2012/12/12

VI. Kongresu Prozesuko EGITARAUA

Kontsentsuaren eraikuntza kolektiboa helburu, Atarrabian

Abenduaren 14 eta 15ean izanen da Atarrabian Ikasle Abertzaleak antolakundearen VI. Kongresu Prozesuarean azken txanpa. Eztabaidekin bukatzeko partehartzean eta kontsentsuan oinarritutako metodologia proposatu dugu. Helburua: kontsentsuaren eraikuntza kolektiboa.

2012/12/09

Gazte Danbada, antolakunde berriaren erditze jaialdia!




Martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1ean ospatuko den jaialdia aurkeztu dute Zukgua prozesuko zenbait gaztek. Gazteek gazteentzat egindako ekimena eta auzolanean oinarritua. Gazte antolakunde berriaren jaiotza ospatuko da bertan.

2012/12/05

Euskal Herriak ezezkoa eman dio Wert-en inposaketari


Oraingoan ere erreforma frankista batekin datorkigu Wert Espainiar Hezkuntza Ministroa. Hala ere, Euskal Herrian, aho batez esan diogu eraso berri honi. Ikasle Abertzaleak-ek, dei egiten dio hezkuntza komunitateari, elkarlanean, herri bezala erantzun diezaiogun.


LOMCEren zirriborroa: klik hemen



Abenduaren 6 Ikasleok klasera!

Abenduaren 6an, Espaniar konstituzioaren eguna, Ikasle ta Abertzaleok ez dugu ezer ospatzeko. Horregatik, beti bezala, herri eskolak burutuko dira 
Nafarroako hainbat ikastetxeetan.

Abenduak 21, Ikasle Presoen Eguna!


2012/12/04

Gazte ZukGuak mahaingurua antolatu du Abenduaren 6rako




"Gure estrategia zehazteko atarian gauden honetan, Andaluziako SATeko eta Herrialde katalanetako SPCE-ko kideekin batera, gaur egungo Estatu Espainoleko krisi estrukturalaren aurrean abiatu dituzten dinamiken berri izateko aukera izango dugula iragarri nahi dugu. Abenduak 6an LABen burutuko dugun mahai inguruan."