2011/06/02

Gazte 1 + EZ! kolektiboak Ekainaren 11rako txostena argitaratu du


Euskal gazteriaren kontrako jazarpena salatzea helburu hartuta, ekitaldi nazionala burutuko da ekainaren 11n Usurbilen. Honez gain, ekainaren 6tik 10era itxialdiak antolatu dira Donostiako unibertsitateetan.
Gazte 1+EZ plataformaren oharra:
2007az geroztik,euskal gazteria kolpatu dituen gazteria aktiboaren kontrako sarekadetan Hego Euskal Herrian, 220 gazte baino gehiago atxilotuak izan gara, gehienak torturatuak eta espetxeratuak izan gara.Hori da batzen gaituena. Horregatik sortu dugu “GAZTE 1+ EZ!” plataforma. Guk bizi izan duguna salatuz,etorkizunean horrelako egoerak errepikatu ez daitezen lan egin nahi dugulako.
Onartu ezina da egun, Euskal Herrian murgilduta gauden aldaketan halako eraso gehio ematea. Ez atxiloketak ezta epaiketak ere. Baina, jakin badakigu, estatuen mendeku eta amorruan oinarritutako politika errepresiboak ez duela etenik, ez herritarrok muga jartzen ez diogun bitartean behintzat.
Muga hori eraikitze bidean “gazte 1+ ez!” plataformak, lagin txikia izan nahi du. Herri harresi erraldoia eraikitzen lagunduko duen adreilua. Gazteok lehen pertsonan bizi izan ditugun jazarpenak azalarazi eta emandakoak zabaldu nahi ditugu. Kasu isolatuak ez baitira; Euskal Herriko gazte mugimendua desaktibatu eta txikitzeko xedea baitute eraso guzti hauek.
Gure dinamikaren hastapenak burutzeko, ekainaren 6tik 10era itxialdia burutuko dugu Donostiako unibertsitatean. Bertan hamaika ekimen, jardunaldi eta eztabaida eginen ditugu. Eta dinamika honi behar duen hasiera emateko, Ekainaren 11 EKITALDI NAZIONALA eta kontzertuak eginen ditugu USURBILEN. Laister begi bistan baitauzkagu hainbat epaiketa; Oarsoaldeako gazteena edo Iruñerriko epaiketa zerrenda luzeen hurrengoa kasu.
  • 18’30 EKITALDI NAZIONALA
  • GERO KONTZERTUAK:
Vendeta
Betagarri
Ze esatek
Kaotiko
Esne Beltza
Euskal gazteriari deia luzatzen diogu ekimenotan parte hartzeko. Bai Donostiako itxialdian bertaratuz zein Usurbilgo Ekitaldira hurbilduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario