2012/07/21

Ilunpetan egon arren, koloretako ametsak pizturik darrai! Zizurko Gazte Asanbladaren udako egitarauan parte hartuko dugu


Uztailak 23, hezkuntza astean, arratsaldeko 19:00tan ZIA  eta Ikasle Abertzaleok hitzaldia burutuko dugu Esparru gaztetxean eta uztailaren 27an, mahaingurua burutuko da 19:00tan eta bertan egongo gara ere.
Animatu eta parte hartu!

Zizurko Gazte Asanbladaren oharra Udako Egitaraua aurkezteko:

ILUNPETAN EGON ARREN, KOLORETAKO AMETSAK PIZTURIK DARRAI!

11 urte baino gehiago dira jada, Zizurko Gazte Asanblada borrokan hasi zenetik eta ekimenak aurrera eramaten dituela, Zizur herri solidariagoa bilakatzearen helburuarekin, kulturalki biziagoa, parte hartzaileagoa eta eta bidezkoagoa; gazteriaren ahotsa kontuan hartzen duen herria, non baliabideak egongo diren, gazteek proiektuak eta akintzak aurrera eraman ditzaten.
Atzoko ZGAren prentsaurrekoa
2005ean Gazte Asanbladak erabiltzen ez zen lokal bat ireki zuen herriarentzat, Esparru gaztetxea hain zuzen. Gune autogestionatu eta asanblearioa da, edonork gozatu eta parte har dezakeen gunea eta datorren abuztuaren 20an zazpi urte beteko dituena.
Indarrez datorkigu abuztua, Gazte Asanblada biziki hasiko baita lanean herri honek bizi duen egoera eskasari buelta emateko eta, batik bat, gazteok bizi dugunari. Argi geratu zen ekaineko "Al Reves" aldizkarian zein den gazteon egoera, 300 bat gaztek eginiko inkesten emaitzei esker. Horietan nabarmena zen langabezian daogen gazteriaren ehuneko altua, kontratuen ezengokortasuna, indenpendizatzeko zailtasuna, hezkuntzan inposatzen an diren murrizketekiko desadostasuna, eraso sexisten kontrako kontzientziazio falta, udaletxearen jai egitarauaren balozario negatiboa, baita kulturalarena ere. Horrez gain, argi geratu zen ere, mobilizatzeko eta gizartea informatzea tresta baliagarriak izan litezkeela egoera hau aldatzeko.

Atzoko ZGAren prentsaurrekoa
Honengatik guztiagatik, Gazte Asanbladak gai ezberdinak landuko diren abuztua proposatu du. Aste bakoitzeko gai bat jorratuko da eta modu ezberdinetan bideratuko dira. Lana, hezkuntza, feminismoa, ekologismoa eta okupazioa izango ditugu hizpide hilabetean zehar. Horiek aurrera eramateko bideo proiekzioak, hitzaldiak, irteerak, tailerrak... burutuko dira.

Komunikatu honekin Zizur osoari hots egin nahi diogu antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko eta bakoitzak bere harri koxkorra jar dezan egoera aldatzeko. Horrela argi utziko diegu egoera honen errudunei ez gaituztela isilduko, borrokan jarraituko dugula eta gure helburuak erdietsi arte ez garela geldituko.

Borroka da bide bakarra!

Zizurko Gazte Asanblada.

2012/07/15

Sanferminak bukatu dira, bai, baina UPN ta indar armatuen jarrera aldatu ez da

Hamaiketakoak, txupinazoa, zezenak, elektrotxaranga, bodegika, iruindarrok, jarauta, peñak, kontzertuak, luziano, herriko, ligoteoak, lagunak, parranda, borroka, aldarrikapena, giriak... Sanferminak bukatu dira. Hala ere, UPN, Santamaria.... zapore txarrarekin bukatu nahi izan dute aurten berriz ere. Urteetan zehar burutu den Villavesaren entzierroa zapuztu dute indar armatuari asuntua liatzeko aginduz, zaurituak sortuz eta detentzioak burutuz. Hona hemen albistea Ateak Ireki web orrialdean.

2012/07/05

Hemen dago Bodegikaren egitaraua!!!


Info +: Bodegika

Mayaren gainetik 13rako egitaraua prestatu du Gora Iruñeak

Tamalez, gune fisiko bat kudeatzeko baimenik gabe antolatuta genituen ekitaldi gehienak ezin izanen ditugu aurtengo Sanferminetan ospatu. Maya kazikeak izugarrizko egitaraua baztertu du. Baina halere, jai herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskaldunekin dugun konpromisoari jarraikiz U13rako egitarau herrikoia antolatu dugu. Mayaren baimenik gabe baina herriaren babesarekin eta oposizioko udal taldeen gehiengoaren babesarekin (Nabai, PSN, Bildu, I-E) aurrera aterako dugu antolatutakoa:

Uztailak 13 ostirala, Konpainia plazan

11:00etan Hamaiketako herrikoia, MIGAK eta edaria doan!

11:00etan IRUÑA TALDEKO fanfarrearen erritmoan dantzan hasiko gara

13:00etan TXAN MAGOA. Aurkezpenik behar ez duena. Ea kazikeren bat desagertarazteko trukoa irakasten digun! ;)

14:30ean BAZKARI HERRIKOIA 16euro langileak, 10euro langabetuak. Sarrerak Iruñazarran eta Gora Iruñea! tabernan salgai

16:30ean TRIKIDANTZEKIN dantzaldia, giroa berotzeko pentsatua! Fuera lotsak eta...

18:00etan IRRIEN LAGUNAK kalejiran txarangarekin. Umeak umetara! Gora gure pailazoak!

20:00etan Kontzertuak DEMOKRAZIA ZERO, ESNE BELTZA, POTTOKA PUNK. Egunari bukaera ezin hobea emateko! Gora zuek!!!

2012/07/01

Iruindarrok Gazte Peña lan ta lan


Jaia eta Borroka batzen duen Iruñerriko Iruindarrok Gazte Peña San Ferminetarako egitarau prestatzen dabil jotake. Hala ere, gure alkate maiteak Gora Iruñea gunea (bazkaltzeko gunea, txoznak, eszenarioak...) jartzea ukatu duenez, prestatutako egitaraua korapilatu dela adierazi digute eta aurrerago egitaraua finkatu eta publikoki aurkeztuko da. San Ferminetan GUZTIAK TXURI, GU GORRI!