP-UPNren lan erreformaren nahiz Nafarroako patronalaren eraginez desagertzeko arriskuan dauden lan hitzarmenen defentsan.
Nafarroan badira 17 lan hitzarmen uztailaren 7an eroriko direnak aurretik berritzen ez badira: "comercio mixto de productos químicos" (500 langile); "comercio del metal" (2.500); "comercio vario" (500); "comercio de la piel" (225); " transporte de mercancías por carretera" (975); "derivados del cemento" (400); "industria de la madera" (2.500); "industria textil" (1.000); "oficinas y despachos" (3.000); "almacenistas de frutas" (1.100); "comercio de ganadería" (680); "comercio de ópticas" (300); "servicios auxiliares" (300); "comercio de la madera y el corcho" (1.200); "transporte de viajeros por carretera" (975); "talleres de reparación de vehículos" (4.500), "empresas instaladoras de fontanería y calefacción" (1.800) eta okindegiak. Hauetaz gain, Metalgintzakoa eta Garbiketakoa gehitu beharko genituzke, izan ere, Patronalak, UGTk eta CCOOek aurreakordio kaxkarra sinatu badute ere, gaur gaurkoz ez baitira berritu.
LABek emergentzia egoera honi modu bateratu eta integralean aurre egiteko beharra defendatzen jarraitzen du: lehenik eta behin, herrialdeko hitzarmenen blindajearen alde borroka eginez; bigarrenik, enpresa esparruan herrialdeko hitzarmenaren azpitik negoziatu ez dadin eta lan
erreformaren ondorio larrienak aplikatu ez daitezen borroka eginez; eta hirugarrenik, arlo sindikal nahiz politikotik lan harremanetako esparru propioa lortzeko lan eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario