2013/03/02

ERNAI jaio da!!!

Mila gazte ingururen aurrean ernaldu da Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakundea. Lizarrako Remontival pilotalekuan aurkeztu dute Zukgua prozesuan Hego Euskal Herriko milaka norbanakok gorpuztutako bilgunea. Euskal Estatu sozialista eta feminista helburu, herriz herri antolatu eta lan egiteko garaia dela adierazi dute, borrokarako unea dela. Kongresua amaitu ostean, kalejiran eta jai giroan abiatu dira gazteak herrirantz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario