2013/01/28

Jaiotzear da Ikasle Altxa mugimendua Gasteizen, hezkuntza erreformei aurre egiteko

Hezkuntza erreformen aurka egin eta sistema herritar bat bultzatzeko ikaslen mugimendu berri bat sortzear da Gasteizen: Ikasle Altxa. Ostiralean emango diote hasiera mugimenduari, eta adi egoteko dei egin die Gasteizko ikasleei, egun hauetan zabalduko baitute informazio gehiago.




Ikasle Altxako kideen oharra:

Ikasle Altxa hezkuntza sufritzen ari den egoera aldatzeko sortzear dagoen Gasteizko mugimendu bat da. Ez gaude ados erreformen inposaketarekin, eta ez gaude ados gaur egun klaseak emateko erabiltzen den metodologiarekin. Horregatik, hori guztia aldatzeko, zuen laguntza behar dugu! Animatu zaitezte mugimendu berri honetan parte hartzera!

Urtarrilaren 28an, astelehena, bilduko gara Gasteizko Gaztetxean, 18:30ean, eta ostiralean emango diogu hasiera mugimenduari. Adi egon ikastetxetan egingo diren paroetara!
Hezkuntza koloreztatzera goaz!


No hay comentarios:

Publicar un comentario